Proiektu irekien 4. deialdia

Abian da Hirikilabs laborategietan proiektuak garatzeko laugarren deialdi irekia.
Deialdi hau proiektuak aurkezteko eta topaketa batean partekatzeko prozesu parte-hartzailea da. Proposatzen den topaketa honen helburua proiektuak garatuko dituzten lantaldeak sortzea da, horretarako Hirikilabsek eskaintzen dituen baliabideak izango dituzte eskura.
Deialdi honetan leku aldaketa da, proiektuak jada Tabakalera eraikinean garatuko dira eta.
Deialdi honen filosofia kultura askea da, eta open designa eta ezagutza elkarbanatua. Maker­-ak artisau digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker­-ak kodearen artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Izan ere, Tabakalerak hiru lan ildo handi ditu. Horietako bakoitzaren barruan ideia edo proiektuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
1. Kultura librea (kultura baliabide komun bezala)
2. Makerrak + Hackerrak (boteretze teknologikoa + ezagutza banatzea)
3. Ikaskuntza eremu berriak.
Ildo hauekin bat datozen 2 ­ 4 proiekturen bila gabiltza.
Zer eskaintzen dugu Hirikilabsen?
Hirikilabs Plaza: topaketarako eta inguruko pertsonekin, taldeekin eta jarduketa­ komunitateekin elkarrekintzan arituz proiektuak garatzeko lekua da. Beste pertsona batzuekin elkartzeko eta Hirikilabseko espazioa, makinak edota baliabideak tailer ireki gisa ikertu, partekatu eta erabiltzeko unea eta, hala, DIYtik (egin ezazu zuk zeuk) DIWOra (egin ezazu beste batzuekin) eboluzionatzen duten sormenezko ideiak errealitate bihur daitezen.
Hirikikas: Hirikilabsen lankidetzan ikasteko jardueren ildoa da. Hirikilabsen ezagutza guztiak tailer eta material digital (post, tutorial, kode, diseinu…) bihurtzen ditu Hirikikasek, herritarrei hel dakizkien.
Horretarako, asteko tailerren programa bat proposatzen du. Bertan teknologia modu sortzailean erabiltzen duten proiektuak garatuko dira, prozesuan tresnak erabili eta teknikak ikasiz. Saio bakoitzean, beren ezagutzak gainerako partaideekin partekatuko dituzten gonbidatuak izango dira, eta guztiek partekatuko dute irakasteko, ikasteko eta dokumentatzeko ardura. Izan ere, horretan datza ikaskuntzaren dinamika.
Proiektu hautaketa prozesuari buruz:
Zure proposamena egin ahal izateko azken eguna abuztuaren 16a da. Horretarako, bete ezazu mesedez ondoko izen emate fitxa. Hirikilabs lantaldeak lehen hautaketa bat egingo du jasotako eskaera guztien artean.
Irailaren erdialdean lehen prozesu horretan aukeratutako proiektuak aurkezteko topaketa irekia egingo dugu eraikin berrian eta gurekin elkarlanean aritzeko aukera izango luketen kolaboratzaileak ere bertan izango dira.
Aurkezpen publikoaren ondotik Hirikilabs lantaldeak zenbat proiektu garatzeko aukera dagoen aztertuko du, zailtasun eta beharren araberakoa izan da erabakia. Emaitza guztiek IREKIAK beharko dute izan edo, bestela, ezagutza partekatzeko tailerrak antolatuko dira.
Hirikilabsen garatutako zenbait proiektu:
Donosti Tron: Plataforma para la difusión y visibilización de videojuegos independientes
Sea Chair: Taburete a partir de residuos recogidos en el mar.
Taupa, taupa: Digitalización material Montessori
Eraikizpi: Impresora 3D DLP
Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da.
Open Bike DIY txirrinda iriki eta errepikakor bat diseinatu eta fabrikatzean datza.
Dildotarrak 3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak.
Nekaz–hal Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da.

Bagoaz!

