Talde irekiak

Gai zehatz eta konkretuen inguruan ikerketa beharrezkotzat jo eta berau bultzatzeko xedez, Tabakalerak bultzatutako talde operatiboak dira. Ezagutza sortzea, proiektuak artikulatzea eta komunitatea indartzea dute helburu. Horrela, lan-lerro horiek abiapuntu izanik, lantaldeek errealitatearekin lotzen gaituzte,  komunitatean parte hartzen duten agenteak eta beharrizanak antzemanez. Lantaldeek ezagutza sortu eta haien lan ildoarekin erlazioa duen ekintzen programa artikulatzen dute, proiektuak proposatzeaz gain.