Vermiduino, vermikonposta guztiontzat

Gaur egun, materia organikoa ongarrian birziklatzea (zizare-humusa) edo arrantzarako zizareen hazkuntza jarduerarako terreno edo leku nahikoa duen terraza duen elite batentzat erreserbatuta dago soilik. Vermikonpostera komertzialek tamaina handia eta itxura zatarra dute, eta, nahiz eta beharreko mantenua txikia den, hiritargoak bere inguruan inplementa dezan orduan kontuan izatekoa da.
Proiektu hau nahi duen orok ongarria egin edo zizareak hazteko egina dago, usain txarrik eta ia mantenurik gabe eta gaur egun zabor-kuboak harraska azpian betetzen duen lekua besterik ez okupatuta, horrela dirua aurreztuz eta sortutako zaborra murriztuz. Laburbilduz, jasangarriagoak izanez eta gure landareei hondakinetik sortutako elikagaia emanez, lagun berriak izanez eta gure hiri eta inguruko zabor-kudeaketan gastua txikituz. Horretarako, duen mantenu txikia automatizatu eta kanpoko itxura hobetu ditugu, hau egongo den kokapenaren arabera hainbat aukera izanda. Etxetresna elektriko berri bat izango da, hondakinak material baliagarrian bilakatzen dituena.
Automatizazioa, gainontzeko proiektua bezala, kode askeko tresnekin eginda dago, Arduino den bezala, tenperatura eta hezetasun sentsoreak eta ureztapenerako eta likidoen mailarako bonbak izanda, bere erabilera mikro uhin labe baten erabilera bezain erraza izateko. Ekipoak lixibatu-biltzailea, zizareen edukiontzia eta kontrolerako elektronikarentzako edukiontzia dauzka. Honez gain, ureztapenerako ur eta mazeta edukiontziak gehitzeko aukera dago, gure landarea zuzenean vermiduinorekin elikatzeko. Muntaia hau guztia harrasakaren altzariaren barruan erabili ahal izateaz gain, era errazean kanpora edo beste leku batera mugitu daiteke, eta gainera, gainean beste landare bat jartzeko aukera dago, vermikonposteragatik mantendua izango dena.
Jarduera hau ume eta helduei gure etxe, negozio edo jatetxeetan jasangarritasunerantz pauso bat gehiago eman dezakegula erakusteko aporposa da, ekosistema kontrolatua sortuta. Gainera, prozesuan zehar brikolaje, elektronika, programazio eta fabrikazio digitaleko teknikak ikasiko ditugu.
Ikasketa-prozesu honen barnean vermikonpostagailuaren muntaia eta automatizaziorako aurreneko tailer bat egin dugu Hirikilabsen, non hainbat hiritarrek eraikuntza-prozesua ikasi duten. Ziuraski haiek izango dira hemendik aurrera aldaketak eta hobekuntzak egingo dituztenak, beren beharretara moldatuz.