Nahi ditugun Lab-ak

Gaur egun ditugun teknologiak gure gizarteen eta munduan izan nahi duten rolaren emaitza dira. Jomuga horietatik abiatuta, gizarteak rol hori betetzen lagunduko dien teknologia imajinatzen, sustatzen eta sortzen hasten dira.

Kulturarekin, gizarte-garapenarekin eta hezkuntzarekin lotuta eta guztion ongizaterako teknologia garatzeko testuinguruak osatzeko ideiarekin Lab ugari sortu dituzte azken zazpi urteetan: HackerSpace, HackLabs, MakerSpace, FabLabs, MediaLabs… Horietako asko testuinguru publikotik sustatu dituzte. Interesgarria da pentsatzea eremu publikotik ahaleginak egiten dituztela erabiltzen dugun teknologiak bizitzarekiko errespetutsuagoak diren agertokiak proiektatzeko.

Hala ere, diskurtsoa eta nahitasuna anbiguoak dira beren funtzionamenduari erreparatuz gero. Adierazgarria iruditzen zaigu, eta, aldi berean, kezkagarria, jokabide horiek teknologia-korporazio handien logika eta jomugetara hurbiltzen direlako teknologiari dagokionez, eta ez hainbeste kulturarekin, hezkuntzarekin edo gizarte-ekimenarekin lotutako testuinguruetara.

Hirikilabs-en, esaterako, honako jokabide hauek hauteman ditugu:

  • Teknologiaren ezagutzarekin lotutako botere-harremanak
  • Teknologia eremu maskulinoarekin identifikatzea
  • Teknologiak garapen ekonomikorako motorra izan behar delako itxaropena
  • Parte-hartzeko egiturazko zailtasunak
  • Eskuragarri dauden espazio eta baliabideak behar bezala ez zaintzea

Badakigu horrelako jokabideak beste testuinguru batzuetan ere ikusten direla, baina Hirikilabs-en antzeman izana kezkagarria iruditzen zaigu, espazio publikoa izateaz gain, irekia delako aniztasunari begira. Zergatik gertatzen diren ulertu behar dugu, eta, ondoren, zer egin dezakegun konpontzeko.

Lau emakumek bizi dugun errealitatearen inguruan hausnartzeko (Diana FrancoInés BebeaMargarita Padillaeta Estrella Soria) gure buruari galdetu diogu ea zein neurritan diren Lab-etan antzematen ditugun jokabideak teknologia-korporazio handietan antzematen direnen oihartzuna

2018an zehar bost kasu garaikide aztertu ditugu, teknologia desberdinei lotutakoak:

  • Instagram: algoritmoetako egiturazko indarkeria
  • Google: ez dago bazterkeria errentagarririk
  • GitHub: genero-joera
  • Adimen artifiziala: bizitza erosoagoa
  • BitCoin: subiranotasunik menperatzera
libro.jpg

Horiei esker hobeto ulertu ahal izan dugu nola eratzen diren menderakuntza-egiturak, eta egitura horiek, jakina, Lab-ei eragiten diete. Ikerketa eta gure hausnarketak honako saiakera honetan jaso ditugu: Las Voces de la Tecnología que resuenan en los Labs (Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak).

Lan hau egin ondoren gure kezketako bat ikertzen eta esperimentatzen saiatzea da, nahi ditugun Lab-ak nola lortu ditzakegun ulertzeko.

Lehen urratsa 2018ko Summer Lab-ean eman genuen, kasuetako bat egiaztatu genuenean.

Bigarren urratsa honako topaketa hau antolatzen eman genuen: Zer gertatzen da teknologiarekin? 2018ko azaroaren 29an izan zen Tabakaleran. Topaketan Lab-etan entzuten diren teknologiaren ahotsak lanaren ikerketa aurkeztu genuen.

todas.jpg

Estrella Soria, Margarita Padilla, Inés Bebea eta Diana Franco saiakeraren aurkezpenean.

Eulalia Pérez Sedeñoren eskutik determinismo biologikoaren eta egungo teknologiaren arteko harremanaren berri izan genuen, FemTek y La_Bekka-rekin bi esperientzia ezagutu genituen, nahi ditugun Lab-ak sortzearen inguruko pistak eman zizkigutenak.

labekafemtek.jpg

Martuk La_Bekka aurkeztu zuen, eta Isabel Tomás Pérez eta Blanca Ortigak, berriz, FemTek

Sorkinen eskutik saiakera egiaztatu genuen bertaratutako pertsonekin. Sorkinek topaketaren txostena prestatu du.

sorkin.jpg

Hiri laborategiak, teknologien burujabetzarako gune

Hiri laborategia teknologiaren aplikazio eta modu anitzetatik abiatuta herritarren proiektuak, jakinminak eta komunitateak garatzeko gunea da. Hiri laborategia ezagutza eta bizipen pluralak abiapuntu hartuta, modu ireki eta zabalean lan egiteko esperimentazio ingurumena da. Hiri laborategia modu partekatu eta zeharkakoan ikasteko edo irakasteko lekua da. Hainbat eta hainbat izan daitezke hiri laborategiaren esanahi eta definizioak eta malguak dira benetan modu honetako laborategi batek izan beharreko ezaugarriak, gehien jota, hiri laborategiak bere izendapenaren baitan egiten duen aitorpena da hau definitzen duena, hiritarra edo herritarra den esperimentaziorako gune da.

Esperimentazio gune bezala laborategiek teknologia ezberdinekin zerikusia duten tokiak dira, bertan teknologiak proiektu eta ezagutzak praktikara eramateko erabiltzen dira eta baita ikerketarako ere. Horrez gain, gaur egun teknologiak gure bizitza zeharkatzen duela esan genezake eta, ondorioz,  laborategian teknologiekin lan egiteaz aparte hau non-nahi topa dezakegula esan genezake. Hori dela-eta, logikoa da baita ere laborategietan teknologien erabileraren inguruko gogoetari atentzio berezia ematea.

Saretan proiektuko irudia - IX Hirikilabs Plaza

Hirikilabs teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen dugun hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izan nahi du; bertan teknologia ez da helburu bat, bide bat baizik, prozesuaren erdimuin izatetik prozesuaren parte (garrantzitsu) izatera. Hirikilabs Tabakalera nazioarteko kultur zentroan teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia denez, teknologia hainbat ikuspuntutik aztertu eta berarekin sortzen diren hartuemanak modu kritikoan lantzea helburu du, horretarako hainbat proiektu, lantalde eta prozesu erabiliaz hurbiltze modu ezberdinak ere bermatuz.  Zentzu horretan herritarrengan ere teknologiarekiko hausnartze kritikoa eragiten delakoan.  Begirada kritikoa, tresnak eta partekatu-zabaltzeko dinamikak menperatzea burujabetzarako bide direla ulertzen dugu beraz.

Hiru dira burujabetzearen bide horretan laborategian burutzen ari diren prozesu nabarmenenak:

  • Software eta hardware libre tresnetan trebakuntza. Lantegi moduan libreak diren hainbat software (gimp, freecad, inkscape, blender, kicad…) eta hardware (3d inpresorak, arduino, shapeoko moduko fresadorak ) tresnetan hastapena egiteko saioak errepikatzen dira aldiro laborategian modu publiko eta doakoan.
  • Teknologia eta hezkuntzaren arteko uztartzearen analisia. Bigarren hezkuntzan batez ere ari diren irakasleekin martxan jarritako lantalde irekiak Ikasgelatik laborategira liburuxkaren argitaratzea izan zuen lehen emaitza bezala. Gerora ikasgelatik laborategira urteroko topaketa bilakatu da eta bertan hezkuntzan teknologia berrien sarrerak (robotika, kodea, 3d inpresioa, STEAM mugimenduak) izan ditzaken zergati eta moduak aztertu eta egiteko era eredugarriak planteatzen saiatzen dira.
  • Egiteko modu irekien inguruko praktikak. Herritarren proiektu (Hirikilabs Plaza) eta lantaldeak (Lantalde irekiak) garatzeko orduan partekatzea eta irekitzearen praktikak sustatzen dira ere pedagogia ireki edo librezalea ahalbideratzeko asmoz.
  • Herritarren ikerketa grina sustatzeko bideak. Gure inguruari modu kritikoari so egiten dioten proiektuei tresna teknologiko eta egiteko modu irekiak hurbiltzeko hainbat saiakera egin ohi dira laborategian. Hauen artean ingurumena aztertzen duen taldea edo datuen bisualizazio edo analisiari esker gobernu irekia, datuen irekiera edo etxebizitzaren egoera bezalako gaiak aztertzen dira. Era honetako proiektuek kultura zibikoa delakoa sustatzeko helburua dute, hau da, herritarren partehartzea eta erantzukizuna balorean jartzea da beraien helburu nagusietako bat.

Subirautza herritarrek egiten dute bereganatze eta ulermen prozesu bat bezala hartzen  dugu laborategian, era horretan teknologiarekiko etorkizunean izango diren erronken aurrean gizarte jantziago eta babestuagoa izango garelakoan. Inteligentzia artifiziala, automatizazioa, sareko pribatutasuna edo kontrolak eguneroko bizitzan izango duten oldartzea, lehenago edo beranduago gizarte mailan landu beharreko gaiak izango dira. Ezagutza irekitzea edo software eta hardware librearen erabilera gai hauen ondorioak  ulertzeko lanabesak izan daitezke, beste alternatiba batzuk gure esku ditugula ere agertuz.

