Gauzen Interneta: Open Space // Kode Kreatiboa

Joan zen asteko asteazkenean Particles etxearen Photon plakaren erabilerari ekin genion, Karlos Liberal eta Aitor Resanoren laguntzarekin, Hirikilabseko Kode Kreatibo lantalde irekiko kideak. Plaka honek ia edozein objektu elkarrekin konektatzeko aukera ematen du; mugikorretik eta modu sinplean, Internetez baliatuz. Aitor eta Karlosek Gauzen Internetaren inguruko sarrera teoriko bat landu zuten, hausnarketa kritikoa pizteko nahian. Ondoren, plakarekin lanean hasteko xehetasun tekniko batzuk partekatu zituzten.

Saioan egon bazinen eta zure ikasteko grina ez bazenuen aski asebete, larunbat honetan, azaroak 14an 11:00etatik aurrera, eta 19:00ak arte, Tabakalerako Hirikilabsen, “jostailu” honen sorkuntzarako erabilera praktikoa saiatzeko aukera izango duzu. Lantegian ez bazinen egon, baina proposamena interesgarria iruditzen bazaizu, ongietorria izango zara ere. Edonor parte hartu dezake, ez duzu aurretik gai honetan jantzia egon behar.

Saio hau dinamizatzeko Kode Kreatiboko lantalde irekiko kideek Open Space bat proposatu dute. Dinamika honek mini-proiektuak edo erronka txikiak beste pertsonekin elkarlanean malgutasunez koordinatzeko aukera ematen du, partekatutako egitarauak panelenetan ikusgarri egiten direlarik.

Gaia zure interesekoa bada, Karlos Liberalek lantegi honi buruz idatzi duen kronika irakurri dezakezu.

Izen ematea eta informazio +: http://www.tabakalera.eu/eu/open-space

CS-v3ADWsAI9R7s