IKASKETEN INGURUKO 1.GO BILERA
Joan den uztailaren 1ean Hirikilabs-eko Ikasketa Eremu Berrien lantaldearen lehenengo bilera izan genuen (link: http://hirikilabs.tabakalera.eu/about/)
Agian talde honek abizen endekatua, erredundantea edo ez beharrezkoa dauka. Agian “ikasketa” esatearekin nahikoa izango litzateke. Agian “ikasketa komunak” esan genezake. Edozein kasutan interes eta helburu komunen inguruan autogestionatutako hainbat komunitatek ezaguera heltzeko duten moduei buruz ari gara (sormena, banaketa eta transmisioa); era horizontal eta kolektiboan, P2P logikak jarraituz (berdinen artean), eta jakite adituaren hegemonia sahiestuz. Ikasketa edozein momentu, edozein leku eta norabide anitzetan gerta daitekeelaren ideia indartzen duen praktika-multzoa.
Saio honen helburu nagusia prozesuarekin hastea zen: erronka eta helburuak eraikitzeko ideia eta beharren oinarri komuna finkatzeko taldekideak topa zitezen. Hortaz, ezagutze eta ezaguera saioa izan zen, eta denbora gehiena parte hartzaileen aurkezpenareako eskaini zen; hauen proiektu, jatorri eta norberaren lanean ikasketa eta ezaguerak jokatzen duten papera azaltzeko aukera izan zuten. Ideiak, beharrak eta zailtasunak ere banatu egin ziren eta lanerako tresna minimoak finkatu ziren (posta elektronikoen zerrenda, fitxategi banatuak eta egutegi komuna).
Abiapuntu hau ezinbestekoa da denboran zehar elkarlanean lan egitea bilatzen duen talde bat eraikitzeko. Nahi eta beharren egitura minimo bat planteatu gabe zail asko aurkituko ditugu erronka kolektibo eta talde bezala ekoizteko itzulerak.
Lantaldean hainbat ezaguera-eremuko 6 pertsona daude:
-Ekología Sostenibilidad: Sabino Ormazabal eta Itsaso Olaizola (Eko Liderrak-eko ideatzaileak) http://ekoliderrak.ekogunea.net/home
-Transfeminismoa: Josebe Iturrioz (Medeak-eko partaidea) http://medeak.blogspot.com.es
-Artea-Hezkuntza-Mediazioa: Leire San Martín (Tabakalerarekin kolaboratzen duen artista).
-Gizarte-ekintzailetasuna: Sayuri Tanamachi eta Álvaro E. Olaiz (HUB Donostia-ko taldekideak). http://hubdonostia.com/
Programatutako helburuetatik haratago, lan saioak nabarmentzeko bi emaitza izan zituen:
– Taldeari jatorri ematen dieten zertarakoen susmoak gainditzea: Tabakalerarekiko erlazioa, gainontzeko partaideen beharrak, norberak taldeari jaulkitako ideiak. Ezezagunekin batera hasitako edozein proiketu berritan suertatzen diren susmo ulergarri hauek urrundu beharreko antsietatea sotzen dute. Puntu hau lortu genuen.
– “Batak bestea erakarri”. Guztioi gertatu zitzaigun beste proiektuen inguruan gehiago jakin nahi genuela. Nola antolatzen dira, nola hedatzen dute ezaguera beren komunitate barnean eta bertatik kanpo, zein zailtasun aurkitzen dituzte, nola ikas dezakegu adibide hauetatik.
Hartu ziren erabaki nagusienak:
– “Pixkanaka aurreratu”: denboran jasangarria izango den lan erritmoa sortu. Gainontzekoen proiketuen ezagueratik hasi, eta hemendik aurrera, erronka komunak identifikatu eta estragetia eman.
– Lantalde honetan interesa izan dezaketen agenteen mapa bat konfiguratu, helburu bezela erreferentzia eta kontaktu mapa bat sortzea izanik.
Lantaldearen hurrengo bilera irailaren bukaeran izango da.
Kronikarekin puntualki jarraituko dugu.