Ibai Zabaleta Urrosolo
Hirikilabs laborategiko koordinatzailea

Diseinu irekia eta berrerabilpen nodoa

Uliako Lore Baratzak parkea oinarri hartuta, parkean bertan aplikagarri eta erabilgarri izango diren elementuen diseinu prozesu parte-hartzaile bat jarriko da martxan. Talde honen helburua hainbat eraikuntza eta berrerabilpen teknika erabiliz parkearen eguneroko bizitzarako erabilgarri izango diren altzari eta elementuak sortuko dira.
Lantegi honetan zura edo banbua bezalako material naturalen forma, materialtasuna, diseinua, lotura motak edota eraikuntza desberdinekin esperimentatuko da. Landa eremuan oso erabiliak diren teknika eta materialak ikusi eta diseinu eta Land Art munduarekin konbinatuko dira.
BIO
Ion Arregi eta Martin Ferran, 2005 urtean ezagutzen dute elkar, artea, arkitektura eta diseinua zeharkatzen dituen ibilbide bat eginez. Prozesu honetan, asmo batzuen kontzeptualizazio, gauzatze eta joanetorriko esperimentazioan murgiltzen dira. Arteleku bezalako sorkuntza testuingurutik, Noruegako Dhale herrian eginiko egonaldira, edota Donostia – Berlin joanetorrian, haien elkarrekintza egoera bat bilatzen jarraitzen dute.
IZENA EMAN
 

SummerLab'17

SummerLab’17 motibazio eta esparru ezberdinetan aritzen diren maker, aktibista, ikertzaile, sortzaile eta hiritarrak biltzea helburu duen udako kanpamendu moduko lantegi kooperatiboa da. Pertsona hauek teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta hezkuntza bezalako gaien inguruan besteak beste, lanean jartzen saiatuko gara, aurten Herri ekimena eta Teknologia sozialak gai nagusi bezala hartuta. Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore baratzetan  lantaldeak, bilguneak, hitzaldiak eta lantegiak antolatuko dira.

Continue reading “SummerLab'17”

Plaza proiektu irekien 5. aurkezpen publikoa

Urtarrilean proiektu irekien deialdia zabaldu genuen eta oraingoan landuko diren proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita hauek aurrera eramateko taldeak osatzeko aukera ere.
Saio hau ostegun honetan, otsailak 18an Tabakalerako Hirikilabsen izango da 19.00etatik 20.30etara. Proiektu bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du, eta jarraian lantalde irekia osatzeko dinamika txiki bat egingo da.
Hirikilabsen proiektu ireki batean parte hartzeko gogoz bazara etorri zaitez proposamenak ezagutzera:

Continue reading “Plaza proiektu irekien 5. aurkezpen publikoa”

Lantalde ireki berriak

Noizean behin proiektu edo interes ezberdinen inguruan lan egiteko aukerak sortzen dira laborategian. Gogo edo behar hauek bideratzeko “Lantalde irekiak” deritzogun lan egiteko modua bereziki sustatzen saiatzen ari gara aurten. Iraganean, ikerketa helburutzat zuten lantaldeek, guk konbokatuak, lau gairen inguruan lan egin zuten, Artisau berriak, Ikaskuntza areagotuak, Kultura baliabide partekatu bezala eta Kode kreatiboa. Joan den urtean ikerketa lantalde hauek nolabait programan txertaketa handiagoa izan zuten eta beraien lana ebentuetan konpartitu zuten, landutako gaien inguruko ezagutza komunitateak sortzeko helburuarekin. Continue reading “Lantalde ireki berriak”

Kategoria Uncategorized

EGINZALEAK! 2015 // 3. fabrikazio eta teknologia hiritarraren astea

Eginzaleak! ekimenak hiritar teknologia, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitalaren bidez gertatzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera barne hartzen ditu.
Jardunaldi hauek bere baitan hartzen dituzten ildoen artean, sorkuntza eta ikerketa sortzailea, elkarlanean garatutako diseinu proiektuak, diziplina-arteko teknikak, jasangarritasuna, komunitatearekin batera eta mesederako tresnen garapena eta giza teknologien bidezko hiritarren ahalduntzea aipatu daitezke. Astean zehar gertatuko diren jarduerekin, Hirikilabsek teknologien erabilera oinarri dituzten hiritar eta talde esperientziak ikustaraztea du helburu. Continue reading “EGINZALEAK! 2015 // 3. fabrikazio eta teknologia hiritarraren astea”

HOW TO MAKE #05: Artean eta diseinuan ikerketa ildo berriak // Tabakalera // Azaroak 20 ostirala 18:30

Teknologi prozesu berriak, objetuak sortzeko aukera oparoak eskaintzen ari dira, arte eta diseinu alorrean berrikuntza joera nabarmenetakoa izanik gaur egun. Ohiko teknika tradizionalak egungo teknologia irekiekin uztartzean, ikerketarako aukerak biderkatzen dira. Kode irekian oinarri duen kultura digitalari eta artisauen “egiteari” lotuak, sorkuntzarako teknologiaren erabilera berriak aurki ditzakegu. Honela, 3D inprimatzeko sistemak berrietan eta ordenagailuz lagundutako CNC mozketaren erabileran oinarritzen diren adibide batzuk aztertuko ditugu, bitxigintza eta arkitektura esparruetan.

Hirikilabseri lotutako Artisau Berrien komunitate eraginkor bat sortzeko asmoari helduz, joera hauek erakusteko eta partekatzeko saio berri bat proposatzen dugu. Oraingoan Jon Juarez Orekan eskalada-murruaren sortzailea gonbidatu dugu, baita Marta Fernandez Caballero diseinatzailea, 3D inprimagailuarekin sortutako bitxi bildumaren inguruan solasteko. How To Make hilean behin ospatzen den topaketa bat da, Maker kulturan murgiltzeko, ikasteko eta partekatzeko grina duten sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orori zuzendurikoa.

Saio hau azaroak 20, ostiralean, izan da, 18:30etan, Tabakalerako eraikin berriaren lehen solairuan.

HowToMake6_2015_11_20__02_baja

Jon Juarezek Orekan egurrezko eskalada-murruaren diseinu eta eraikuntza prozesua azaldu du, diseinu parametrikoan oinarritzen dena. Bere dimentsioak direla eta, askotan bezala, lagunen laguntza behar izan du hau eraikitzeko. Ez-ohikoak zaizkigun testuinguruetan artea erabilgarria bihurtzeko bilaketa izan da proposamen honen abiapuntua. Bere maker hautua estetika eta funtsionaltasuna uztartzea da, D.I.W.O. ikuspegi batetik.

http://harrihorrihar.blogspot.com.es/2013/03/harrihorrihar-rocodromo.html

HowToMake6_2015_11_20__08_baja_BI

Marta Fernandez Caballerok modelatu digitala eta 3D inprimatzeko teknika desberdin oinarri hartzen duen bitxi bilduma bat aurkeztu du. Bitxi hauen diseinu, modelatu eta ekoizpenerako erabiltzen dituen artisau prozedurak azalduko dizkigu.

https://martafernandezcaballero.wordpress.com/

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.

Gauzen Interneta: Open Space // Kode Kreatiboa

Joan zen asteko asteazkenean Particles etxearen Photon plakaren erabilerari ekin genion, Karlos Liberal eta Aitor Resanoren laguntzarekin, Hirikilabseko Kode Kreatibo lantalde irekiko kideak. Plaka honek ia edozein objektu elkarrekin konektatzeko aukera ematen du; mugikorretik eta modu sinplean, Internetez baliatuz. Aitor eta Karlosek Gauzen Internetaren inguruko sarrera teoriko bat landu zuten, hausnarketa kritikoa pizteko nahian. Ondoren, plakarekin lanean hasteko xehetasun tekniko batzuk partekatu zituzten.

Saioan egon bazinen eta zure ikasteko grina ez bazenuen aski asebete, larunbat honetan, azaroak 14an 11:00etatik aurrera, eta 19:00ak arte, Tabakalerako Hirikilabsen, “jostailu” honen sorkuntzarako erabilera praktikoa saiatzeko aukera izango duzu. Lantegian ez bazinen egon, baina proposamena interesgarria iruditzen bazaizu, ongietorria izango zara ere. Edonor parte hartu dezake, ez duzu aurretik gai honetan jantzia egon behar.

Saio hau dinamizatzeko Kode Kreatiboko lantalde irekiko kideek Open Space bat proposatu dute. Dinamika honek mini-proiektuak edo erronka txikiak beste pertsonekin elkarlanean malgutasunez koordinatzeko aukera ematen du, partekatutako egitarauak panelenetan ikusgarri egiten direlarik.

Gaia zure interesekoa bada, Karlos Liberalek lantegi honi buruz idatzi duen kronika irakurri dezakezu.

Izen ematea eta informazio +: http://www.tabakalera.eu/eu/open-space

CS-v3ADWsAI9R7s

Cir.Co.Lab ekin argiak josten

Circolab leku batetik bestera dioan esperimentazio laborategi bat da, non teknologia eta hezkuntza nahasten diren. bere helburua Kultura Digitala gizarteratzea da. Horretarako pertsonak teknologia sorkuntzaren prozesuan barneratzea bilatzen dute, beti ere ikuspuntu libre eta kolaboratibo batetik. Teknologia hezkuntzarako baliabide askea izan beahar du, eguneroko erronkak ebaztea laguntzen diguna eta gure irudipena pizten laguntzen duena.

Bere ibilbidean Circolab dohaineko tailerrak egiten ditu, adin guztietako pertsonen sormena eta ikusmira pizteko pentsatuak. Tabakaleran egin behar duen topaketan testila eta elektronika biltzen dituen lantegiak proposatzen ditu. Argiekin josten jarduera kolektibo bat da nagusiak teknologiara hurbiltzeko betiko joste ezagutzaren bidez.
Eguna: urriak 17, larumbata
Ordutegia: 11.00etatik 14.00etara
Lekua: Tabakalera

Kategoria Uncategorized

HOW TO MAKE #04: ESPERIMENTAZIOA ETA Do-it-Yourself PROTOTIPOAK

Azken urteetan, pentsatzeko eta elkarrekin komunikatzeko moduak aldatzea da internetek ekarri dituen aurrerapen nabarmenetakoa. Modu berean, gauzak sortzeko moduetan ere eragin izugarria izan du. Gauza digitalak sortzeko prozedurak gauza fisikoen sortze prozesuan islatzen dira.  Internetek gauzei buruz informazioa publikatzeko ematen duen aukera teknikoari esker, hiritarrek ikutu ditzakeen teknologiekin gauzak fabrikatzeko aukera du. Testuinnguru honetan, esperimentazio librea, katxarreoa, eta egiten ikasteko prozesuak klabeak dira fenomeno hau ulertzeko.
Hirikilabs hiri-laborategiari lotutako Artisau Berrien komunitatearen sorrera bultzatzeko ahaleginetan, eta zuk-zeuk-egiteko joera teknologiarekin bat egitean sortzen diren aukeren garrantzia ikusita, How To Make laugarren saio honetan esperimentazioa eta Do-It-Yourself prototipoen ildo tematikoa hartzea proposatzen dugu. Ivan Blasco eta Xavi Navarro, Musikorta, izango ditugu, hortaz, gonbidatuak.
Saioa urriaren 16an izango da, 18:30etan, Tabakalerako eraikin berrian.
IVAN BLASCO // BALIZA PROGRAMAGARRIA
IvanBlasco_HTM4
Odac estudio-tailerrak Ivan eta Marian Blasco bi anai-arreben diseinuarekiko elkarbanatzen duten liluraren fruitua da. Lantzen diren enkarguak diseinua, arte, fabrikazio digitala, artesania, produktu eta altzari interaktiboen diseinuarekin harremantzen diren proiektuen garapenean dute oinarri. Muntai hauek oinarri irekia duten software eta hardwarearekin garatzen dira, arduino, raspberry bezalakoak. Industri prosezuetara aplikagarriak diren teknologia berrien erabilpana, 3D inpresioaren inguruko solasaldiak eta tailerrak, open source prototipatu azkarra, etabar…
http://www.odac.es/2014/12/baliza-de-obra-programable/

