Vermiduino, vermikonposta guztiontzat

Gaur egun, materia organikoa ongarrian birziklatzea (zizare-humusa) edo arrantzarako zizareen hazkuntza jarduerarako terreno edo leku nahikoa duen terraza duen elite batentzat erreserbatuta dago soilik. Vermikonpostera komertzialek tamaina handia eta itxura zatarra dute, eta, nahiz eta beharreko mantenua txikia den, hiritargoak bere inguruan inplementa dezan orduan kontuan izatekoa da.
Proiektu hau nahi duen orok ongarria egin edo zizareak hazteko egina dago, usain txarrik eta ia mantenurik gabe eta gaur egun zabor-kuboak harraska azpian betetzen duen lekua besterik ez okupatuta, horrela dirua aurreztuz eta sortutako zaborra murriztuz. Laburbilduz, jasangarriagoak izanez eta gure landareei hondakinetik sortutako elikagaia emanez, lagun berriak izanez eta gure hiri eta inguruko zabor-kudeaketan gastua txikituz. Horretarako, duen mantenu txikia automatizatu eta kanpoko itxura hobetu ditugu, hau egongo den kokapenaren arabera hainbat aukera izanda. Etxetresna elektriko berri bat izango da, hondakinak material baliagarrian bilakatzen dituena.
Automatizazioa, gainontzeko proiektua bezala, kode askeko tresnekin eginda dago, Arduino den bezala, tenperatura eta hezetasun sentsoreak eta ureztapenerako eta likidoen mailarako bonbak izanda, bere erabilera mikro uhin labe baten erabilera bezain erraza izateko. Ekipoak lixibatu-biltzailea, zizareen edukiontzia eta kontrolerako elektronikarentzako edukiontzia dauzka. Honez gain, ureztapenerako ur eta mazeta edukiontziak gehitzeko aukera dago, gure landarea zuzenean vermiduinorekin elikatzeko. Muntaia hau guztia harrasakaren altzariaren barruan erabili ahal izateaz gain, era errazean kanpora edo beste leku batera mugitu daiteke, eta gainera, gainean beste landare bat jartzeko aukera dago, vermikonposteragatik mantendua izango dena.
Jarduera hau ume eta helduei gure etxe, negozio edo jatetxeetan jasangarritasunerantz pauso bat gehiago eman dezakegula erakusteko aporposa da, ekosistema kontrolatua sortuta. Gainera, prozesuan zehar brikolaje, elektronika, programazio eta fabrikazio digitaleko teknikak ikasiko ditugu.
Ikasketa-prozesu honen barnean vermikonpostagailuaren muntaia eta automatizaziorako aurreneko tailer bat egin dugu Hirikilabsen, non hainbat hiritarrek eraikuntza-prozesua ikasi duten. Ziuraski haiek izango dira hemendik aurrera aldaketak eta hobekuntzak egingo dituztenak, beren beharretara moldatuz.

Kode Kreatiboaren inguruko 2. topaketa

Apirilaren 29an 18:30etan Kode Kreatiboaren inguruko 2. topaketa izango da Hirikilabsen, aurrenekoari jarraipena ematen, “Kode Perfectuaren Bila” tributoa aurkeztu zenean. Talde ireki hau Karlos G. Liberalek koordinatzen du. Oraingo honetan Arteklab-eko Jaime de los Ríos izango da gurekin, artista eta teknologia[kritikoaren] zalea, fluxuetara bideratutako programazioari buruz hitz egiteko. Hau kode kreatiboaren barneko ildo klasikoetako bat da: Pure-data, max, noflo, meemoo garapen inguruak dira; lerroak botatzen dira eta fluxuaren igarotzean eta osagaien konexioan sortzen da logika.
Jaimek batez ere vvvv-ri buruz hitz egingo digu, inguru guztietatik flow programming-aren paradigma gehien ustiatu duena. 4V-ko komunitatea kuriosoenetakoa da proiektua planteatutako moduagatik, eta adibide bezala eztabaida sortzeko abiapuntu ona izan daiteke.
Kode Kreatiboaren inguruan artista askok paradigma honetan programazioaren sintaxi eta hitz-jarioaz liberatzeko moda ikusi dute. Flow programming-a ez da gauza berria, gurekin hainbat hamarkada daramatza, baina orain da noflo edo Facebook-en flux bezalako proiektuekin bultzada berria izan duenean.
Taldearen dinamika sortzen den arte, aurreneko saioetan gonbidatutako pertsona batek aurkezpen bana egingo du eta, hortik aurrera, ideia jarduera elkarrizketa edo eztabaida sortzea da.

Café Europa Apirilak 28: NODE15 Forum for Digital Arts-ekin konexioa

Saioa 18:00etan hasiko da eta NODE15 Forum for Digital Arts-ekin konektatuko gara, bi urtetan behin egiten den sormen-teknologia, arte eta zientziaren inguruko jaialdia. NODE Frankfurten ospatzen den kultura digitaleko jaialdia da. Astean zehar hitzaldiak, ikastaroak eta mundu osoko sortzaile eta artistek egindako ikusentzuneko erakusketak izango dira.
Jaialdia vvvv-n oinarritzen da. vvvv garapen eta prototipatze errazerako zuzeneko programazio-inguru bat da. Ikusentzuneko eduki eta interfaze fisikoen arteko konexioa errazteko pentsatuta dago: motion graphics-ak zuzenean, erabiltzaile askorekin une berean elkar eragin dezaketen audio edo bideoa…
Topaketa Café Europa izeneko Europako FabLab eta Kultura eta Teknlogia Digitaleko Zentro sare batekin konektatuta egongo da. Bertan Europa mailako Kode Kreatiboaren inguruko komunitate bat sortzen hasi da. NODE-rekin konexioa egin ondoren, herrialde desberdinekin elkarrizketa irikiko dugu.
Bere izenak dioen bezala, kafea ez da faltako, helburua gai interesgarri baten inguruan kafetegi baten egongo bagina bezala hitz egitea baita, kasu honetan Kodearen inguruan.