Hirikilabsek 3D Party Solidarioan parte hartuko du

Ekainaren 7an, 10:00etatik 18:30etara,  Don Boscon (Errenteria) 3D jardunaldi bat ospatuko da helburu solidario batekin: esku-mutilazioak pairatzen dituzten 3. munduko haurren artean esku robotizatuak banatzea. Maker komunitateari deialdia egin zaio ebentu honetara hurbiltzeko euren impresorarekin Robohand proiektua gauzatzeko.

Don Boscorekin batera Tumaker enpresa, GAZE taldea eta Gurutze Gorriak parte hartuko dute ebentuaren antolakuntzan. Eraikitako eskuak 3. munduko haurren banatuko dira, nagusiki mina antipertsonengatik eskuak galdu dituztenen artean.

Don Boscok plastikoa eta otordu txiki bat eskeiniko du partehartzaile guztien artean.