Artisau Berrien 2. saioa

Taldearen bigarren lan saioa aurreko saioan lortutako emaitzen errepaso batekin hasi zen. Zein funtzio dute hiritar laborategiek? Zeintzuk dira Donostiako hiritar / artisau berriaren beharrak? Zer profil dauka hiritar honek? Nola azalduko diogu hirian fabrikazio digitaleko laborategi hiritar bat existitzen dela? Nola sortu daiteke komunitate aktibo bat? Nola ikustaraziko da?
Galdera hauek berriro planteatu ondoren, hauek izan ziren parte hartzaieek emandako erantzunetako batzuk:
Zer egin dezakegu?
– Garrantzitsua da espazio bat diseinatzea. Nahiz eta honen forma beste herrialdeetako laborategietan oinarrituta egon – Fablab-ak, Medialab-ak, Citilab-ak, etab -, antzeman ditugun artisau berrien profilei euskarria emateko beharrezkoak diren material, makina edo lantegiak izan beharko lituzke.
Adibidea: Teknologiarekin lan egiten interesa duen artisau grafikoen komunitatea.
Beharra: Serigrafia makina
– Emakumeengan elektronika eta teknologia ikasteko interesa antzematen dugu. Gaur egun emakumean parte hartze eskasa dauka teknologia eta zientziaren munduan. Laborategi hiritarrak helburu bezala edozein hiritar amateurrari ezagutza erraztea dauka; hau da, parte hartzea gion naiz emakumeei eskaintzen zaio. Garrantzitsua da behar hau nola asetu daitekeen baloratzea.
– Garrantzitsua da inprimitutako tutorialak laborategian eskuragarri izatea, hiritarrak bere kabuz ikasteko aukera izan dezan. Jokoa ikasketa bide bezela erabili eta kode irekiaren atzetik dagoen ideologia banatu.
– Artisau / eginzale / artisan hitza maker / egile hitzen gainetik nabarmentzeak antzemandako hiritarren profilak laborategira erakartzea lagundu dezake. Eskuekin edo esku-tresnekin lan egiten duen edonorri laborategi hiritar bat zer den azaltzen saiatu. Lantegi desberdinen bidez, beste ezagutza duten pertsonekin elkarlanean parte hartzea gonbidatu. Garrantzitsua da lantegien gaiak finkatu eta elkartasunak sortzea.
– Artisau berrien taldeari identitate bat eman sustapen-elementak sortuz. Logotipo bat sortu. Txapak, pegatinak edo pasaporte moduko bat sortu ikuspen handiagoa izan dezan.
– Hiritar parte hartzea sustatzeko, laborategian garatutako adibide edo proiektuekin kalera irten. Hauen bidez, gizarte berrikuntzarako teknologia berrien erabilera eta medio digitalak funtsezkoak direla azalduko dugu. Hiritarren arteko elkarlana zein garrantzitsua den igorri.
– Artisau berri bat zer den azaltzen duen bideo biral bat egin.
¿Eta, zuk zer egiten duzu? Egiten dugunak definitzen gaitu. 
Ekarpen hauen ondoren, parte hartzaile bakoitzak norbera artisau berri gisa definitzen duen proiektu bat aurkezten du.
Ivan Blasco:  Burdinurtuko berogailua
Burdinurtuko berogailu bat egiteko eta hau Arduino bidez kontrolatzeko tutoriala:
http://www.odac.es/2014/04/construccion-de-estufa-de-hierro-fundido/
Laure Aliende: Arsystem
Autoediziorako gailua (erabilitako elementuak tresneria digitalaren bidez eginda daude)
http://arsystem21.wordpress.com/author/arsystem21/
Mar Delgado
Euskaraz idatzitako tutoriala. Bertan Scratch-etik abiatuta motor bat Arduino bidez modu errazean nola programatu azaltzen da.
http://sarea.ikaskidetza.org/
Axli eta Aiba: Surfing The Street
Beraien online agendaren promozio-bideoa. Helburua Donostian kultura eragitea da, bertako merkataritza, kirola eta ekimen kultural interesgarriak bultzatuz.
https://vimeo.com/71121144#at=0
Silvia Vaqueriza: Sea Search Project
Hirikilabsetik bultzatutako proiektu kolaboratiboa. Helburua bertako hondartzetan plastikoa jasotzea da, ondoren aulki bat egiteko.
http://seasearchproject.wordpress.com/
Arquimaña: Liquid Block Ultraordinarie
3D inpresora bidez diseinatutako edalontzi, bol eta platera. Lan hau Liquid Block erakusketan ikusgai egon zen Ultra Ordinaire-en eskutik Milaneko Fabbrica del Vaporen.
http://www.ultra-ordinaire.com/en/presentation-liquid-block
¿Hiritarrek egitea nola egin?
Taldeak EGINZALEAK astean parte hartzeko erabaki hartzen du, buruan daukagunak funtziona dezakeen frogatzeko.
Zeregin eta helburuak:
– Pate hartzaile bakoitzak, banaka edo taldeka, antzemandako hiritar-profilak erakartzen saiatzeko proiektu/objektu/jarduera/ekintza bat pensatu edo egingo du. Horretarako, kalera aterako gara eta jende honekin kontaktatuko da, haien beharrak entzuteko helburuarekin.
– Prozesua bideo bidez dokumentatuko da, artisau berriak zer eta nor diren azaltzeko aurkezpen bezela balioko duena. Bideo hau EGINZALEAK hastean zehar erakutsiko da.
– Aste honetan zehar taldeari ikuspena emateko, emaitza guztiak aurkeztuko dira. Horretaz gain, taldeari identitatea emango dion logotipo/irudi bat sortuko da, komunikazio-estrategia bezala erabili eta komunitate aktibo eta kolaboratibo bat bultzatzen lagunduko gaituena.
Irakurketa interesgarriak / Baliabideak
Maker / egitearen kulturari buruz
De la ética hacker al movimiento maker. Valentín Muro
http://valentinmuro.com/de-la-etica-hacker-al-movimiento-maker/
https://www.youtube.com/watch?v=hNt1sXrx2Ik
Visiones: Cultura Maker por Juan Pablo Calderón de Bogohack
http://www.youngmarketing.co/cultura-maker/
On maker culture
http://mikefrangos.com/2013/09/08/on-maker-culture/
Making it
http://www.nytimes.com/2008/04/06/books/review/Hyde-t.html?ex=1365048000&en=c67b7e3bbc1be2c7&ei=5124&partner=permalink&exprod=permalink

Why the maker movement is good for architects

http://www.archdaily.com/144092/practice-2-0-why-the-maker-movement-is-good-for-architects/
Maker / egitearen kultura eta laborategi hiritarrak
Innovación Ciudadana: Los Laboratorios Ciudadanos
http://innovationforsocialchange.org/innovacion-ciudadana-los-laboratorios-ciudadanos/ 
Laboratorios Ciudadanos
http://www.ciudadania20.org/documento-colaborativo-de-laboratorios-ciudadanos/ 
Laboratorios ciudadanos: espacios para la innovación ciudadana
http://ciudadania20.org/labsciudadanos/
Citilabs: ¿Qué pueden ser los laboratorios ciudadanos?
http://www.revistalafactoria.eu/articulo.php?id=523