Hirikilabs Plaza: proiektu aukeratuak

Joan den martxoaren 5ean Hirikilabseko Proiektu Irekien 3. Deialdian aurreaukeratutako proiektuen aurkezpenerako saio publikoa izan genuen.
Proiektu irekien aurkezpena from Tabakalera on Vimeo.
Hirikilabsetik proiektu bakoitzan laborategian duen enkajea baloratu da, baita komunitateak proiektu bakoitzarekiko izandako erantzuna ere, hortaz, hurrengo proiektuak Hirikilabs Plazan aurrera eramateko behin-betiko aukeratuak izan direlarik.
– Suartez (Nora Imaz): hiriko argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinua.
– Nekaz-Hal (Javier Manzisidor): natura edo/eta nekazaritza-espazioen kudeaketarako sistema inteligentea, hardwerra eta softwarea barne hartuz.
– Dildotarrak (Ane San Miguel): Dildotarrak dildo-prototipo desberdinak kode irekiko tresna eta software askearen bidez modelatu eta egiteko proiektua da.
– Digital Knitting (Irune Jiménez): (Varvara Guljajeva eta Mar Canet-en) ‘Circular Knitic’ proiektua erreferentziatzat hartuta, 3D-tan inprimatutako piezen bidez egindako eta Arduino bidez kontrolatutako ehuntzeko-makina baten diseinu eta eraikuntza
– Openbike (Iñaki Albistur): diseinu digitaleko eta elkarlanean egindako prozesuen bidez hiri-txirrinda bat edo hainbaten diseinu eta fabrikazioa.
Orain taldeak osatzeko momentua da, horregatik, hurrengo egunetan, ekimen bakoitzaren inguruko informazio zehatza argitaratuko dugu, pertsona gehiago proiektuetara bat daitezen eta oraindik topatu ez dituzten beharreko perfilak aurkitzeko.
1.go saioa hurrengo ostegunean, martxoak 26 16:00etatik 20:00etara izango da, honako agendarekin jarraituz: 2015eko apirilaren 16, 23 eta 30a; maiatzaren 7, 14, 21 eta 28a. Ideia komunitatea proiektuak eta hauek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko hurbiltzea da, ekimenetara batu, ikasi eta ondo pasatzea.