Kode Kreatiboaren hirugarren saioaren eta Teknotrakitana Encounter topaketaren lehenengo topaketaren laburpena.
Aurreko postan ikus dezakezuen bezala, hiru saiotan gai hauei buruz zerbait finkatzea oso zaila da. Hortaz, hirugarren saioa beste modu batean planteatu genuen. Aurrera egiteko jende gehiago behar genuela ikusi genuen. Taldea osatzen dugun 4-5 pertsona gutxi dira ezohikoa eta errealitate desberdinak dituen gai honetarako. Eta… gai honen inguruan pertsona gehiago biltzen baditugu? Karlos G. Liberal, taldeko koordinatzailea, Tekntotrakitana Encounter topaketaren antolaketan sartuta zegoela aprobetxatuz, kode kreatiboaren inguruan jarduteko espazio aproposa sortzeko aukera ikusi genuen.
Tekntotrakitana Encounter Huarte Arte Garaikideko Zentroan 4 egunetan zehar liberatutako espazio bat da. Bertan, tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak eta, garrantzitsuena, gauzak jaigitzeko aukera eman zuen giro aproposa prestatu ziren. Eta horrela izaten da, egun horietan zehar kapitalismoak atrofiatzen dituen burmuineko beste zatiekin pentsatu ahal izan genuen.
Hirikilabsen saioa hau nola izan zitekeen pentsatu genuen. Saio osoa grabatuta daukagu, baina momentuz parte hartzaileen eta egin genuenaren laburpena egingo dugu.
Fernando Vargas handiak Puredaata inguruko tailer batekin hasi zuen topaketa, programazio bisualaren barneko totemetako bat.
Ondoren aurkezpena hasi zen. Diana Francok, Hirikilabs hiri laborategiko koordinatzaileak, taldea aurkeztu zuen. Karlos G. Liberalek lantealdean garatutako lana, topaketaren programa eta kode kreatiboaren inguruko bere ikuspuntua aurkeztu zituen.
Aurkezpena eta gero, topaketara gonbidatutako pertsona talde batek bere ikuspuntuak gehiatu zituen.
Abelardo G. Fournierrek gonbidatuen txanda iriki zuen, “Zer ulertzen dut nik kode kreatibo gisa”.
Abelardo G. Fournier @ TE014T from Teknotrakitana on Vimeo.
Enrike Hurtado Mendietak musika eta soinu esperimentazioan lan egiten du, formazio artistikoa dauka eta kodea soinuarekin lan egiteko erabiltzen du.
Patxi Araujo Irakaslea, artista eta vvvv “programatzailea”, “sortzearen” ekintzan asmo bat egon behar duela kontatu zuen
Xavier Gostek programatzea semantika hutsa dela esan zuen, galderak egitea besterik ez.
Topaketak kodearen inguruan hitz egin zuenez, “kodeak” bere protagonismoa izan behar zuen. Xavi, Patxi eta Enrikeri joko bat egitea proposatu zitzaien, zirkulu bat programatzea bakoitzak bere inguruneaz baliatuz, eta ondoren norberak bere zirkulua, eta hortaz, bere kodea, azaltzea. Esperientzia aparta izan zen hiru pertsona batera programatzen, kodea egiten, ikustea.
Topaketaren hurrengo zatia mahainguru bat izan zen, 25-30 pertsona inguru egon ziren bertan kode kreatiboaren inguruan hitz egiten (ohituratuta gaudenerako, jende asko).
Hitz egin, grabatu eta bizitako guztiarekin lantaldeak manifestu bat egin nahi du, “Kode kratiboaren manifestua”. Ideia elkarrizketak, eztabaidak eta kodeataz nahiz erabiltzeko beste moduetaz hitz egiteko espazio gehiago liberatzea baimentzen duen tresna bat izatea da.
Hurrengo geltokia, manifestua. Berri gehiago, laster.