H4ckU tailerra Gamestar(t) ekin

Ziberkulturak azken urteetan garrantzia hartu duen gaia da. Hobekuntza tekniko ugariei esker, egun teknologia merkeago, unibertsala eta eskuragarriagoa bihurtu da, gizakiaren elkartrukeenganako eragina areagotuz. Egun ekonomia, politika, erlazio pertsonalak eta aisia bezalako alderdiak teknologiarekin gurutzatzen dira, bere ohiko izaera itxia apurtuz, alderdi gizatiarra zeharkatuz.
Teknologiak gero eta garrantzia handiago dauka gure bizitzan, zer ekarriko du etorkizunak? Nola eraikiko ditugu harremanak gure inguruarekin? Nola aldatuko da gure bizimodua? Galdera horiek erantzuten saiatuko gara 7-18 urte arteko gazteekin tailer honetan.
 


 
Sesioa Tabakalerako irekieran izango da Irailak 12 16.00 etatik 19.00etara
Izena emateko jarraitu esteka hau


Saioaren egitura
Lehen ordua:
○ Nola egiten ditugu harremanak? Scratch eta bideojokoak erabiliz galdera hori erantzuten saiatuko gara. Etengabe hedatzen ari den munduaren forma berriak ikertuko ditugu. Horien artean, kulturaren iturburu gisa hartuko dugu programazioa eta kultura horren formetako bat, bideojokoak, aisialdi eta denborapasa ezinbestekoa gaur egun. Bi tresna horiek hartuko ditugu kontuan harremanak nolakoak diren aztertzeko.
Bigarren ordua:
○ Non bizi gara? Saio honetan teknologiak inguratutako lekuak aztertuko ditugu. Scratch izango da abiapuntua eta MakeyMakey, LittleBits eta Arduino ere erabiliko ditugu gure lan-lekua espazio errobotizatu eta erabilgarria bilakatzeko.
Hirugarren ordua:
○ Nolakoa naiz? Aurreko bi saioetan ikasitakoa eta teknologia erabiliz, gure gorputzean teknologiak zein eragin daukan aztertuko dugu. Gogoeta egingo dugu gure osagarri gisa erabiltzen ditugun tresnen inguruan: mugikorrak, laptopak, tabletak… nola aldatzen gaituzten hausnartuko dugu.