XABI NAVARRO “J” // MUSIKORTA // AUDIO TUNING

XabiNavarro_HTM4_02
17 urterekin hasi nintzen elektronika munduan saltseatzen. Nire lehenengo “lana” MXR distorsionadoreak pirateatzea izan zen, horrekin xoxa batzuk ateratzeko. Gerora baffleak, anplifikagailuak eta horrelako trasteak egiten aritu nintzen, urte luzez.
25 bat urtetako inpass baten ondoren, berriz ere harrapatu nau elektronikaren harrak. Orain konpresoreak, delay-ak eta efektuak “tuneatzen” ditut, mikroak konpondu eta fabrikatu, …

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.

Kategoria Uncategorized

Gizarte-teknologiekin endredatzen, gogorrei eskua-sartzen, bigunak ukitzen besterik ez

Teknologia eta bere erabilera gizakiaren historia baldintzatu du. Ingurunea moldatzeko gai egiten gaituzten jakintzak, teknikak eta prozedurak dira. Besteak beste, objetuak heltzeko ahalmena, suaren aurkikuntza edo abeltzaintza, inprenta edo lurrun-makina, gaur egungo internet edo energia alternatiboetara iritsi arte. Baina haziak landatu edota bi harri elkarrekin talka egitea bezain garrantzitsua, sua piztuta zaintzeko edo ereitzarako eta geroko uztaren banaketa egiteko erabili diren gizarte protokoloak dira; bibliotekonomia jakintza sailkatzeko edota perspektiba mundua irudikatzeko izan duen garrantzia; kate-muntaia lana antolatzeko edota sindikatua langileria antolatzeko modu gisa. Energi-iturriak dibertsifikatzea eta sarera konektatuak egotea bezain garrantzitsua, protokolo itxi ala irekien arabera egitea da; menpeko ala burujabe egiten gaituen logikak argitzen erraztea.

Gauza bat ezin du izan bestea gabe. Txanponaren bi aldeak dira. Maiz teknologiaren materia-gogorraren diztirak seduzitzen bagaitu ere, inmaterial-bigunak ez genituzke ahaztu behar; azken hauek antolaketa eta kudeaketa sistemak balditzatzen dituztenak baitira, lehenak ekoiztu, banatu eta erabiltzeko kontrol eta botere sistemak ezartzen diztuztenak alegia. Batzuk materialeak eraldatzen uzten digute, baliabidez, produktuz eta azpiegituraz ornitzen gaituzte; besteak pertsonen eta inguruneen arteko erlazioak eraldatzen ahalbidetzen digute, gizarte, kultur, ekonomi eta politika-sistemen bitartez.

Teknologien arteko interdependentzia begi bistakoa bada ere, inertzia edo interesak direla eta, orokorrean, teknologia-gogorrenganako gerturatze-ezagutza zabalagoa dela errealite bat da. Egoera hau bir-orekatzen laguntzeko #tecno_blandas proposatzen dugu.

Teknologia bigunen existentzia, bere tipologiak eta gizartean jokatzen duen rola agerian jartzeko eta aintzat hartzeko asmoarekin jarduera artistiko eta kulturalen eremutik, beste ezagutza eremuekin elkarrizketan, planteatzen den talde ikerketa eta azterketa kritikoa da.

Baina, zeri deritzogu teknologia bigunak?

Teknologia bigunak espezifikoki elkarrekin harremantzeko erabiltzen ditugun gizarte ereduak zalantzan jartzen ditu, hobetzeko asmoarekin, baita elkarrekin antolatzeko erabiltzen ditugun sistemen funtzionamendua. Ezagutza eta jakintza ekoizpenarekin, talentoaren kudeaketarekin eta ikaskuntzaren garapenarekin zer ikusi duten horiek; ikuspegi subjetiboekin, ukiezinen eta harremanen ikuspegiekin; baita hezkuntzan, kulturan, gizarte-antolaketan, administrazioan, ekonomian, sorkuntza-moduen ekoizpen eta banaketan, komunikazioan (etabarrean) duen aplikazioarekin.


Txelu Balboa. Teknologia biguinak / Tecnologías blandas from Tabakalera on Vimeo.

Hirikilabsen teknologia bigunen lanketaren zergatia

Teknologia bigunen ideiari gerturatze ariketa hau Hirikilabs-en baitan ematea interesgarria dela uste dugu, hiritar laborategi bezala, bertan gizarte teknologiarekin endredatzeko aukerak emango direlako. Hardware eta softwarearen garapen eta erabilera (programazioa, robotika, 3D inpresora, sensorizazioa…) anitzez gain, pertsonek beraien artean harremantzeko (ukitu eta elkar eragintzeko) eta antolatzeko erabiltzen dituzten ereduei arreta ematea garrantzitsua uste dugulako. Baita ezagutza eta beste baliabide batzuk partekatzeko ereduei. Teknologiaren erabilerarekiko ikuspegi kritiko batetik, autonomia eta elkarlana, ingurugiro eta politika ekologia bezalako idei-gakoei arreta ematea merezi duelako.

Tabakaleran kokatzen den Hirikilabs bezalako proiektu baten izaera kulturala kontutan hartuta, teknologia bigunetara gerturatze honetan, textuinguruan oinarria duten arte-praktiken, arte aplikatuen, ikerketaren, hezkuntza areagotuaren edota gizarte ekintzaren potentziala gehitzea proposatzen dugu.

Eredu giza hartu daitezke honako adibideak: lankidetza prosezuen aurrekari lanetarako #KOOPtel metodologia; edo prokomuna, afektuak, auskortasuna eta subjetibotasun berrien sorkuntza aztertzen dituen CopyLove ikerketa kolektiboa; edo Transarte Saioa Olmo artistak garatutako talde ekintza performatiboen eta lankidetza arte-praktiken inguruko ikerketa, gizarte psikologiarekin gurutzatutzen dena. Sentzu berean, proposatzen den lan hau EHU-UPVko Arte Ederretako fakultatearen Teknologia Sailaren UFI (Ikerketan Formakuntza Unitatea) proiektuarekin lankidetzan burutuko da.

Nola egingo dugu?

Proposamen honen xedea teknologia bigunen kontzeptura gerturatzea da, ontologia metodologia gisa hartuta; idea bat modu garatu batean komunikatzeko mapa bat, joko-taula bat, kontzeptu-eskema bat, eskema beraren baitan bide edo sentzu-bide desberdinetik ibiltzeko aukera emanez. Ontologia hau elkarlan moduan garatuko da, 2015ko azken hiruhilekoan parte-hartze prozesu bat zabalduz. Prosezuak berak kontzeptura abstraktotik gerturatzen joatea proposatzen du, kolektiboki kontrastatuz, poliki konkretura ekartzeko.

Honen arira proposatzen diren ekintzak batzuetan Hirikilabsen eta beste batzuetan UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatearen Ikerketarako Formakuntza Unitatean (UFI) emango dira.

Honakoak dira datorren hiruhilekoan HIRIKILABSen aurreikusitako jarduerak:

2015ko urriak 22 // 18:00 – 20:00
Fabrikazio digitaleko laborategiko testuinguruan Teknologia Bigunen hausnarketa.
Juan José Goñirekin batera
2015ko azaroak 27 // 16:00 – 20:00
Ontologia sortzeko lantegiaren 3. saioa: ontologia marraztu
Hirikilabs -Tabakalera (Donostia)
2015ko abenduak 19 // 10:00 – 14:00
#tecno_blandas ontologia kontrastatzeko saioa: integratu, zukutu, ikasi.
Hirikilabs -Tabakalera (Donostia)
Ekitaldi bakoitzaren berri zehatzago ematen joango gara.

Kategoria Uncategorized

Proiektu Irekiak hasten dira – Hirikilabs Plaza

Plaza proiektu irekien 4. aurkezpena harrera jendetsua izan zuen atzo Tabakaleran. Aurkeztu ziren proiektu guztiak datorren ostegunetik Hirikilabsen garatzeko aukera izango dute. Sei proiektu ireki hauek elkarlanean garatuko dira, laborategiko materialez eta tresnez baliatuta, eta garrantzitsuena, interesa duen edonor prozesuan parte hartzeko aukera izango duelarik.

