WinterLab abenduraren 18, 19 eta 20ean.

Hiru egunetan zehar ideazio-ariketa konjuntu bat egin nahi dugu, 2014an zehar denon artean aurrera eramateko hainbat proiektu identifikatzeko. Hiru lan saio prestatu ditugu, bertan proiektuak bozetatu, banatu eta planifikatzeko. Beraz, ideia edo proiektu baten bat buruan baduzu, banatzeko momentua da!
Dakizuen bezala, gure laningurua kultura askea bermatzea da, open designa eta ezagutza elkarbanatua ere, maker-ak artisatu digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker-ak kodigo-artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Orain arte jasotako proposamenak 4 bloke handitan taldekatzen saiatu gara. Hauetako bakoitzaren barruan ideia edo proiketuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
1. Ikus-entzuneko ekoizpenerako hardware eta software askea
2. Irudia, pantailak, soinuak eta elektronika-gailuekin interakzioa
3. Elementu motorizatu eta robotizatuak
4. O.V.N.I.-ak, identifikatu gabeko proiketuak
Honetaz gain, Gailu-artefakto baten diseinu taillerra egingo dugu M-etxearekin batera.
Abenduraren 18, 19 eta 20ean ikusiko gara! Ez ezazue imaginazioa etxean utzi!
winterlab eusk