Ekainak 11: kodearen gramatikaren inguruko topaketa Patxi Araujorekin

Kode Kreatiboko 4. topaketa datorren ostegunean izango da, ekainak 11, 18:30etan Hirikilabsen.
Gonbidatua Patxi Araujo izango da, eta berekin vvv, kodea, artea eta bere proiektuek Artea eta Unibertsitatearekin duten erlazioari buruz jardungo dugu.

Patxik ikerketa pertsonal bat hasi zuen Augusto Zubiaga Unibertsitateko bere kidearekin lantzen ari zen sistema neuronal baten inguruan izandako elkarrizketa baten ondorioz.
Patxik Shun-Ichi Amari ren ikerketetan oinarritutako sistema neuronala (Amari 1977) hartu zuen abiapuntutzat. Osziladore hauen interesa portaera erritmikoa modu oso elegantean sortzea ahalbidetzen dutela da. Denboran, haien artean egokitutako bi sistemen portaera deskribatzen duten bi ekuazio matematiko dira. Funts honetan oinarrituta Patxik bere sormen-prozesua hasi zuen, kodea interpretatu eta ulertu, honen gainean narratiba berri bat sortzeko.
Konexioen sare zabal honek beste sare bat sortzen du, zentzu matematikoa duen sare bat, baina baita zentzu narratiboa duena. Lerro horietako bakoitza eskuz konektatzen da, saregileek itsasoko aparailuekin egiten duten era berean. Patxik patch honekin ez du bakarrik programatzen, baizik eta kodeari eta Amariren matematikei esanahia ematen dielarik. Esanahia lortzeko sormen prozesu honetan da kode kreatiboaren inguruan pentsatzerakoan mugitu nahi dugun eremua.
Informazio gehiago hurrengo loturan.