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Kubo // Iñigo Sebastián // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza,  Itxaso Lizuain,  Elena Setien, y Edurne Osa // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Hurrengo saioa datorren ostegunean, irailak 24an, izango da, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategian. Hirikilabs-Plaza proiektu irekien hitzorduak ostegunero izango dira, ordu berean, eta abenduaren erdialdera arte luzatuko den prozesua da.
Hurrengo hitzorduak:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00

Lizentziak eta Open Source Hirikilabs-en

Suhiltzaileen ohiko eraikinetik Tabakalerako Hirikilabs gune berrira etortzean, laborategia bost bider handiago bihurtu da. Lantaldea, lan-tresnak eta makinaria berriaz gain, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategi honen parte den komunitatea handitzea ere espero dugu, elkarlanean laborategi berriari forma emateko, Tabakalera eta bere testuinguru kulturalean kokatzen laguntzeko.
Hirikilabsen orain arte garatutako lana eta honi esker sortutako jakintza partekatzeko une egokia deritzogu. Proiektu eta talde irekietan garatutako lanaren emaitzak hain zuzen, baita, jakintza areagotuen hildotik garatutakoa. Guzti hau partekatzean oinarritzen den pedagogiari erantzuten dio, laborategian zabaldu nahi izan dugun pedagogia. Aldi berean, Hirikilabsera gerturatzen den edonorentzat baliogarria izango zaion arau-sorta eta oinarri teorikoa ematea du helburu, laborategian garatu dezakeen sorkuntza eta lanari berme bat eskaintzea.
Hirikikas saio honetan lizentzia irekien inguruko hausnarketa proposatzen da, Hirikilabs testuinguruan lan egiteko moduekin bat datozelako. Lizentzia irekiak autoretza babesteko modu bat da, ezagutzaren zabaltze eta partekatzeari ostopo egin gabe. Pablo Garaizar irakaslearekin guzti honi buruz hitz egiteko aukera izango dugu, Deusto unibertsitateko ingenieritza fakultatearen telekomunikazioen mintegikidea, e-Ghost lantaldearen partaide, eta software librearen defendatzailea, bere inplikazio teknikoagatik eta erabilera askatasunagatik.
Tabakalerako Hirikilabsen // irailak 16, asteazkena // 17:00
Pablo Garaizarren aurkezpena deskargatu: 
[ruven_button url=”https://drive.google.com/a/tabakalera.eu/file/d/0B-Ms4QncoRbeR3l2dzNMSU96RWM/view?usp=sharing” open_new_tab=”on” style=”black” size=”medium”] Deskargatu [/ruven_button]

Live Coding saioa | Kode kreatiboko lantalde irekia

Kode kretiboko lantaldeak programatzen dituen ekintza jarraien baitan, irekiera dela-eta live coding saio esperimental batean elkartuko da Karlos G. Liberalek koordinatzen duen taldea. Live Coding programazio praktika bat da. Zuzenekoan ipintzen du atentzioa, denbora errealean kodearen emaitzaz gain, kodea bera ikustea da jomuga, Gisa honetako saioetan soinu eta ikusgarri digitalak sortzen dira, konposizio algoritmikoa eta inprobisazioa uztartuz.
Irailak 12, larunbata //  19:00  //  Tabakalerako eraikineko 3.solairuan

PLAZA PROIEKTU IREKIEN 4. AURKEZPEN PUBLIKOA

Uztailan proiektu irekien deialdia zabaldu zen eta oraingoan landu daitezkeen proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta hauek aurrera eramateko taldeak osatzeko aukera ere.
Saio hau irailak 17an Tabakalerako Hirikilabsen izango da 18.30etatik 20.30etara. Proiektu bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du, eta jarraian lantalde irekia osatzeko dinamika txiki bat egingo da.
Hirikilabsen proiektu ireki batean parte hartzeko gogoz bazara etorri zaitez proposamenak ezagutzera:

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Jolas irekiak parkean // Uliako Lorak // Jolas irekien hiru prototipoen diseinua eta eraikuntza, Ulian jarriko direnak hasieran.
  • Kubo // Iñigo Sebastian // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Proiektu hauek Hirikilabsen lantaldeak sailkatu ditu laborategiak ematen dituen aukerak eta bertan bilatzen diren dinamika eta filosofiarekin bat egiten dutela kontutan izanik.
Aurkezpen honetan proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta parte hartzaileen interesen arabera, aurretik sailkatu diren 7 proiektuetatik 2-4 bat Hirikilabsen garatzeko aukera egongo da.
Ondoren proiektuen inguruan lan egiteko lantalde irekien hitzordu batzuk finkatu dira, ostegunetan:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00

OBLOBOTS TAILERRA

Oblobot 3D teknologia erabiliz errobotak inprimatzeko teknologia da. Guraso eta irakasleek haurrei elektrizitatea eta fabrikazio digitalaren oinarriak ulertzen laguntzeko plataforma egokia da. Pertsonalizatutako errobotak sortzeko elkarrekin lotu daitezkeen piezek osatutako kitak dira.
Tailer honetan errobotekin eta plastilina eroalearekin egingo dugu lan. Gure errobot argiztatuak eraikiko ditugu eta 3D piezak nola sortzen diren ikasiko dugu.
Tabakalerako Hirikilabs laborategian, irailak 12, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara

SARTU!

Hirikilabs laborategia eta bertan lan egiten dugunak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez Tabakalerara. Hurrengo astean Hirikilabs lantaldearekin solasaldi bat prestatu dugu.
Bertan kultura digital eta teknologiako laborategi hiritar bat zer den ezagutu ahal izango duzu.
Irekiera eta hileko programa azalduko dizugu eta parte hartzeko bide ezberdinak ere.
Azkenik erabiltzen dugun teknologia eta makinak ezagutu ahal izango dituzu ere.
Bi saio prestatu ditugu:

  • Irailak 8, asteartea  // 17:00 etan – Euskaraz
  • Irailak 10, osteguna // 18.00 etan  – Gazteleraz

Eman izena

H4ckU tailerra Gamestar(t) ekin

Ziberkulturak azken urteetan garrantzia hartu duen gaia da. Hobekuntza tekniko ugariei esker, egun teknologia merkeago, unibertsala eta eskuragarriagoa bihurtu da, gizakiaren elkartrukeenganako eragina areagotuz. Egun ekonomia, politika, erlazio pertsonalak eta aisia bezalako alderdiak teknologiarekin gurutzatzen dira, bere ohiko izaera itxia apurtuz, alderdi gizatiarra zeharkatuz.
Teknologiak gero eta garrantzia handiago dauka gure bizitzan, zer ekarriko du etorkizunak? Nola eraikiko ditugu harremanak gure inguruarekin? Nola aldatuko da gure bizimodua? Galdera horiek erantzuten saiatuko gara 7-18 urte arteko gazteekin tailer honetan.
 


 
Sesioa Tabakalerako irekieran izango da Irailak 12 16.00 etatik 19.00etara
Izena emateko jarraitu esteka hau


Saioaren egitura
Lehen ordua:
○ Nola egiten ditugu harremanak? Scratch eta bideojokoak erabiliz galdera hori erantzuten saiatuko gara. Etengabe hedatzen ari den munduaren forma berriak ikertuko ditugu. Horien artean, kulturaren iturburu gisa hartuko dugu programazioa eta kultura horren formetako bat, bideojokoak, aisialdi eta denborapasa ezinbestekoa gaur egun. Bi tresna horiek hartuko ditugu kontuan harremanak nolakoak diren aztertzeko.
Bigarren ordua:
○ Non bizi gara? Saio honetan teknologiak inguratutako lekuak aztertuko ditugu. Scratch izango da abiapuntua eta MakeyMakey, LittleBits eta Arduino ere erabiliko ditugu gure lan-lekua espazio errobotizatu eta erabilgarria bilakatzeko.
Hirugarren ordua:
○ Nolakoa naiz? Aurreko bi saioetan ikasitakoa eta teknologia erabiliz, gure gorputzean teknologiak zein eragin daukan aztertuko dugu. Gogoeta egingo dugu gure osagarri gisa erabiltzen ditugun tresnen inguruan: mugikorrak, laptopak, tabletak… nola aldatzen gaituzten hausnartuko dugu.

Tabakaleraren irekieran HowToMake #03: Hezkuntza aukera berriak STEM / STEAM

Zu zeuk edo beste batzuekin egin eta partekatu oinarri duen Maker kulturaren fenomenoak, kulturan, politikan eta enpresa-munduan islatzen hasi den teknologi eta gizarte eraldaketa ugari laguntzen ari du. Honek ez du soilik elkarlanerako moduak laguntzen eta ekintzailetza bultzatzen, aldi berean hezkuntza eredu berriak garatzeko aukerak ere zabaltzen ditu. Hau dela eta, disziplina-anitz-arteko ikasketarako interneten aurki daitezkeen material berriak, tresna libreak eta hezkuntzarako baliabideen plataforma irekiak gero eta ugariagoak dira. Honek STEM edo STEAM izeneko tendentziaren garapena lagundu du. Disziplina-anitz-arteko hezkuntza ikuspegi hau robotikan eta bideojokoak bezalako teknologia berrietan aplikatzen da. Maker mugimenduari lotutako proposamen pedagogikoan ere badu oinarri, inguratzen gaituen munduaren behaketa aktiboa eta pentsamendu kritikoa bultzatzen direlarik.
Artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburua dugu Hirikilabs hiritar laborategian. Hori dela eta, hezkuntza aukera berriak How To Make hirugarren topaketaren tematika izango dugu. Jabi Luengo irakaslea eta Mikel Gomez ARSGAMES elkarteko kidea gonbidatuko ditugu. Jabik Kubo proiektua aurkeztuko du eta Mikel Gomezek, ARSGAMES-eko lehendakari-ordeak, Gamestar(t) proiektuari buruz solastuko da.
Saio hau, datorren ostiralean izango da, irailak 13, igandean Tabakalerako eraikin berriko Laborategietan 12etan.
 
HOW TO MAKE#03: HEZKUNTZA AUKERA BERRIAK STEM / STEAM
GONBIDATUAK
JAVIER LUENGO // KUBO

Tolosako Hirukide eskolatik nagusien burua trebatzeko joko bat aurkezten digu. Hirukide eskolak Uzturre nagusien zentroarekin erlazio handia du. Astero ikasleak nagusiak bisitatu zituzten. Nagusi hauek goizetan terapia ordu pare bat dute eta euretan zentzuak eta burua trebatzeko saioak dituzte. Euren blogaren bidez prozesu guztia azaldu eta diseinu guztia banatzen dute.
MIKEL GOMEZ // GAMESTART

Gamestar(t) ARSGAMES elkarte kulturalaren baitan kokatzen den hezkuntza proiektu ludiko eta berritzaile da, artea, teknologia eta bideojokoak nahasten dituena, eta umeei protagonismoa ematen diena, beraien kabuz ekintza eta erabakiak hartzeko gaitasuna eta autonomia landuz. Proiektu hau teknologiaz baliatzen den heziketa eta pedagogia kritikoa uztartzean datza. Parte hartzaileek proiektuaren garapena, azalduko diren edukiak eta prozesuan jaso nahi dituzten ikaskuntzak erabaki dezakete. Norberak kudeatu dezakeen ikasketa prozesuan oinarritzen den egitura bat proposatzen da, parte-hartzaileen protagonismoa goraipatuz. Gamestar(t)ek bideojokoa sorkuntzarako oinarri nagusi badu ere, bestelako adierazpen artistiko-teknologikoaz baliatzen da (komikia, zinema, margoa, musika, eskultura, programazio informatikoa, etabar.)., artea, teknologia eta hezkuntza berritzailea uztartuz.
http://gamestart.arsgames.net/
How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.
 

