DonostiTRON proiektuaren aurkezpena

DonostiTRON
Bihar irailak 18, arratsaldeko 18:30etan DonostiTRON ekimena aurkeztuko da publikoki. Proiektu hau ostegunero Hirikilabs Plazan garatuko da. Helburua proiektua ezagutera ematea da, interesa duen edonor proiektura gehitu ahal izateko aukera emanez.

Zer da DonostiTRON?
DonostiTRON Gipuzkoan zale eta profesionalek sortutako bideojoko independenteak hedatu eta ikustarazteko plataforma da.
Proiektuaren helburua arcade makina zaharrak (arcade cabinets) berriztatu eta joko modernoekin jokatzeko hackeatzea da. Makina hauek jende asko dagoen lekuetan jarriko dira, aisialdi bezala eta bertan sortutako jokoak ezagutzera emateko.

Helburuak
– Gipuzkoako joko independeteen eszena indartzea.
– Bertako jokoak jendaurrean ikustaraztea.
– Bideojokoen ohiko zirkuitutik kanpo ekoizpen-mediazio dinamika bat eraikitzea.
– Bertako bideojokoak balio erantsi handiko industria eta kultura produktu gisa aldarrikatzea
Zertan datza?
DonostiTRON makina arcade berriztatuak dira, non antzinako zirkuituak PC moderno batengatik ordezkatzen diren. PC hau gai da eguneko jokoak martxan jartzeko. DonostiTRONek makina hauen jatorrizko ahalik eta elementu gehienak mantentzen ditu, antzinako joko-aretoetako itxuraren antzera, eta bideojokoak inguru publikoetan jartzeko asmoa berreskuratuz.
Makina hauetako bakoitzak hainbat joko ditu, software bereziki baten bidez aukeratuko ahal izango direnak. Jokoak periodikoki aldatzen joango dira.