Skateboard DIY emaitza

SKATEBOARD DIY
Jarraian datorren post honetan, zure skate oholaren eraikuntza prozesua azalduko da CAD diseinu batetik abiatuta. Horretarako ondorengo material eta erremintak beharko dituzu:
MATERIALAK: egurrezko ohola/plastiko erresistentea, lixa, ardatzak, errodamentuak, gurpilak eta torloju/azkoinak.
TRESNAK: ordenagailua, fresatzailea, laser ebaketa, lima, zulagailua, giltza ingelesa eta izar bihurkina.
Materialaren aukerak eragin zuzena izango du gure oholaren emaitzean, material aukera oso zabala eta interesgarria baita.
Hasi aurretik, bideo honetan fabrikazio prozesu osoaren laburpen bat ikus dezakezu:
1. go URRATSA: Ohol formaren diseinua.
Ohola bat aukeratzerako garaian puntu garrantzitsuenetako bat da hau. Luzera, zabalera, “tail” forma, “nose” forma… Edozein marrazketa programa bidez ebaketa diseinua sortuko da eta baita ere ondoren laser ebaketa bidez grabatuko den ilustrazioa.
Behar haina denbora pasa gogoko forma erabakitzen. Horretarako, ondorengo gida
hau irakurtzea gomendatzen da, bertan oholaren forma eta erabilera arteko erlazioa
ederki azaltzen baita: http://www.freeridesurfshop.com/index.php/skate/longboarding/guide-to- longboard-shapes
1 2
2. URRATSA: Oholari forma eman fresatzaile ala kalatzeko zerra bidez.
Gure ohola diseinatuta daukagula, fresatzera bidali behar dugu. Ohola bakoitzerako denbora estimatua ezberdina izango da fresatzailearen, fresaren afilazio, materialaren gogortasun eta oholaren tamainaren arabera.
Fresatzaile faltan bazaude, aukeran, kalatzeko zerra erabil daiteke. Horretarako oinarri bezala txantiloi bat erabili beharko da. Prozesua amaitzean, hertzak limatzea besterik ez da geratuko.
3 4
3. URRATSA: Ohola/lixa pertsonalizatu.
Lehenengo urratsean esan den bezala, ilustrazio bat sortu dezakegu ohol ala lixarentzat marrazketa programa baten bidez. Ilustrazio hau laser ebaketa bidez grabatuko da oholaren atzekaldean ala aurrekaldean itsatsiko den lixan. Grabaketa prozesua amaituta, gurpil ardatzentzarako zuloak egingo dira zulagailuarekin.
5 6
4. URRATSA: Ardatzak, gurpilak eta patinatzera!
Behin lixa jarrita dagoela eta zuloak eginak daudela, ardatzak, errodamenduak eta gurpilak elkartzea besterik ez da geratzen gure “skate”-a prest izateko!
7 8
Izan irudimena eta sortu zure “skate” pertsonalizatua!
 
Hirikilabs – Artisau Berriak Taldea Koordinatzailea
Paola Guimerans
Parte-hartzaileak
Arquimaña – Raquel + Iñaki – www.arqma.es
Silvia Vaqueriza – @silvivaq
Surfing The Street – Lide + Axier – www.surfingthestreet.com