Hiru egunetan zehar ideazio-ariketa konjuntu bat egin nahi dugu, 2014an zehar denon artean aurrera eramateko hainbat proiektu identifikatzeko. Hiru lan saio prestatu ditugu, bertan proiektuak bozetatu, banatu eta planifikatzeko. Beraz, ideia edo proiektu baten bat buruan baduzu, banatzeko momentua da!
Dakizuen bezala, gure laningurua kultura askea bermatzea da, open designa eta ezagutza elkarbanatua ere, maker-ak artisatu digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker-ak kodigo-artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Orain arte jasotako proposamenak 4 bloke handitan taldekatzen saiatu gara. Hauetako bakoitzaren barruan ideia edo proiketuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
1. Ikus-entzuneko ekoizpenerako hardware eta software askea
2. Irudia, pantailak, soinuak eta elektronika-gailuekin interakzioa
3. Elementu motorizatu eta robotizatuak
4. O.V.N.I.-ak, identifikatu gabeko proiketuak
Honetaz gain, Gailu-artefakto baten diseinu taillerra egingo dugu M-etxearekin batera.
Abenduraren 18, 19 eta 20ean ikusiko gara! Ez ezazue imaginazioa etxean utzi!
Mes: diciembre 2013
WinterLab el 18, 19 y 20 de Diciembre!
Durante tres días queremos hacer un ejercicio conjunto de ideación para identificar algunos proyectos a desarrollar en el 2014 de manera colectiva. Hemos preparado tres sesiones de trabajo en las que esbozar, compartir y planificar los mismos. Así que, si tienes una idea o proyecto entre manos ¡Este es momento de compartirla!
Como sabéis, nuestro marco de trabajo es el del fomento de la cultura libre, el open design y el conocimiento compartido, la idea de que los makers son los nuevos artesanos digitales y que los hackers son artesanos del código y que queremos abrir espacios de aprendizaje p2p donde podamos compartir y generar conocimientos.
Hemos intentado agrupar en 4 grandes bloques las propuestas que hemos ido recibiendo hasta ahora. Os los contamos y os invitamos a proponer ideas/proyectos dentro de los mismos y a participar las jornadas:
1. Hardware y software libre para la producción audiovisual
2. Imagen, pantallas, sonidos e interacción con dispositivos electrónicos
3. Elementos motorizados y robotizados
4. O.V.N.I.S. proyectos no identificados
Además de esto, pondremos en marcha el proyecto de Diseño e ideación de un “Dispositivo móvil” para el barrio de Egia con M-Etxea.
Nos vemos del 18, 19 y 20 de Diciembre! Y no te olvides de traer tu imaginación!
Jokatzeko makinak eraikitzeko tailerra (Raspberry Pi / MAME)
Karlos Liberal eta Aitor Resanok 80. hamarkadako jokatzeko makina baten erreplika egin genuen tailerra eskaini zuten.
Raspberry Pi izeneko ordenagailu minimo baten oinarritu ginen. 35$ balio dituen eta hardware askean oinarritzen den ordenagailu honi MAME (Multiple Arcade Machine Emulator) bat kargatu genion, dagoen emuladore ezagunena, 10.000 joko klasiko barne hartu ditzazkena.
Arquimañako Raquel eta Iñakik laser bidez makinaren kanpoko aldeko egurrezko kaxa moztu ziguten. Ondoren kit-aren osagarri desberdinak konektatu eta montatzen iksi genuen (joystika, botoiak, elektronika…) eta pantaila eta eketrizitatea montatu genituen. Hurrengo pausua Raspberry Pi-ren funtzionamendua ikastea izan zen eta azkenik jokoak kargatzea.
Loading… please wait
Tailerreko irudi gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5898326842731363489
FABLAB SEVILLAKO MILA, FRAN ETA DAVIDEK BISITATU GAITUZTE
Mila, Fran eta David gara, ikasketaz arkitekto, bihotzez maker.
