Paisaia berreraikitzen proiektuaren aurkezpena

Hurrengo ostegunean, irailak 25 arratsaldeko 18:30etan Paisaia berreraikitzen ekimena aurkeztuko da publikoki. Proiektu hau ostegunero Hirikilabs Plazan garatuko da. Helburua proiektua ezagutera ematea da, interesa duen edonor proiektura gehitu ahal izateko aukera emanez.
Paisaia berreraikitzen hiritar parte hartzera bideratutako proiektua da.
Finka baten maketa eskalan egitea proposatzen da, bertan elementu esangarrienak kokatuz. Horretarako, material birziklatu edota biodegradableak eta laserra mozteko makina erabiltzea da ideia.
Behin maketa bukatzerakoan, pertsona talde batekin lan egingo litzateke paisaia eta PGIS-aren inguruko (Informazio Geografikoko Sistema parte hartzaileak) tailer edo esperientzia baten bidez.