Bagoaz!

Bi urte, egun DSS2016 gunea den suhiltzaileen eraikinaren sukalde zaharrean pasa ondoren, mugitzeko garaia iritsi zaigu. Hirikilabs 2012. urtean jaio zen Hiri Laborategi protipo gisa DSS201EU eta Tabakaleraren elkarlanari esker, etorkizuneko behin betiko Tabakalera kultur proiektuaren baitan tabakoen fabrika izan zenean kokatuko zen laborategia prototipatu eta testeatzeko intentzioaz. Etorkizun hori iritsi dela dirudi eta data konkretu bat jarri zaiola, Irailaren 11koa hain zuzen ere, horregatik gauzak bildu, kaxak prestatu eta Hirikilabs berri, osatu eta handiago bat izateko prestatzeko garaia iritsi da.
Proiektu honek askotxo zor dio eginzaleen komunitateari, hemen lehenengo egunetik izan zareten guztioi, paretak margotzen, altzariak sortzen, aktibitateetan parte hartzen eta batez ere partekatu eta Hirikilabs eraikitzen aritu zaretenoi, horregatik sukalde honetan elkarrekin azken momentu bat partekatu nahiko genuke guk ere, auzotegi berrira joan baino lehen elkarrekin azkeneko aldiz sukalde hau trastez beterik ikusteko. Hurrengo ostegunean, uztailaren 09an 19:00etan, elkartuko gara, freskagarriren bat hartu eta denon artean agur esateko, lasai izan ez baitugu inor mudantzarekin laguntzera behartuko eta.
Hemen izango gaituzue zain!
 
[embpicasa id=”AF1QipN9C3EhGULh2iYLcVYJ6klhB8XJ83_EncqE0wdU”]