Sevillako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasle bezala bere Fab Labarekin kolaboratu eta hainbat proiektutan parte hartzeko aukera izan genuen. Tailerrean “fabrikazio digital” gisa ezagutzen denaz inguratu ginen eta ekoizpen modu berriak ezagutu genituen: CNC fresatzeko makina, laser mozgailuak, termoformadorak, 3D inprimagailuak, etab. Aldi berean sarean funtzionatzeko filosofia ezagutu genuen.
Hirikilabsek gonbidatu gintuen bileran, FabLaben aurrera eramandako proiektuen bidez, teknologia berri hauen funtzionamendua azaldu genuen. Antolaketa eta lana azpimarratu genietuen batez ere. Beste gauza batzuen artean, Fablab bezalako ekoizpen zentroen eta gune publikoen arteko erlazioaz hitz egin genuen, baita fabrikaziorako metodo berrien elkarguneetaz ere, diseinu parametrikoaz batipat.
Interes gehien esnatu zuen gaia «Fab Teletransportation» (1) proiektuaren sare-funtzionamenua izan zen. Bertan, tailer berdin batek munduko leku desberdinetan ematen den bitartean hartzen duen potentziala ikusten da, sarean konektatuta funtzionatzen bait dute. Hari honi jarraituz, Donostian hiri sormenaren katalizataile izaten ari den gune bat sortzen ari delak poza eman digu: honen inguruan komunitatea sortzen ari delako eta maker/hacker sare barnean sartzen ari delako ere.
Oro har, hau da transmititu nahi genuena eta gure esperientzia petsonaletik eraman genuena; edozein teknologia ez da erabilgarria honen atzetik kolaboratiboki lan egiten duen pertsona-sarerik ez badago. Garrantzitsuena ez dira makinak, pertsonak baizik, baita ikasketa kolektiboa eta sormen espazioak biltzen dituzten komunitate hibrido eta diziplina artekoak.
Eskerrik asko, fabers! 😀
Mila (@milacamomilla), Fran (@DiazM_fco), David (@elchicotripolar), “La Residencia” bezala ezagunak.
(1) http://heloisaneves.com/2013/03/12/fab-teletransportation/ http://htca.us.es/blogs/fabteletransportation/2012/09/19/explicando-el-proyecto-fab-teletransportation/
ESPAZIOA DISEINATZEKO TAILERRA: 5-6 SAIOAK
Gaur Sevillako FabLabeko Fran, David eta Mila etorri dira bisitan. Fablab bat zertan datzan azaldu digute, garatutako proiektu desberdinen argazkiak erakutsiz. Gainera, tresneria desberdinaren erabilera-adibideak ikusi ditugu: CNC fresatzeko makina, laser bidez mozteko makina, 3D inpresora, hutsunea egiteko makina…
Ez zegoen bestetan aina jende, beraz talde bakar batean lan egitea erabaki dugu. Green taldearen mahai-moduluaren maketa aztertzen egon gara, laser bidez moztuta, eta guztion artean akats eta soluzioak bilatzen saiatu gara.
Hortik aurrera erlaxazio gunean eta atseden moten kokapena landu ditugu: etzanda/eserita eta zutik. Gainera, gunea osatuko duten altzarien zatiak definituko dituen zerrenda egin dugu:
– Bi alde izango dituen atseden gunea eta gainerako aretoaren arteko banaketa egiteko elementu bat (eserleku/apalak)
– Altzari honen goikaldean elementu begetalak gehitu, banaketa nabarmentzeko
– Akoplatu daitezkeen modulu independenteak egin
– Modulu mugikorrak: gurpilak jarri!
– Beheko aldean kajoiak jarri
Areto handia erabiltzen pentsatuz, bukaerako pareta eta kortina opakoak aprobetxatuz proiekzio gune bat desberdintzea planteatu da.
Hurrengo egunean, planteatutako altzarien inguruan lan egiten jarraitu genuen:
Talde osoaren laguntzarekin (MILA ESKER!) bi aretoak jaso genituen, 3D inpresoretako eta espazioaren diseinuko azken saioetarako dena prest uzteko.
Orain bai dena desberdin ikusten dela!