Proiektu irekien 4. deialdia

Abian da Hirikilabs laborategietan proiektuak garatzeko laugarren deialdi irekia.
Deialdi hau proiektuak aurkezteko eta topaketa batean partekatzeko prozesu parte-hartzailea da. Proposatzen den topaketa honen helburua proiektuak garatuko dituzten lantaldeak sortzea da, horretarako Hirikilabsek eskaintzen dituen baliabideak izango dituzte eskura.
Deialdi honetan leku aldaketa da, proiektuak jada Tabakalera eraikinean garatuko dira eta.
Deialdi honen filosofia kultura askea da, eta open designa eta ezagutza elkarbanatua. Maker­-ak artisau digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker­-ak kodearen artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Izan ere, Tabakalerak hiru lan ildo handi ditu. Horietako bakoitzaren barruan ideia edo proiektuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
1. Kultura librea (kultura baliabide komun bezala)
2. Makerrak + Hackerrak (boteretze teknologikoa + ezagutza banatzea)
3. Ikaskuntza eremu berriak.
Ildo hauekin bat datozen 2 ­ 4 proiekturen bila gabiltza.
Zer eskaintzen dugu Hirikilabsen?
Hirikilabs Plaza: topaketarako eta inguruko pertsonekin, taldeekin eta jarduketa­ komunitateekin elkarrekintzan arituz proiektuak garatzeko lekua da. Beste pertsona batzuekin elkartzeko eta Hirikilabseko espazioa, makinak edota baliabideak tailer ireki gisa ikertu, partekatu eta erabiltzeko unea eta, hala, DIYtik (egin ezazu zuk zeuk) DIWOra (egin ezazu beste batzuekin) eboluzionatzen duten sormenezko ideiak errealitate bihur daitezen.
Hirikikas: Hirikilabsen lankidetzan ikasteko jardueren ildoa da. Hirikilabsen ezagutza guztiak tailer eta material digital (post, tutorial, kode, diseinu…) bihurtzen ditu Hirikikasek, herritarrei hel dakizkien.
Horretarako, asteko tailerren programa bat proposatzen du. Bertan teknologia modu sortzailean erabiltzen duten proiektuak garatuko dira, prozesuan tresnak erabili eta teknikak ikasiz. Saio bakoitzean, beren ezagutzak gainerako partaideekin partekatuko dituzten gonbidatuak izango dira, eta guztiek partekatuko dute irakasteko, ikasteko eta dokumentatzeko ardura. Izan ere, horretan datza ikaskuntzaren dinamika.
Proiektu hautaketa prozesuari buruz:
Zure proposamena egin ahal izateko azken eguna abuztuaren 16a da. Horretarako, bete ezazu mesedez ondoko izen emate fitxa. Hirikilabs lantaldeak lehen hautaketa bat egingo du jasotako eskaera guztien artean.
Irailaren erdialdean lehen prozesu horretan aukeratutako proiektuak aurkezteko topaketa irekia egingo dugu eraikin berrian eta gurekin elkarlanean aritzeko aukera izango luketen kolaboratzaileak ere bertan izango dira.
Aurkezpen publikoaren ondotik Hirikilabs lantaldeak zenbat proiektu garatzeko aukera dagoen aztertuko du, zailtasun eta beharren araberakoa izan da erabakia. Emaitza guztiek IREKIAK beharko dute izan edo, bestela, ezagutza partekatzeko tailerrak antolatuko dira.
Hirikilabsen garatutako zenbait proiektu:
Donosti Tron: Plataforma para la difusión y visibilización de videojuegos independientes
Sea Chair: Taburete a partir de residuos recogidos en el mar.
Taupa, taupa: Digitalización material Montessori
Eraikizpi: Impresora 3D DLP
Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da.
Open Bike DIY txirrinda iriki eta errepikakor bat diseinatu eta fabrikatzean datza.
Dildotarrak 3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak.
Nekaz–hal Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da.

Bagoaz!

Bi urte, egun DSS2016 gunea den suhiltzaileen eraikinaren sukalde zaharrean pasa ondoren, mugitzeko garaia iritsi zaigu. Hirikilabs 2012. urtean jaio zen Hiri Laborategi protipo gisa DSS201EU eta Tabakaleraren elkarlanari esker, etorkizuneko behin betiko Tabakalera kultur proiektuaren baitan tabakoen fabrika izan zenean kokatuko zen laborategia prototipatu eta testeatzeko intentzioaz. Etorkizun hori iritsi dela dirudi eta data konkretu bat jarri zaiola, Irailaren 11koa hain zuzen ere, horregatik gauzak bildu, kaxak prestatu eta Hirikilabs berri, osatu eta handiago bat izateko prestatzeko garaia iritsi da.
Proiektu honek askotxo zor dio eginzaleen komunitateari, hemen lehenengo egunetik izan zareten guztioi, paretak margotzen, altzariak sortzen, aktibitateetan parte hartzen eta batez ere partekatu eta Hirikilabs eraikitzen aritu zaretenoi, horregatik sukalde honetan elkarrekin azken momentu bat partekatu nahiko genuke guk ere, auzotegi berrira joan baino lehen elkarrekin azkeneko aldiz sukalde hau trastez beterik ikusteko. Hurrengo ostegunean, uztailaren 09an 19:00etan, elkartuko gara, freskagarriren bat hartu eta denon artean agur esateko, lasai izan ez baitugu inor mudantzarekin laguntzera behartuko eta.
Hemen izango gaituzue zain!
 
[embpicasa id=”AF1QipN9C3EhGULh2iYLcVYJ6klhB8XJ83_EncqE0wdU”]

HirikiMame lantegia @ Euskal Encounter

80.hamarkadan makina errekreatiboak existitu ziren. Garai hartako joko gehienetara joka daiteke “emuladore” edo antzinako makina hauen ezaugarriak berresaten dituzten programa txikiekin. Emuladore ezagunenak MAME du izena http://www.mame.net/ (Multiple Machine Arcade Emulator). 35$-eko ordenagailu txiki batekin (Raspberry Pi) eta laser ebakitzaile batekin, makina hauen tankerako hardware eta softwarearen erreprodukzio bat eraiki daiteke. Makina honi 10.000 joko klasiko inguru karga ahal zatzaizkio, hortaz, sarrera publikoko edozein lekutan jartzeko bikaina izanez.
HIRIKILABS-etik EK23an zehar burutuko den lantegia antolatu dugu, 35€ko kostua duen hardware askeko ordenadore txiki eta libre bat (Raspberry Pi) erabiliaz jolasteko 5 makina eraikiko ditugu, bertan MAME 8biteko jokoen emuladorea instalatuz. LAntegi teoriko-praktikoa izango da hau, laser bidez moztutako azala montatuko dugu, joystick eta botoiak konektatu eta RaspberryPi-aren munduan murgilduko gara, MAME emuladorea konfiguratuz eta bertan jokoak kargatuz.
Makina amaitzean 10.000 joko klasiko baina gehiago kargatu daitezke, entretenimendu sistema eta joko zaharrak gozatzeko gune bilakatzeko proiektu aproposa delarik.
HirikiMame bat etxera eraman nahi izanez gero, salneurria 150€-koa izango da. Kit-aren edukia honakoa da:

  • Joystick eta botoi klasikoak – Ultimarc.com
  • TFT-LCD 7” 800×480 pantaila
  • Raspberry Pi 2
  • Nano USB wifi receiver
  • Alimentazio iturri duala 12V-5V
  • Kableak (USB, RCA, alimentazioa, etab.)
  • Laser bidez ebakitako egurrezko karkasa
  • SD 32gb txartela

[ruven_info_box style=”red”]Izen ematea:
– Lantegia doakoa da, baina Mame KIT-aren kostua 150€koa izango da uztailaren 19a baino lehenago erosiz gero eta 170€koa Euskal Encounter-ean erosiz gero.
– Kit-a erosi eta izena eman nahi baduzu idatzi hirikilabs[at]tabakalera.eu emailera eta ordainketa egiteko instrukzioak bidaliko dizkizugu.
– 5 kit daude eskuragarri.
– Lantegira kit-a erosi gabe etor daiteke, beti ere erositako Kit bakoitzeko beste 2 pertsona gehienez izango etorri ahalko dira (10 gehienez).[/ruven_info_box]
[ruven_hr style=”default” size=”medium”]
[ruven_spacer size=”medium”]
EGITARAUA

Ostirala- 16:00etatik 18:30etara
Larunbata – 16:00etatik 18:30etara
  • Piezen aurkezpena eta DIY beste proiektu batzuk (15min)
  • Egurrezko kit-aren muntaia (30min)
  • Joystick eta botoien muntaketa (1h)
  • Pantaila eta alimentazioa konektatu (30min)
  • Montatutakoaren proba (30min)
  • Raspberry Pi-ra sarrera (15min)
  • Sistema operatibo eta MAME instalazioa (1ord)
  • Sarrerako menuen konfigurazioa  (30min)
  • Jokoen karga (30min)

Ref:
http://www.tabakalera.eu/programa/hirikikas-zure-bideojoko-makina-eraikitzeko-lantegia-raspberry-pimame/