Bi urte, egun DSS2016 gunea den suhiltzaileen eraikinaren sukalde zaharrean pasa ondoren, mugitzeko garaia iritsi zaigu. Hirikilabs 2012. urtean jaio zen Hiri Laborategi protipo gisa DSS201EU eta Tabakaleraren elkarlanari esker, etorkizuneko behin betiko Tabakalera kultur proiektuaren baitan tabakoen fabrika izan zenean kokatuko zen laborategia prototipatu eta testeatzeko intentzioaz. Etorkizun hori iritsi dela dirudi eta data konkretu bat jarri zaiola, Irailaren 11koa hain zuzen ere, horregatik gauzak bildu, kaxak prestatu eta Hirikilabs berri, osatu eta handiago bat izateko prestatzeko garaia iritsi da.
Proiektu honek askotxo zor dio eginzaleen komunitateari, hemen lehenengo egunetik izan zareten guztioi, paretak margotzen, altzariak sortzen, aktibitateetan parte hartzen eta batez ere partekatu eta Hirikilabs eraikitzen aritu zaretenoi, horregatik sukalde honetan elkarrekin azken momentu bat partekatu nahiko genuke guk ere, auzotegi berrira joan baino lehen elkarrekin azkeneko aldiz sukalde hau trastez beterik ikusteko. Hurrengo ostegunean, uztailaren 09an 19:00etan, elkartuko gara, freskagarriren bat hartu eta denon artean agur esateko, lasai izan ez baitugu inor mudantzarekin laguntzera behartuko eta.
Hemen izango gaituzue zain!
 
[embpicasa id=”AF1QipN9C3EhGULh2iYLcVYJ6klhB8XJ83_EncqE0wdU”]

HirikiMame lantegia @ Euskal Encounter

80.hamarkadan makina errekreatiboak existitu ziren. Garai hartako joko gehienetara joka daiteke “emuladore” edo antzinako makina hauen ezaugarriak berresaten dituzten programa txikiekin. Emuladore ezagunenak MAME du izena http://www.mame.net/ (Multiple Machine Arcade Emulator). 35$-eko ordenagailu txiki batekin (Raspberry Pi) eta laser ebakitzaile batekin, makina hauen tankerako hardware eta softwarearen erreprodukzio bat eraiki daiteke. Makina honi 10.000 joko klasiko inguru karga ahal zatzaizkio, hortaz, sarrera publikoko edozein lekutan jartzeko bikaina izanez.
HIRIKILABS-etik EK23an zehar burutuko den lantegia antolatu dugu, 35€ko kostua duen hardware askeko ordenadore txiki eta libre bat (Raspberry Pi) erabiliaz jolasteko 5 makina eraikiko ditugu, bertan MAME 8biteko jokoen emuladorea instalatuz. LAntegi teoriko-praktikoa izango da hau, laser bidez moztutako azala montatuko dugu, joystick eta botoiak konektatu eta RaspberryPi-aren munduan murgilduko gara, MAME emuladorea konfiguratuz eta bertan jokoak kargatuz.
Makina amaitzean 10.000 joko klasiko baina gehiago kargatu daitezke, entretenimendu sistema eta joko zaharrak gozatzeko gune bilakatzeko proiektu aproposa delarik.
HirikiMame bat etxera eraman nahi izanez gero, salneurria 150€-koa izango da. Kit-aren edukia honakoa da:

  • Joystick eta botoi klasikoak – Ultimarc.com
  • TFT-LCD 7” 800×480 pantaila
  • Raspberry Pi 2
  • Nano USB wifi receiver
  • Alimentazio iturri duala 12V-5V
  • Kableak (USB, RCA, alimentazioa, etab.)
  • Laser bidez ebakitako egurrezko karkasa
  • SD 32gb txartela

[ruven_info_box style=”red”]Izen ematea:
– Lantegia doakoa da, baina Mame KIT-aren kostua 150€koa izango da uztailaren 19a baino lehenago erosiz gero eta 170€koa Euskal Encounter-ean erosiz gero.
– Kit-a erosi eta izena eman nahi baduzu idatzi hirikilabs[at]tabakalera.eu emailera eta ordainketa egiteko instrukzioak bidaliko dizkizugu.
– 5 kit daude eskuragarri.
– Lantegira kit-a erosi gabe etor daiteke, beti ere erositako Kit bakoitzeko beste 2 pertsona gehienez izango etorri ahalko dira (10 gehienez).[/ruven_info_box]
[ruven_hr style=”default” size=”medium”]
[ruven_spacer size=”medium”]
EGITARAUA

Ostirala- 16:00etatik 18:30etara
Larunbata – 16:00etatik 18:30etara
  • Piezen aurkezpena eta DIY beste proiektu batzuk (15min)
  • Egurrezko kit-aren muntaia (30min)
  • Joystick eta botoien muntaketa (1h)
  • Pantaila eta alimentazioa konektatu (30min)
  • Montatutakoaren proba (30min)
  • Raspberry Pi-ra sarrera (15min)
  • Sistema operatibo eta MAME instalazioa (1ord)
  • Sarrerako menuen konfigurazioa  (30min)
  • Jokoen karga (30min)

Ref:
http://www.tabakalera.eu/programa/hirikikas-zure-bideojoko-makina-eraikitzeko-lantegia-raspberry-pimame/