ESPAZIOA DISEINATZEKO TAILER TRINKOA
Ekainaren 25etk 28ra, Arquimañako Raquel eta Iñakin eskainitako espazioaren eraikuntza tailerrarekin Hirikilabsen hasiera eman zen. Diseinu kolaboratiboan oinarrituta, tailerrean antzinako Suhiltzaileetako (Easko kalea, Donostia) lehenengo solairuko gelaren hornidura basikoen eraikuntzan lan egin zen, berrerabilitako material eta altzariak erabiliz.
Sarrera gisa beste pertsona edo kolektiboen inguruko erreferentziak erakutsi ziren, birziklatutako materialekin zein altzari egin izan dituzten ezagutzeko.
http://elcampodecebada.org/
http://www.studiomama.com/shop.html
http://www.ikeahackers.net/
http://www.recetasurbanas.net/v3/index.php/es/
http://www.inteligenciascolectivas.org/category/prototyping/
http://zoohaus.net/wp/
http://www.makeatuvida.net/
http://www.bellastock.com/category/micro-architecture/infrastructures-mobiles/
http://palletroom.com/
http://www.todoporlapraxis.es/?p=168
Lana aurrera eramateko leku desberdinetan bildutako materialak izan genituen: paleak, egitura metalikoak, egurrezko tabloi eta listoiak, gurpilak, hankak, belar artifiziala, Arquimañako hondakinak eta parte hartzaileek ekarritako gauzak, zakarretik hartutako altzariak, etab.
Hiru talde egin ziren; bakoitzak oinarrizko hornidura bezala identifikatutako bloke ezberdinetan lan egin zuen.
Argibideak hurrengo hauek izan ziren:
Modularra, mugikorra eta karga-jasogailuan sartzen den altzari nagusi bat sortzea planteatu zitzaien. Bestalde, deskantsatzeko balioko zuten eserleku eta altzarien beharra ikusi zen. Hemendik aurrera, talde bakoitzak landu beharreko blokeak hauek izan ziren:
1. Erdiko modulua: mahaia
Bi palerekin eginda, toleskorra, gurpilekin eta bastidore ezkutu batekin; honetatik tira egitean, hau, mahaiaren bi aldeak argiztatzeko lanpara baten bilakatzen da.
2. Eserlekuak: aulkiak
Txatartegi batetik jasotako metalezko egitura eta egurrezko listoiekin.
3. Deskantsu-gunea
Palet eta kuxinekin harmaila txiki bat egitea planteatzen da eta probak egiten dira.
Madrideko Campo de Cebadan egindako bankuetan inspiratutako bi banku baxu eraiki ziren paleekin. Bata belar artifizialarekin estali zen eta txirrinda gurpilekin mugikor bihurtzearen zain geratu zen. Ideia asko eman ziren altzariak egiteko: plastikozko botilak, neumatikoak, fruta-kaxak, paleak… Mahai txiki bat eraiki genuen ere egurrezko listoi, angulare eta hankekin.
Bi soldadura mahai eraiki ziren, argi zenitala barne, Hirikilabsen eskainiko den lehenengo tailerra Photoduino izango delarik. Mahaia balda, kaxoi, eta erregletekin osatzea pentsatu zen, bere erabiltzaileen ideiak kontuan hartuta.
Badugu kanpamentu basea! 🙂
Tailerraren argazki gehiago ikusteko:
https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5893565135410869505
LIBURU ESKANERRAREN LANTEGIA
Gaurko honetan liburuen scannerra eraikitzako tailerra tokatzen zen. Josianek, sarrera gisa, gaiaren inguruko erreferentzia nagusiak erakutsi zizkigun.
www.diybookscanner.org webgunean scanner batek dituen 6 elementu nagusiak azaltzen dira; ia kit guztiek antzeko osagarriak dituzte, baina batzuetan aldatu daitezke:
1. Argiztapena: irakurgailu merkeek argi asko behar dute, eta prozesua errazagoa da argia argi eta uniformea bada. Halogenoak, CFLak edo LEDak izan daitezke.
2. Irakugailuaren oinarria: irakurgailuak orriekiko elkarzut jarri behar dira. Prozesua errazagoa da orriak mugitzen ez badira.
