HIRI KARTOGRAFIA + DIY AIREKO IRUDIAK

oan den ostiralean, @josianitok 15 ausartei hiri-globo bat eraikitzen erakutsi zien, kamara bat bertan sartzeko gailu bat, norberak bere ikuspuntua emateko.
Sarrera tekniko batekin hasi ginen: zertan datza, lagunduko gaituzten aplikazioak, materialak, erreferentziak…
Behin informazioa bereganatuta, lanean hasi ginen:

Globo bat, helioa, plastikozko botia, pita-haria, gomak eta mugikor edo kamera batekin Do it yourself aireko irudiak ateratzeko zure kit-a izan dezakezu. Helburua kamera bat botila-egituraren barnean ipintzea da eta hau ondo geraraztea, ikusmen-eremua garbi uzteko. Saiakera batzuk eta gero lortu genuen (5l-ko botilak hobeto funtzionatzen du!).
Hurrengo ataza puzkia puztea zen, gure gailura lotu eta honen pisua jasaten zuela frogatzea zen; bitxikeri gisa esangi dizuegu metro bateko diametroa duen globo batek 400g inguru heltzen dituela, beraz erronkak topea zeukan.
Bi taldetan egin genuen lan eta gutxinaka-gutxinaka ondorioetara heltzen joan ginen; nagusiena, parte hartzaile batek ia-ia bere soldata kamera berri baten utzi behar izan zuela, uste osoz, 1,5l-ko botila batekin eraiki zuen tramankulua erortzen utzi zuenean. Emaitza PUM! Zaratatsu bat izan zen, baina dena susto baten geratu zen; botila handiagora aldatu genuen eta kitto (botila zenbat eta txikiagoa izan, gutxiago moteltzen du lurrarekiko inpaktua, eta hori metro bateko altueratik probatzen ari ginela!)
Arratsaldeko momentu barregarriena helio-bonbonarekin bat etorri zen. Egia esateko, tailerraren asuntu hau helioarekin pottoki-ahotsak egiteko eta par batzuk botatzeko aitzakia besterik ez zen. Ez genuen lortu, eta hortaz, b plana martxan jarri eta seriak garelako itxura izaten jarraitu genuen.
Batzuek jakinguraz begiratzen zuten, leherketa batean bukatuko zirudienaz beldur, baina azkenean, bonbonak etzuen huts egin eta puzkia bete genuen. “Oooohhh zein polita, zein haundia” “oh-oh, erortzen da…”-ra pasa zen; ez genuen behar beste puztu eta ez zuen pisua jasan. Beste 3 puzki genituenez, honetan “a la segunda va la vencida” izan zen eta nahiz eta lehertzear zegoela iruditu… sorpresa! Puzkiak goraka egin eta pisua jasan zuen. Goazen ba kalera proba egitera!
Atetik irten bezain laster eta Kontxara iritxi arte, kaleetako erakargarri sinpatikoan bilakatu ginen. Botxorno egun batzuk eta gero, haizeak iparraldera bira egin zuen eta gure ariketarako ezatsegin samar zen haizea altxatu zen. 20M inguruko altuerara, soka nahi baina gehiago okertzen zen eta ez genuen nahi genuen irudi-motarekin trasteatzeko aukera izan.


 

Arrazoi honengatik taldearekin gelditu gara egun batzuk barru, baita eorri nahi duen jendearekin. Ea eguraldi hobea egiten duen.
Tailerraren irudi gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5901149115421787121
Tailerraren bideoak ikusteko:
https://plus.google.com/u/1/105116866002190376294/videos