Lantalde ireki berriak

Noizean behin proiektu edo interes ezberdinen inguruan lan egiteko aukerak sortzen dira laborategian. Gogo edo behar hauek bideratzeko “Lantalde irekiak” deritzogun lan egiteko modua bereziki sustatzen saiatzen ari gara aurten. Iraganean, ikerketa helburutzat zuten lantaldeek, guk konbokatuak, lau gairen inguruan lan egin zuten, Artisau berriak, Ikaskuntza areagotuak, Kultura baliabide partekatu bezala eta Kode kreatiboa. Joan den urtean ikerketa lantalde hauek nolabait programan txertaketa handiagoa izan zuten eta beraien lana ebentuetan konpartitu zuten, landutako gaien inguruko ezagutza komunitateak sortzeko helburuarekin.

Gai horiek laborategi bezala guretzat interesgarriak ziren eta oraindik ere badira, baina hiri laborategi publikoaren inguruan dagoen komunitateak ere bere interes edo praktika eta ikerketa grina propio eta anitza duela badakigunez, gai gehiago lantzeko bide berri bat zabaltzea okurritu zitzaigun. Lantalde horiek era autonomo, praktiko eta informalago batean antolatzeko helburuarekin “Lantalde irekiak”  martxan jarri genituen, bertan gai ezberdinen inguruan elkartu, lan egin edo proiektu bat garatzeko asmoz.

Urte berriarekin batera bi lantalde abiatuko dira datorren Otsailaren 4an, biak badituzte lan egiteko prest dauden partaide batzuk baina beti ere jende gehiago elkartzeko gonbitea egin nahiko genuke post honen bidez.

Hauek dira lantaldeak:

Guifi.net antenak egiteko diseinu taldea:
Guifi.net, telekomunikazio sare aske, ireki eta neutrala sortzeko ekimena da; norbanako, irabazi asmorik gabeko elkarte, erakunde publiko eta enpresa pribatuen arteko elkarlanaren bidez, parte hartzaile guztion arteko teknologia-baliabide, zerbitzu eta komunikazioa erraztuko duen telekomunikazio-azpiegitura bat zabaltzea du helburu. Edozein erabiltzailek sarean parte hartzeko eta modurik komenigarrienean erabiltzeko aukera dauka, beti ere SIAN komunen akordioa errespetatuta.
Hirikilabsen elkartuko den lantaldeak Donostiako Egiako auzoan sortu diren antena nodo eramangarria egiteko diseinu irekiak sortzea izango du helburu, GISA elkarteak konbokatua.
http://www.gisa-elkartea.org/events/nodo-mugikorra-muntatzeko-tailer-irekia

Euskara eta teknologia talde irekia:
Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, hiztegi-makina bat eraikitzeko erronka hartu du bere gain. DSS2016EUrekin eskuartean duen #Euskarriak proiektuaren parte den ekimena, Hirikilabs, Tabakalerako Kultura Digitala eta Teknologia Laborategietan egingo da proiektua eta horretarako lan-taldea sortzeko xedearekin, deialdi publikoa egin dute, Euskkara eta Teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia sortuz.
Lan saioak otsaila eta martxoan izango dira, ostegunero 16:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Saioak euskaraz izango dira.http://www.tabakalera.eu/eu/euskara-eta-teknologia-proiektu-berritzaile-batean-lotuko-dituen-talde-irekia-eratuko-dute.
[sharing tagline=”DEIALDIA: Otsailak 4 – 17:00 ” tagline_color=”#777777″ title=”” link=”” description=”” pinterest_image=”” icons_boxed=”” icons_boxed_radius=”4px” box_colors=”” icon_colors=”” tooltip_placement=”” backgroundcolor=”#38f7b1″ class=”” id=””][/sharing]

Kategoria Uncategorized