Ekainak 18: Hirikilabs Plazako proiektuen emaitzak + How To Make#02

Gaur egungo testuinguru digitalean, diseinu ireki eta kolaboratiboaren iritsierak, las modelo bezala, beste pertsonekin ideia eta ezagutzaren elkartrukerako (Do It with Others) aukera berriak eskaintzen ditu. Modelo berri honek diseinuaren ohiko praktikak aldatzen ari ditu, perfil desberdineko pertsoen arteko kolaborazioa baimentzen bait du. Gai honen inguruan hitz egin genuen aurreneko How To Make saioan eta prozesuan zehar hiritar desberdinek landutako diseinu ireki eta kolaboratiboko bi adibide aurkeztu genituen. Arquimaña-ko Raquel Aresek Fabdesk & codesk proiektuaz hitz egin zigun, Hirikilabseko altzariak eriakitzeko proposatutako prozesu ireki eta kolaboratiboa. Ondoren, Alberto Martínezek Enabling the Future elkartearekin izandako esperientziaz hitz egin zigun. Elkarte honek baliabide gutxiko familietako umeentzako esku protesikoak egiten ditu, ohiko protesiek duten kostu altua ezin ordaindurik, aukera bat izateko.
Hirikilabsera lotutako artisau berrien komunitatea sortzeko asmoarekin jarraituz, How To Make 2. saiorako Crowdfunding eta proiektu berrikuntzaren inguruko saioa planteatzen dugu, kultura librera eta egitearen filosofiari hurbiltzeko gai nabarmenak. Horretarako, BabyDuino proiektuaren sortzaile den Fabian Morales eta The Open Shoes ekimeneko Javier Bustamante gonbidatu ditugu. Saioa finantziazio eredu alternatiboen inguruko solasaldi batekin amaituko dugu Colaborabora-koRosa Fernándezen eskutik.
Saioa datorren ostegunean, ekainak 18, izango da Hirikilabsen. 17:00etan proiektu irekien 3. deialdian garatutako proiektuen emaitzen aukerzpen labur bat egingo dugu. Ondoren, 18:30etan, 2. How To Make topaketa hasiko da.
—————————-
HOW TO MAKE II: CROWDFUNDING ETA PRODUKTUAREN BERRIKUNTZA
GONBIDATUAK
BABYDUINO
BabyDuino, Fabian Morales
BabyDuino Arduino-n oinarritutako prototipatze-kit bat da eta beste funtzio batzuk eransten ari gatzaizkio. BabyDuino-ren helburua honako hau da: haurtxo batentzat garrantzitsuak diren datu biologikoak monitorizatzeko ikerketa-kit bat eskaintzea, hala nola, gorputzaren zein giroaren tenperatura, hezetasuna…. besteak beste. Informazio hori eskuratzen denean loaldiaren arazoekin (apnea), kardiopatiekin (bat-bateko heriotzarekin lotutakoak), … lotutako patroiak identifika daitezen laguntzen da eta horrek haurtxo baten bizitza salba dezake.
https://goteo.org/project/babyduino

 
OPEN SHOES
The Open Shoes, Javier Bustamante
The Open Shoes proiektua oinetako osasungarriak, modularrak eta kode irekia dutenak sortzeko ekimena da. Erabiltzaileak berak behar dituen zapatak teknologia berriak erabiliz sortzeko aukera izan dezan aukera emango diona edo salneurri egokian erostekoa. 3Dak izan duen gorakadak lehen urratsak egiteko aukera eman zion proiektuari eta proiektuaren inguruan interesa zuten pertsonek komunitatea sortu zuten, alternatibak, bertsioak eta hobekuntzak egiteko. Kode irekia erabiltzeak lehen diseinuak moldatu eta behar berezietara egokitzeko aukera eskaintzen du.
https://goteo.org/project/the-open-shoes
http://theopenshoes.org/

 
CBB_4PINGPOINTS_color_web1
HITZALDIA
“Crowd”ean oinarritutako finantziazio eredu alternatiboak (Rosa Fernández. Colaborabora)
Crowdfunding edo finantziazio kolektiboa mundu mailako fenomenoa bilakatu da. 1,5 miloi dólar bildu ziren sarean 2011 urtean gisa honetan eta 2014an 10 miloi. 160 herrialdetan hedatuta dago sarean dirua biltzeko modu hau.
Saio honetan dirua lortzeko bide horiek aztertuko ditugu eta proiektu teknologiak finantziatzeko aukerak eta baldintzak. Egungo kontzeptua azalduko dugu, historian barrena ibilbidea ikusiko dugu, tipologia eta eraldaketa. Ondoren, ordainsarien crowdfunding-az ariko gara, horrelako kanpaina bat abiatzeko aholkuak emango ditugu eta eredu hori erabiliz, kultura makerraren baitan gauzatu diren zenbait proiektu aipatuko ditugu. Saioa azaldutako kontuen inguruan eztabaidatuz amaituko dugu.

Ekainak 11: kodearen gramatikaren inguruko topaketa Patxi Araujorekin

Kode Kreatiboko 4. topaketa datorren ostegunean izango da, ekainak 11, 18:30etan Hirikilabsen.
Gonbidatua Patxi Araujo izango da, eta berekin vvv, kodea, artea eta bere proiektuek Artea eta Unibertsitatearekin duten erlazioari buruz jardungo dugu.

Patxik ikerketa pertsonal bat hasi zuen Augusto Zubiaga Unibertsitateko bere kidearekin lantzen ari zen sistema neuronal baten inguruan izandako elkarrizketa baten ondorioz.
Patxik Shun-Ichi Amari ren ikerketetan oinarritutako sistema neuronala (Amari 1977) hartu zuen abiapuntutzat. Osziladore hauen interesa portaera erritmikoa modu oso elegantean sortzea ahalbidetzen dutela da. Denboran, haien artean egokitutako bi sistemen portaera deskribatzen duten bi ekuazio matematiko dira. Funts honetan oinarrituta Patxik bere sormen-prozesua hasi zuen, kodea interpretatu eta ulertu, honen gainean narratiba berri bat sortzeko.
Konexioen sare zabal honek beste sare bat sortzen du, zentzu matematikoa duen sare bat, baina baita zentzu narratiboa duena. Lerro horietako bakoitza eskuz konektatzen da, saregileek itsasoko aparailuekin egiten duten era berean. Patxik patch honekin ez du bakarrik programatzen, baizik eta kodeari eta Amariren matematikei esanahia ematen dielarik. Esanahia lortzeko sormen prozesu honetan da kode kreatiboaren inguruan pentsatzerakoan mugitu nahi dugun eremua.
Informazio gehiago hurrengo loturan.

Horkonpon – DIY konponketa tailerra

Nik irratia konpontzen lagunduko dizut eta zuk, trukean, erakutsi galtzak nola josi

Tabakalera eta DSS2016EUk HorKonpon ekimena jarri dute abian, erreparazio edo konponketarako gunea, norberak konpontzen ez dakiena beste batek erakutsi eta bien artean egiteko tailer irekia.
Olatu Talkaren asteburuko igandean egingo da, maiatzaren 31n, 11:00etan, 2016 Gunean eta parte hartzeko epea irekita dago.
HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da. Herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it with others) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu.
Ekimena Tabakalerak eta DSS2016EUk jarri dute abian, teknologia herritarren zerbitzura jartzea helburu duen Hirikilabs laborategiaren bidez. Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia programaren laguntza ere izan du.
Tokiko zein nazioarteko antzeko beste ekimen batzuk hartu dira eredu gisa HorKonpon prestatzeko orduan; besteak beste, duela urte batzuk Herbehereetan sortu zen eta nazioartean zabaldu den Repair Cafe eta, hurbilago, Bergarako KafeKonpon taldea.
horkonpon banner
Lehen saioa maiatzaren 31n egingo da, Olatu Talkaren programazioaren baitan, 11:00etan, 2016 Gunean, ekimena agerian jartzeko eta ezagutzera emateko xedearekin. Edonola ere, aurrera begira, Olatu Talkatik kanpo ere jarraipena izateko bokazioarekin jaio da HorKonpon.

Zer irakatsi edo/eta ikasi?

HorKonponen parte hartzeko ondoko bi baldintzetako bat (ala biak) bete beharko du edonork: askotariko eskulanen arloan irakasteko zerbait izatea edo ikasteko gogoa izatea. Azken batean, helburua da ahal bezainbeste abilezia eta ezagutza partekatzea, tankera honetako eginkizunak taldean egin ahal izateko: arotz-lanak, joste-lanak, elektrizitate-lanak, mekanikarekin lotutako zereginak, zapaten konponketa, etab.
Beraz, irrati, entxufe, jostailu, kremailera edo bestelako edozein traste konpontzeko gai den edonor gonbidatuta dago HorKonpon gunera etortzera. Bestalde, funtzionatzen ez duten gailu guztiak ganbara eta trastelekuetatik atera eta 2016 Gunera ekartzeko deia egin nahi du antolakuntzak, parte-hartzaile guztion artean konponduko baititugu.

OpenLedRoller

Openledroller OlatuTalka-ren testuinguruan teknologia irekiak ezagutzera emateko martxan jarriko dugun proiektu txiki bat da, laborategiaren jarduera agente eta kolektibo berriei irekiz. Duela hilabete batzuk eta LED kontrolaren inguruko tailer batzuen ondorioz (LED kontrola edo PsicoLEDia), hainbat parte hartzailek wearable-en eremuan esperimentaziorako pauso bat ematea proposatu zuten, teknologia inguruetan gero eta sartuago dagoena. Hirikilabs Laborategi Hiritarrean egin ohi izaten dugun bezala, eremu honetarako hurbilketa beti teknologia irekien erabileratik eta gure egiteko modutik, hau da, beti guk geuk eginda eta batez ere, besteekin banatu eta eginez aurrera eramango dugu. Jesús Dominguez, Angel Hernández, Aritz Zabaleta, Joseba Egia, Ibai Zabaleta eta Edorta Subijana Olatu Talka bezelako jaialdi baten horrelako teknologiak zabaltzeko bildu genituenean, laborategiaren baloreak banatzen dituen kirol batekin kolaboratzean pentsatu genuen, Roller Derbya.
Roller Derbya guztiz autokudeatutako kirola da, non jokalariek beraiek talde eta partidak antolatu, arbitroa bilatu edo uniformeak egiten dituzten eta gainera, joko dibertigarri, ganberro, ikusgarri, feminista eta burujabea da, dena dauka. Easo Avengers taldekideak ezagutu genituen eta teknologiak Roller Derbyari eskaini ahal dizkion gauzei buruz hitz egin genuen, wearableak hau bezelako kirol baten izan dezaketen eragina diseinatzen hasi ginen. Arantxa Lopeteguik askorentzak mekanika ezezaguna zenaren gidaz egin zuen (kirolari buruzko informazio gehiago hemen) eta taldea argiztapen honek kirolean izan ditzazkeen aplikazioengan pentsatzen hasi zen. Zentzu honetan proiektuaren helburua wearable eta jokoaren arteko interaktibitatea sortzea da, honetarako gailuen sentsorizazio eta konektibitatea interesgarria izanik, ikusleei edo arbitroei informazioa emanez.
Edozein kasutan, proiektuaren lehenengo fasean baieztatu nahi zena zera zen, led tira, bateria edo plaka kontrolarzaileak bezalako elementuak horrelako kirol batekin bateragarriak zirela. Era berean, beste leku baten irekia eta errepikakorra izan daitekeen teknologia bat erabiltzen saiatuko da, prototipoen emaitzak beste taldeentzat banatu eta argitaratuz, horrela, munduko beste lekuetako taldeek wearableak erabili ditzaten. Horretarko errexena eta logikoena Arduinorekin bateragarria den teknologia eta materiala lortzeko, kasu honetan, Adafruit-ek eskainitako produktuetako batzuk erabiltzea da. Proiektua eta tailer bataten garapenerako Paola Guimerans-en laguntza dugu, artista, hezitzaile eta interaktibitate-diseinatzailea da eta laborategiko kolaboratzailea. Roller Derbyko jokalariek beren arropak egiteko tailerra berak eskainiko du.
photo_2015-05-20_14-03-34
Prototipoak hurrengo osaiaak izango ditu:

Material honekin sorbaldako argiztatu batzuk egiteko tailerra egingo da, jokatzen ari diren taldeak desberdintzeko. Argi-sistema sortzeko neurrira egindako tirante batzuk erabiliko ditugu, non led tirak josi eta Flora edo bateria bezalako gainontzeko osagaiak integratuko diren. Tailerra Paola Guimeransek eskainiko du eta jokalariek plakak josi eta programatuko diztuzte baliagarria izan daitekeen prototipo bat lortzeko asmoz. Aurrerago eta Olatu Talkan zehar Maiatzaren 29an 22:00etan Sagüesen jokatuko den partidaren konklusioekin hasierako prototipoari funtzionalitate eta interaktibitate berriak gehitzen saiatuko gara.

Maiatzak 22 ostirala: How To make#01

Azken urteetan, gero eta hiri gehiagotan hasi gara ikusten nola hainbat hiritarrek fabrikazio digitaleko edo elektronikako tresnak eta craft teknikak norberak bere objektuak egiteko gaitasuna asetzeko aldarrikatzen dituzten. Hackerrak, makerrak, doerrak, thinkerrak edo artisau berriak pertsona hauek definitzen dituzten terminoetako batzuk dira soilik. Teknologia hauetako batzuk dituzten kostu erlatiboak direla eta, hauetako asko hiri laborategietan biltzen dira, dohakoak baitira eta publiko orokorrari zuzenduta daude. Hirikilabs hiri laborategiari lotutako artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburuarekin How To Make formatua proposatzen dugu.
How To Make hilabetean behin egingo den eta maker kultura ezagutzen, ikasten eta banatzen interesatutako sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orokorren arteko topaketa izango da. Hitzaldi sorta baten bidez Hirikilabs kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren inguruko formazio eta hausnarketa kritikorako espazio bihurtuko da
HOW TO MAKE#01
DATA: Maiatzak 22 ostirala, 18:30etan Hirikilabseko Auditorioan
GAIA:  DISEINU KOLABORATIBO ETA IREKIA
GONBIDATUAK
Arquimaña: Fabdesk & Codesk
Suhiltzaileen eraikin zaharreko sukaldea (DSS2016ren egungo egoitza) erabilgarri ipintzeko Arquimañan dinamizatutako bi tailer antolatu ziren. Espazioa elkarlanean diseinatzea izan zen helburua, zerotik abiatuta. Erabiltzaileek diseinatu, erabaki, parte hartu eta eraiki.
Prozesua hasteko altzariekin hasi ziren lanean bi tailerretan. Lehendabizikoan aldi baterako altzariak sortu zituzten berrerabilitako materialekin. Bigarrenean aldiz, laborategiaren behin betiko altzariak diseinatu zituzten. Bi tailer horiek diseinu irekia ezagutarazi eta elkarlanean jardutea izan zuten jomuga. Era berean, teknologia berriak eta fabrikazio modu berriak azaltzeko aukera eman zuten.
Emaitza CODESK eta FABDESK izeneko altzariak izan ziren. Taldelanerako pentsatutako piezak dira, espazio aldakor eta diziplina anitzeko batean erabilgarriak direnak.
http://ow.ly/Ma2aQ

How to Make I. Arquimaña: Fabdesk & Codesk from Tabakalera on Vimeo.

 
Alberto Martínez: Enabling the Future esku protesikoak
Protesi hauek norberak, eskumutur edo ukondoarekin eginiko estimulazioarekin aktibatzen dira. Funtzionalitate bikaina daukate piezaren hatzei artikulazioaren mugimendua transmititzeko tendoien lana egiten duten poleei esker. Alberto Martínezek argi azaltzen du ezin direla protesi mediku edo mioelektrikoekin alderatu, horiek prezio oso altua daukate. Pieza diseinu sotware batekin sortzen da eta ondoren inprimagailura pasatzen da, geruzaz geruza eraikitzen da modeloa, digitaletik fisikora. 3Dan inprimatutako plastiko piezak hezurrak ordezkatzen ditu eta kautxoz eginiko estaldurak azala.
http://ow.ly/Ma25D

How to make I. Alberto Martínez: Enable manos protésicas from Tabakalera on Vimeo.

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0. lizentziapean dagoena.

Maiatzak 21: Processing-a kode kreatiboko 3. topaketan

Datorren maiatzaren 21ean 18:30etan Processing-ari buruz hitz egingo dugu Hirikilabsen.
Processing-a kode kreatiboaren euskarrietako bat da. Ben Fry-ek eta Casey Reas-ek, Maeda zuzendari gisa izanda, lengoaia hau sortu zuten 2001ean Java-n oinarrituta, pieza multimedia edo interaktiboen sorkuntzan laguntzen duena. Programazioa publiko guztietara hurbiltzeko eta kodearen idazkeraren inguruko ikuspuntu kreatiboa emateko funtsezko piezetako bat izan da
Processing-aren komunitatea kode kreatiboaren munduko aktiboenetakoa da. Hainbat mugarri garrantzitsu izan dituzte bai lengoaian baita garapen inguruan ere. Gaur egun, 2.x bertsioa atera berria eta bere bertsioa p5.js-rekin momentu polita bizitzen ari da.
Datorren maiatzaren 21ean Kode Kreatiboaren inguruko taldearekin bilduko gara berriro Hirikilabsen 18:30etan Prodeccisng-ari buruz hitz egiteko. Kasu honetan Dani Artamendi izango da gurekin, hau proposatzen duena: “Baina, zer da programatzea? Zertarako erantzun galdera honi agian beste galdera hau erantzun behar bada: zer da konputadore bat? (Zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa?). Processing-a abiapuntu eta amaiera bezala hartuta denboran zehar bidaiatuko dugu galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko.”
Formatua hurrengoa izango da: taldearen eta Processing-ari buruz sarrera motz bat egingo da. Ondoren, Danik jarraituko du lengoaia honen inguruko bere ikuspuntuarekin eta azkenik gai honi buruz debatituko da.
Bilera honekin kode kreatiboari buruz hitz egiteko talde egonkor baten sorkuntzan jarraituko dugu. Saioan eta taldean parte hartzea irekia da.

Vermiduino, vermikonposta guztiontzat

Gaur egun, materia organikoa ongarrian birziklatzea (zizare-humusa) edo arrantzarako zizareen hazkuntza jarduerarako terreno edo leku nahikoa duen terraza duen elite batentzat erreserbatuta dago soilik. Vermikonpostera komertzialek tamaina handia eta itxura zatarra dute, eta, nahiz eta beharreko mantenua txikia den, hiritargoak bere inguruan inplementa dezan orduan kontuan izatekoa da.
Proiektu hau nahi duen orok ongarria egin edo zizareak hazteko egina dago, usain txarrik eta ia mantenurik gabe eta gaur egun zabor-kuboak harraska azpian betetzen duen lekua besterik ez okupatuta, horrela dirua aurreztuz eta sortutako zaborra murriztuz. Laburbilduz, jasangarriagoak izanez eta gure landareei hondakinetik sortutako elikagaia emanez, lagun berriak izanez eta gure hiri eta inguruko zabor-kudeaketan gastua txikituz. Horretarako, duen mantenu txikia automatizatu eta kanpoko itxura hobetu ditugu, hau egongo den kokapenaren arabera hainbat aukera izanda. Etxetresna elektriko berri bat izango da, hondakinak material baliagarrian bilakatzen dituena.
Automatizazioa, gainontzeko proiektua bezala, kode askeko tresnekin eginda dago, Arduino den bezala, tenperatura eta hezetasun sentsoreak eta ureztapenerako eta likidoen mailarako bonbak izanda, bere erabilera mikro uhin labe baten erabilera bezain erraza izateko. Ekipoak lixibatu-biltzailea, zizareen edukiontzia eta kontrolerako elektronikarentzako edukiontzia dauzka. Honez gain, ureztapenerako ur eta mazeta edukiontziak gehitzeko aukera dago, gure landarea zuzenean vermiduinorekin elikatzeko. Muntaia hau guztia harrasakaren altzariaren barruan erabili ahal izateaz gain, era errazean kanpora edo beste leku batera mugitu daiteke, eta gainera, gainean beste landare bat jartzeko aukera dago, vermikonposteragatik mantendua izango dena.
Jarduera hau ume eta helduei gure etxe, negozio edo jatetxeetan jasangarritasunerantz pauso bat gehiago eman dezakegula erakusteko aporposa da, ekosistema kontrolatua sortuta. Gainera, prozesuan zehar brikolaje, elektronika, programazio eta fabrikazio digitaleko teknikak ikasiko ditugu.
Ikasketa-prozesu honen barnean vermikonpostagailuaren muntaia eta automatizaziorako aurreneko tailer bat egin dugu Hirikilabsen, non hainbat hiritarrek eraikuntza-prozesua ikasi duten. Ziuraski haiek izango dira hemendik aurrera aldaketak eta hobekuntzak egingo dituztenak, beren beharretara moldatuz.