3. Pletina: orrien plantxa da. V forma dauka eta kristal, akriliko edo Gorilla Glassekoa izan daiteke. Orria zenbat eta lisuago egon errazago izango da hau eskaneatzea.
4. Plataforma: sujeta el libro y encaja el lomo.
5. Oinarria: beste gauza guztiak heltzen ditu.
6. Elektronika: jende askok kamerak elektronikoki funtzionatu egiteko sistema erraz bat eraikitzen du, Stereo Data Maker erabilita.
Irudia: www.diybookscanner.org
Hardware askean oinarrituta eraikitako makina da, mugimentu altruista bat. Aproposena inplementzaioetako ezaugarri hoberean konbinatzea izango litzateke.
Beste erreferentzia interesgarri bat wiki.diybookscanner.org da, gaiaren inguruko entziklopedia txiki bat.
Anekdota gisa, Google Bookseko ingeniari batek sortutako open source eskanerraren lotura uzten dizuegu: http://www.slashgear.com/google-books-engineer-creates-open-source-book-scanner-13256687/
Eta hona hemen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=a4-qMc2QSOw
Informazio guzti hau bereganatu ondoren montaiarekin hasi ginen
Bigarren saioan montaiarekin jarraitu genuen eskanerra bukatu arte. Dena ondo joan zen kristala hauetsi zen arte… 2mm-ko lodierako zen, nahiz eta manualak 3mm-koa erabiltzea adierazten zuen, beraz, garrantzitsua da argibideei kaso egitea!
Eta… ¡¡¡tachaaaaaannnnnnn!!!
Tailerraren argazki gehiago ikusteko:
https://plus.google.com/u/0/photos/10511686600219037629
ESPAZIOA DISEINATZEKO TAILERRA: 1-2-3-4 SAIOAK
Hirikilabseko gaikako tailerrekin batera, uztailan zehar, lanean gauden espazioko (Easo kalea, Donostia) beharrak asetzeko erabilera-tipologien inguruan lan egiten ari gara.
Garatuko ditugun altzariak hurrengo hauek dira:
1. Lana egiteko bankua
2. Elkarlanerako gunea
3. Ikasketa eta networkingerako gunea
4. Soldadura eta elektronika gunea
5. Aisia eta relaxerako gunea
6. Fabrikazio gunea
Aurreneko saioan taldeak osatu genituen, parte hartzaileen artean ondo konplementatuko zirela ziurtatzeko dinamika baten bidez. Hurrengo saioan, taldeak izendatu genituen (Red, Green eta Blue) eta atmosfera bisual gisa erreferentzia batzuk erakutsi genituen. Gogoetak elkarbanatu eta gero, 6 erabilera-tipologiak bereizi genituen, 2 taldeko:
Red taldeak lana egiteko bankuan eta networking gunean lan egingo du.
Green-ek, aisia eta elkarlaneko guneak landuko ditu.
Eta Bluek, fabrikazio gunea eta soldadura eta elektronika guneak landuko ditu; gainera, erronka pertsonal bat proposatu dute: kafe-altzari bat.
Saio hau eta hurrengoaren ondoren, ondorio hauetara irtsi ginen:
Red taldeak aulki bat diseinatuko du, modularra eta pilakorra, biltegi txiki gisa ere balioko duena.
Green taldeak mahai bat eta honen osagarrien diseinua 1220x2440mm-ko tablero estandar batean enkajatzea lortu du: mahaia, hankak, esekiak… Gainera, aulki triangeluar baten atzetik dabil, eta nahiz eta aisi-gunea landu duten arren, zenbait duda daude oraindik airean.
Blue taldeak hegazkinetako gurditxoak hartu ditu erreferentzia gisa kafe-altzariarentzat eta badauka fabrikazio-gunerako zerbait buruan: sukalde ohia zegoen lekuak kokatuko da qta L forman banatuko ditu funtzioak: fresatzeko makina, inpresioa, ordenagailua, biltegia…
Tailerraren argazki gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/0/photos/105116866002190376294/albums/5899677306993364081
PHOTODUINO TAILERRA
Tailerra hasi baina egun batzuk lehenago, Aitor Aloa (www.reflexiona.biz), tailerraren arduraduna, parte hartzaileekin kontaktuan jarri zen Photoduinoren inguruan zuten ezagueraren berri izateko, baita beraien kezkak eta, orokorrearn, tailerraren abiapuntua fokatzeko. Ondorioa landuko ziren gaien inguruko ezaguera oso basiko edo inolakoa zutela izan zen (Photoduino, soldadura, electrónica…).
