SummerLab'17

SummerLab’17 motibazio eta esparru ezberdinetan aritzen diren maker, aktibista, ikertzaile, sortzaile eta hiritarrak biltzea helburu duen udako kanpamendu moduko lantegi kooperatiboa da. Pertsona hauek teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta hezkuntza bezalako gaien inguruan besteak beste, lanean jartzen saiatuko gara, aurten Herri ekimena eta Teknologia sozialak gai nagusi bezala hartuta. Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore baratzetan  lantaldeak, bilguneak, hitzaldiak eta lantegiak antolatuko dira.

Funtzionamendua

SummerLaba lan dinamika ezberdinak, topaketak eta aisiarako uneak nahasten dituen  lau eguneko topaketa da, bertan partehartzaileek osatu eta antolatzen dituzte lan eta aktibitate agendak haien ekarpen eta elkatrukeen ondorioz. Funtzionamendua pertsona edo kolektiboek era autonomoan gidatu ta proposaturikotako gaietan oinarritutako nodoetan antolatzen da eta  nodo bakoitza era berean era anitzetan antolatu daiteke, lantalde bezala, mahai inguru moduan edo ta praktika eta esperimentazio gune gisa, esaterako. Gune hauetaz gain publikoari zuzenduriko ekimenak ere izango dira, hitzaldi, lantegi edo topaguneak besteak beste.

GAIA   

Teknologia sozialak subiratuza digitala eta kultura librearen sustatzaile bezala izango dira arutengo SummerLabaren gai nagusi edo muina. Gai hau nodo tematiko ezberdinen arteko lotura proposamen bat besterik ez da, nodoen arteko erlazio hau zentzu zabal eta begirada ezberdin eta kontrakoak lantzeko aitzakia bezala hartuta, topaketan finean partehartzaile eta antolatzaileak ere beraien artean oso desberdinak izan ahal direlako. SummerLab-a eta Hirikilabsek adibidez teknologiak modu kritikoan lantzen dituzte eta Uliako Lore baratzen proiektuak aldiz, bizilagunek kudeatutako ekimena izanik ez du apenas teknologiaren testuinguruarekin erlazio handiegirik.
Hau dela eta gai bat proposatze honek teoria eta praktikaren arteko intersekzio bat planteatu nahi du, herri mugimenduaren eta hacktibismoaren artean edo instituzioen eta erlazio informalen artean bezala. Kanpamenduaren helburua era berean, erabiltzaileek proposatu eta kudeatuako duten aktibitate programari esker komunitate anitzen arteko topaketa sustatzea izango da.  

Subirautza teknologikoa
Taldeak hausnarketa eta proposamenak lortzeko metodologia ezberdinak tartekatuko  ditu: talde dinamikak, ezagutuz ikastea, katxarreoa, eztabaida, antzerkia… Helburua teknologiaren inguruko hausnarketa kritiko eta kolektiboa egitea izango da esplorazio prozesuan berezko diren aspektu ludikoak ere aprobetxatuz.

Diseinu ireki eta berrerabilpen nodoa
Uliako lore baratzen kasua hartuta bertan erabilgarria eta aplikagarria den diseinu prozesu partehartzailea jarriko da marxan. Lantalde honen helburua tresna eta berreabilpen modu ezberdinak erabilita parkean beharrezkoak diren elementu edo altzariak sortzea izango da.
Ondarea: Uliako transbordadorea. Torres Quevedo ingeniaria maker aitizindaria?
Talde honek SummerLab-a eta orohar maker logikak Torres Quevedo ingeniariarekin eta batez ere honek duela 110 urte Ulia mendian jarritako aire tranbiarekin erlazionatu nahi ditu. Tranbia honek Uliako goikaldea Gros auzoarekin lotzen zituen, 280 metroko bidea 3 minututan eginez: Taldeak ondare hau publikoari ezagutarazteko aktibitate ezberdinak antolatuko ditu, Uliako atrakzio parke ohiari bisita eginez, transbordadorea 3D inpresioarekin sortuz eta orohar logika maker, domeinu publikoa eta ondarea uztartzeko beste aktibitateak planteatuz.
Lutheria esperimentala +  iAAVV esperimentazioa /
Lan mahai honek estilo eta mugarik gabeko soinu tramankuluen sorrerarako proposamen ezberdinak hartzen ditu bere baitan. Taldean teknika eta ezagutza ezberdin guztierarako lekua dago, nahiz klasikoak edo modernoak izan, egiteko modu eta ezagutzen elkartrukea eta fusioa sustatzeko helburuarekin. Instrumentu elektronikoak, softwarea, automata musikalak, betiko instrumentuak, erritmo bisualen instrumentuak, soinu instalazioak etab.
Hiri inteligenteak sortzeko, LoRategi(sare)ak eraikitzen.
Smart City terminoa barruraino sartu zaigu, horrek atzean duen logika eta karga ideologikoa barruan duelarik. Aldiz, inoiz baino aukera gehiago dago, hiritartasun kritiko batetik, teknologiaren apropiazioa egin eta hiri eredu komun baterako hauek baliatzeko. Horien artean kokatzen dira LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sareak. Sare horiekin esperimentatu eta zenbait ekimen martxan jartzeko aukera izango dugu tailerretan.
Data Commons nodoa:
Airbnb eta Donostiaren kasua landuko ditugu aprilean egindako Airbnb efektua lantegiaren jarraipen bezala. Nondo honek dataren inguruko lanketa, instituzio eta gaiaren inguruan adituekin hitzaldi eta eztabaidak proposatuko ditu.