Kode Kreatiboaren inguruko 2. topaketa

Apirilaren 29an 18:30etan Kode Kreatiboaren inguruko 2. topaketa izango da Hirikilabsen, aurrenekoari jarraipena ematen, “Kode Perfectuaren Bila” tributoa aurkeztu zenean. Talde ireki hau Karlos G. Liberalek koordinatzen du. Oraingo honetan Arteklab-eko Jaime de los Ríos izango da gurekin, artista eta teknologia[kritikoaren] zalea, fluxuetara bideratutako programazioari buruz hitz egiteko. Hau kode kreatiboaren barneko ildo klasikoetako bat da: Pure-data, max, noflo, meemoo garapen inguruak dira; lerroak botatzen dira eta fluxuaren igarotzean eta osagaien konexioan sortzen da logika.
Jaimek batez ere vvvv-ri buruz hitz egingo digu, inguru guztietatik flow programming-aren paradigma gehien ustiatu duena. 4V-ko komunitatea kuriosoenetakoa da proiektua planteatutako moduagatik, eta adibide bezala eztabaida sortzeko abiapuntu ona izan daiteke.
Kode Kreatiboaren inguruan artista askok paradigma honetan programazioaren sintaxi eta hitz-jarioaz liberatzeko moda ikusi dute. Flow programming-a ez da gauza berria, gurekin hainbat hamarkada daramatza, baina orain da noflo edo Facebook-en flux bezalako proiektuekin bultzada berria izan duenean.
Taldearen dinamika sortzen den arte, aurreneko saioetan gonbidatutako pertsona batek aurkezpen bana egingo du eta, hortik aurrera, ideia jarduera elkarrizketa edo eztabaida sortzea da.

Café Europa Apirilak 28: NODE15 Forum for Digital Arts-ekin konexioa

Saioa 18:00etan hasiko da eta NODE15 Forum for Digital Arts-ekin konektatuko gara, bi urtetan behin egiten den sormen-teknologia, arte eta zientziaren inguruko jaialdia. NODE Frankfurten ospatzen den kultura digitaleko jaialdia da. Astean zehar hitzaldiak, ikastaroak eta mundu osoko sortzaile eta artistek egindako ikusentzuneko erakusketak izango dira.
Jaialdia vvvv-n oinarritzen da. vvvv garapen eta prototipatze errazerako zuzeneko programazio-inguru bat da. Ikusentzuneko eduki eta interfaze fisikoen arteko konexioa errazteko pentsatuta dago: motion graphics-ak zuzenean, erabiltzaile askorekin une berean elkar eragin dezaketen audio edo bideoa…
Topaketa Café Europa izeneko Europako FabLab eta Kultura eta Teknlogia Digitaleko Zentro sare batekin konektatuta egongo da. Bertan Europa mailako Kode Kreatiboaren inguruko komunitate bat sortzen hasi da. NODE-rekin konexioa egin ondoren, herrialde desberdinekin elkarrizketa irikiko dugu.
Bere izenak dioen bezala, kafea ez da faltako, helburua gai interesgarri baten inguruan kafetegi baten egongo bagina bezala hitz egitea baita, kasu honetan Kodearen inguruan.

Hirikilabs Plaza #04: Openbike

#openbike diseinu kolaboratibo eta irekiko proiektu bat da.
Esku eta fabrikazio digitaleko tresnen bidez txirrinda DIY modelo iriki eta erreplikakor bat diseinatu eta eraikitzen datza. Ideia da gure #openbike modeloa beste txirrindetatik birziklatutako piezekin eta guk diseinatu eta fabrikatutako piezekin eraikitzea da.
Behar ditugun perfilak honako hauek dira: txirrindan ibiltzen diren pertsonak, fabrikazio digitalean eta honen oinarrizko tresnetan (laser mozketa, fresaketa, 3D inprimaketa) interesa duten pertsonak, 2D (bektorial) edota 3D diseinu digitalean ezagutza duten pertsonak, txirrinden muntaia edo konponketan esperientzia duten pertsonak eta ikasteko edo laguntzeko interesa duten pertsonak.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #03: Dildotarrak.org

3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak. Prozesuan erabiliko diren inpresora eta eskanerrak nola erabili, non aurki daitezkeen irekian partekatuko da interneten.
 
– BEHARREKO PROFILAK eta AURREIKUSITAKO KRONOGRAMA
Martxoak 26: Baliabideen miaketa
Zein material, inpresora eta eskaner ditugu proiektuetan erbailtzeko? Nola funtzionatzen dute? Zer faltako litzateke?
Zer behar den identifikatu eta Hirikilabseko 3D inpresoren inguruan jaso beharreko ezagutza eta laborategian erabiltzen diren programa-fluxuen zerrenda egin.
Ekintzak, programen deskarga eta praktika basikoa.
Beharrak: 3D inprimaketa eta eskaneoan aditua.
13tik 26ra: Materialen eta eskanerren lokalizatzea.
Apirilak 16: Ikertu, aztertu, inprimaketarako materialak eskatu (txokolatea, galleta, silikona, latex hipoalergenikoa).
Beharra: materializan aditua, prezioen zerrenda edo 3D inprimagailuentzako material egokiak eskatzeko loturak…
Apirilak 23: Prototipoak modelatu.
Beharra: 3D modelaketan aditua.
Apirilak 30: Prototipoak inprimatzera bidali eta emandako pausuen, erabilitako materialen eta momenturarte bereganatutako ezagutzen laburpen grafikoa egin.
Maiatzak 7: Errealitatea eskaneatu eta erresoluzioa egiaztatu.
Beharra: 3D eskanerretan aditua, beharrezko “gear”-a montatu eta probak egin. Eskaneatutakoaren eta erresoluzioaren arteko erlazioa ikasi.
Maiatzak 14: Errealitatea eskaneatu xehetasunez/modelatu/eskala aldatu, etab.
Maiatzak 21: Moldea inprimatu vs. originala inprimatu
Maiatzak 28: Material desberdinekin lan egin eta akabera desberdinak landu. Klase praktikoa.
 
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #02: Nekaz-Hal

Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da. Hau Hirikilabsen aurrera eramateko, inguru fisikoaren datuen lorbidea landuko da, honako software eta hardware irekian oinarritutako prototipo baten bidez: 3D inprimaketa, eguzki-elikadura, GPS geolokalizazioa, datuen komunikazio inalanbrikoa, sentsoreak, ikuspen infragorria (NVDI irudiak) eta internet bidezko urrutiko monitorizazioa.
Proiektua zehazteko bi aukera proposatzen dira, interesatutako parte hartzaileek erabakiko dutena:
a) Zeledron, robotika ikuspuntuko prototipo bat. 3D-n inprimatutako drone kuadroptero baten eraikuntza (interneten eskuragarriak direnetakoak) izango litzateke. Honi GPS modulu bat eta NVDI irudiak lortzeko espektro infragorriko kamera bat erantsiko litzaizkioke, eta honen ondorengo analisiak inguru berde baten egoera diagnostikatzea ahalduko lukeelarik.
b) Baratzain, IOT ikuspuntutik, 3D-n inprimatutako edukiontzietan kokatutako (irudi, lur eta giro) sentsore-sistema bat, eguzki-energiaz elikatuta eta geolokalizatuta, baratze txiki baten oinarrizko parametroak (tenperatura, hezetasuna, PHa, insolazioa, NVDI irudia…) urrutitik monitorizatzea ahalduko lukeena.
Aurreneko fase honetan, proiektuaren dimentsioagatik, ez da lortutako datuen (IA teknikak, etab) ondorengo tratamendua ezta bestelako hobekuntzarik planteatzen.
Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira:
Elektronika/arduinon ezagutza duten pertsonak
Diseinu/modelatze digitalean ezagutza duten pertsonak (3D-tan inprimatzeko karkasen diseinurako)
Programazioan ezagutza duten pertsonak: arduinoak programatu baita IOT plataformaprogramatzeko (Baratzainen kasuan)
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #01: Suartez

Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da. Helburua Hirikilabs Plazako saioetan garatutako materialarekin hirian hainbat esku-hartze egitea da.
Proiektua Unescok aitortutako 2015, Argiaren Nazioarteko Urteko jardueren nazioarteko egutegiaren barne dago eta 2014ko Abenduan izandako Argiztapen tailerra eta Guerrilla Lightning-ari jarraipena emango die. Ekimena Winter Solstice Call-en barnean dago, Donostia 2016-k, urte horretako Europako Kultura Hiriburutzak sustatutako proiektuetako bat.
Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira: laser mozketan eta honetarako fitxategien ekoizpenean ezagutza dituzten pertsonak, baita CNC fresaketan ezagutza duten pertsonak ere.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza: proiektu aukeratuak

Joan den martxoaren 5ean Hirikilabseko Proiektu Irekien 3. Deialdian aurreaukeratutako proiektuen aurkezpenerako saio publikoa izan genuen.
Proiektu irekien aurkezpena from Tabakalera on Vimeo.
Hirikilabsetik proiektu bakoitzan laborategian duen enkajea baloratu da, baita komunitateak proiektu bakoitzarekiko izandako erantzuna ere, hortaz, hurrengo proiektuak Hirikilabs Plazan aurrera eramateko behin-betiko aukeratuak izan direlarik.
– Suartez (Nora Imaz): hiriko argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinua.
– Nekaz-Hal (Javier Manzisidor): natura edo/eta nekazaritza-espazioen kudeaketarako sistema inteligentea, hardwerra eta softwarea barne hartuz.
– Dildotarrak (Ane San Miguel): Dildotarrak dildo-prototipo desberdinak kode irekiko tresna eta software askearen bidez modelatu eta egiteko proiektua da.
– Digital Knitting (Irune Jiménez): (Varvara Guljajeva eta Mar Canet-en) ‘Circular Knitic’ proiektua erreferentziatzat hartuta, 3D-tan inprimatutako piezen bidez egindako eta Arduino bidez kontrolatutako ehuntzeko-makina baten diseinu eta eraikuntza
– Openbike (Iñaki Albistur): diseinu digitaleko eta elkarlanean egindako prozesuen bidez hiri-txirrinda bat edo hainbaten diseinu eta fabrikazioa.
Orain taldeak osatzeko momentua da, horregatik, hurrengo egunetan, ekimen bakoitzaren inguruko informazio zehatza argitaratuko dugu, pertsona gehiago proiektuetara bat daitezen eta oraindik topatu ez dituzten beharreko perfilak aurkitzeko.
1.go saioa hurrengo ostegunean, martxoak 26 16:00etatik 20:00etara izango da, honako agendarekin jarraituz: 2015eko apirilaren 16, 23 eta 30a; maiatzaren 7, 14, 21 eta 28a. Ideia komunitatea proiektuak eta hauek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko hurbiltzea da, ekimenetara batu, ikasi eta ondo pasatzea.