Honek tailerraren planteamendua aldatu zuen; Photoduinoaren inguruko materia izatetik temario berri batera pasa zen non soldadura, erresistentzien kolore-kodigoak irakurtzen ikastea eta Arduinoren IDEa maneiatzen ikastera pasa ginen, “Hello World” ariketa erraz bat eginez.
Gauzak horrela, “Soldar es facil” komikiaren argibideak jarraituz, ostiralean ikasle bakoitzarentzako soldadura-estazio bana prestatu ziren eta sarrera teoriko bat egin zen. Ondoren, praktikara pasa ginen: zuloak dituen plaka (zulatutako PCBa) baten gainean erresistentziak eta terminal-barrak soldatu genituen.
Larunbat goizean “Hello World” bat egin genuen, Arduinorekin lanean hasten gareneko aurreneko ariketa; helburua LED bat piztu eta itzaltzea da, keinu egin dezala lortzea. Ariketa honen bidez elektronikaren eta programazioaren funtzionamendua bezalako kontzeptu basikoak ikas daitezke, baita zirkuitu baten maneioa, breadboard bat erabili, Arduinoren IDE-arekin programatu edo bertan programa bat kargatu.
Janari txinatarraren makilekin borrokatu eta gero, jada arratsaldean, Photoduino-ren Shied-a soldatzen amaitu genuen; akriliko-estutxea montatu genuen eta sentsoreak bukatu genituen.
Horretarako, Photoduinoren webgunean ikusgai dagoen dokumentazioa jarraitu genuen.
Orduek ez zuten gehiagorako eman eta ariketa praktikoak egiteko denboraz exkax gelditu ginen. Horregatik, lantaldea beste arratsalde baten bildu egin zen, helburu gisa ikasitakoa praktikan jartzeko, kasu honetan, plakako sentsorea abiadura handiko argazki bat egiteko programatzeko, eta hortaz, ur-tanta bat erortzen deneko momentua igartzen saiatzeko.
Eta voilá! Lortu genuen!
Tailerraren irudi gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5898352320362466241
BILBAO MINI MAKER FAIRE
Bilboko Untzi Museoak Bilbao Mini Maker Faire hartu zuen aurreko asteburuan (uztailak 13 eta 14), sormen eta teknologia ingurko 100 jarduera baina gehiagorekin.
Munduko inbentore eta sortzaileen feriarik handiena da. Europa osoko artista eta teknologo asko etorri ziren bertara, “milaka hiritar, bidaiari eta kuxkuxeroek beren sormen eta gauzak egiteko “Do it Yourself” moduarekin goza dezaten pentsatuta”.
Hogei bat tailer egon ziren, dohan, fabrikazio digitala, geolokalizazioa, pintura erreaktiboa, robotika, ur-kohete, berrabilera, hiri-baratz, audio-sintetizadore edota DIY tresna elektronikoen inguruan. Carola garabia tirolina baten bilakatu zen eta instalazio interaktibo, droi, garbitzaile-orkestra, 3D inpresorak, kodigo irekiko hainbat teknologien eta bideojokoen erakustaldiak izan ziren.
Hirikilabs bertan egon zen proiektua banatu eta konexioak egiteko.
Feriako irudiak: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.488466471235809.1073741833.406977722718018&type=3
HIRI KARTOGRAFIA + DIY AIREKO IRUDIAK
oan den ostiralean, @josianitok 15 ausartei hiri-globo bat eraikitzen erakutsi zien, kamara bat bertan sartzeko gailu bat, norberak bere ikuspuntua emateko.
