2013KO FANZINEAREN AURKEZPENA

Datorren ostegunean, maiatzak 15, 18:30etan, 2013ko jarduera dokumentatzen duen Fanzinea aurkeztuko dugu. Egon ziren parte hartzaileak bildu eta etorriko direnei deialdia egiteko aukera ezinhobea iruditzen zaigu.
Hirikilabs Tbakalerako Laborategie eta Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016ren arteko proiektua da, azken honek Hirikia sistemaren bidez hartzen du parte ekimenean.
Laborategi hiritarra da, teknologia sozial eta kolaboratiboak lantzen dituena, eta mundu digitala, sorkuntza kolaboratiboa eta hiritarren jabetzea elkartzen dituzten jarduerak bultzatzen dituena.
Jarduerak 2013ko udaran hasi ziren eta bertan, espazioa eta hor dauden lehenengo makinak eraikitzeko tailerrak planteatu ziren. Altzarien eraikuntza tailerrarekin hasi ginen, espazioa gutxienez hornitzeko. Ondoren, hurrengo tailerrak eskaini ziren: Photoduino, MAME makina errekreatiboa, Hiri-kartografia eta DIY irudiak, Liburu Eskanerra, 3D Inpresorak eta CNC Fresatzeko makinak.
Paraleloki, espazioa eraikitzeko saioak izan ziren. Saio hauen ondorioz Hirikilabseko altzariak sortu ziren.
Altzarien fitxategiak deskargatzeko, egin klin hemen.