Maiatzak 21: Processing-a kode kreatiboko 3. topaketan

Datorren maiatzaren 21ean 18:30etan Processing-ari buruz hitz egingo dugu Hirikilabsen.
Processing-a kode kreatiboaren euskarrietako bat da. Ben Fry-ek eta Casey Reas-ek, Maeda zuzendari gisa izanda, lengoaia hau sortu zuten 2001ean Java-n oinarrituta, pieza multimedia edo interaktiboen sorkuntzan laguntzen duena. Programazioa publiko guztietara hurbiltzeko eta kodearen idazkeraren inguruko ikuspuntu kreatiboa emateko funtsezko piezetako bat izan da
Processing-aren komunitatea kode kreatiboaren munduko aktiboenetakoa da. Hainbat mugarri garrantzitsu izan dituzte bai lengoaian baita garapen inguruan ere. Gaur egun, 2.x bertsioa atera berria eta bere bertsioa p5.js-rekin momentu polita bizitzen ari da.
Datorren maiatzaren 21ean Kode Kreatiboaren inguruko taldearekin bilduko gara berriro Hirikilabsen 18:30etan Prodeccisng-ari buruz hitz egiteko. Kasu honetan Dani Artamendi izango da gurekin, hau proposatzen duena: “Baina, zer da programatzea? Zertarako erantzun galdera honi agian beste galdera hau erantzun behar bada: zer da konputadore bat? (Zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa?). Processing-a abiapuntu eta amaiera bezala hartuta denboran zehar bidaiatuko dugu galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko.”
Formatua hurrengoa izango da: taldearen eta Processing-ari buruz sarrera motz bat egingo da. Ondoren, Danik jarraituko du lengoaia honen inguruko bere ikuspuntuarekin eta azkenik gai honi buruz debatituko da.
Bilera honekin kode kreatiboari buruz hitz egiteko talde egonkor baten sorkuntzan jarraituko dugu. Saioan eta taldean parte hartzea irekia da.