Sarrera tekniko batekin hasi ginen: zertan datza, lagunduko gaituzten aplikazioak, materialak, erreferentziak…
Behin informazioa bereganatuta, lanean hasi ginen:
Globo bat, helioa, plastikozko botia, pita-haria, gomak eta mugikor edo kamera batekin Do it yourself aireko irudiak ateratzeko zure kit-a izan dezakezu. Helburua kamera bat botila-egituraren barnean ipintzea da eta hau ondo geraraztea, ikusmen-eremua garbi uzteko. Saiakera batzuk eta gero lortu genuen (5l-ko botilak hobeto funtzionatzen du!).
Hurrengo ataza puzkia puztea zen, gure gailura lotu eta honen pisua jasaten zuela frogatzea zen; bitxikeri gisa esangi dizuegu metro bateko diametroa duen globo batek 400g inguru heltzen dituela, beraz erronkak topea zeukan.
Bi taldetan egin genuen lan eta gutxinaka-gutxinaka ondorioetara heltzen joan ginen; nagusiena, parte hartzaile batek ia-ia bere soldata kamera berri baten utzi behar izan zuela, uste osoz, 1,5l-ko botila batekin eraiki zuen tramankulua erortzen utzi zuenean. Emaitza PUM! Zaratatsu bat izan zen, baina dena susto baten geratu zen; botila handiagora aldatu genuen eta kitto (botila zenbat eta txikiagoa izan, gutxiago moteltzen du lurrarekiko inpaktua, eta hori metro bateko altueratik probatzen ari ginela!)
Arratsaldeko momentu barregarriena helio-bonbonarekin bat etorri zen. Egia esateko, tailerraren asuntu hau helioarekin pottoki-ahotsak egiteko eta par batzuk botatzeko aitzakia besterik ez zen. Ez genuen lortu, eta hortaz, b plana martxan jarri eta seriak garelako itxura izaten jarraitu genuen.
Batzuek jakinguraz begiratzen zuten, leherketa batean bukatuko zirudienaz beldur, baina azkenean, bonbonak etzuen huts egin eta puzkia bete genuen. “Oooohhh zein polita, zein haundia” “oh-oh, erortzen da…”-ra pasa zen; ez genuen behar beste puztu eta ez zuen pisua jasan. Beste 3 puzki genituenez, honetan “a la segunda va la vencida” izan zen eta nahiz eta lehertzear zegoela iruditu… sorpresa! Puzkiak goraka egin eta pisua jasan zuen. Goazen ba kalera proba egitera!
Atetik irten bezain laster eta Kontxara iritxi arte, kaleetako erakargarri sinpatikoan bilakatu ginen. Botxorno egun batzuk eta gero, haizeak iparraldera bira egin zuen eta gure ariketarako ezatsegin samar zen haizea altxatu zen. 20M inguruko altuerara, soka nahi baina gehiago okertzen zen eta ez genuen nahi genuen irudi-motarekin trasteatzeko aukera izan.
Arrazoi honengatik taldearekin gelditu gara egun batzuk barru, baita eorri nahi duen jendearekin. Ea eguraldi hobea egiten duen.
Tailerraren irudi gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5901149115421787121
Tailerraren bideoak ikusteko:
https://plus.google.com/u/1/105116866002190376294/videos
Bilbao Mini Maker Faire
Asteburu honetan, uztailak 13 eta 14, Bilboko Mini Maker Fairen egongo gara, Hirikilabs proiektua banatzeko.
Bertan espero zaituztegu!
http://makerfairebilbao.com/ (gaztelaniaz)
Hurrengo jarduerak
Ekainak 25 – 28 Altzariak eraikitzeko tailerra
Ekainak 28 – 29 Photoduino
Uztailak 3/9-10-11/17-18/23-24-25/30 Espazioa diseinatzeko tailerra
Uztailak 4 – 5 Jolas-makinak eraikitzeko tailerra (Rasperry Pi / MAME)
Uztailak 12 Kartografía hiritarra eta airetiko DIY irudiak
Uztailak 15–16 Liburuen eskanerra eraikitzeko tailerra
Uztailak 18-19/22-23 3D inprimagailua eraikitzeko tailerra
Uztailak 29-30 CNC fresatzeko makina eraikitzeko tailerra