Ikaskuntza Areagotuak (2.go saioa)

Irailaren 23an bigarren aldiz elkartu ginen Ikaskuntza Areagotuko taldeko kideak. Bileraren ardatza agente gisa elkar ezagutzen jarraitzea izan zen, baina begirada analitikoagoa izan genuen; izan ere, bileraren azken helburua arazoen eta debateen mapa bat sortzea zen, mapa horretatik talde gisa erronka komun bat zehaztu ahal izateko.
Horretarako, proiektu pertsonalak eta/edo kolektiboak partekatu genituen. Abiapuntua autokritika izan zen, guztiok onartu baikenuen ezer ez dela beti erabat ondo ateratzen, eta gure kideak arretaz entzun genituen esandakoaren azterketa konstruktiboa eginda, oztopoak identifikatzen eta eztabaida emankorra eta ikasketa uneak sortzen laguntzeko. Kideen praktikak modu dialogikoan aurkezteko modu hori oso emankorra da kasuak aztertzerako orduan. Izan ere, ez da gauza bera batek kontatzen duena eta besteek entzuten dutena, eta bi kontakizun horiek erkatzen direnean azaltzen dira arazoak. Proiektu bakoitzaren soziogramak egitea ere proposatu genuen, era grafikoago batean identifikatzeko proiektuak osatzen dituzten elementuak, baita gatazka nahiz ikaskuntza puntuak ere.
Elkarrizketa horietatik abiatuta arazo errepikarien mapa kolektibo bat sortuko dugu.
«Erronken familiak»
Arazoen mapa prozesatuta, horietako asko antzekoak zirela edo erlazionatuta zeudela eta «erronken familiatan» sar zitezkeela ikusi genuen. Familia horiek proiektu bakoitzeko kanpoko nahiz barneko gaiei/elementuei dagozkie. Edo, arago, aldi berean proiektuen «barnean» eta «kanpoan» dauden gaiei.
Era berean, arazoak proiektuen hainbat alderdirekin lotuta badaude ere, hiru kategoriatan antola litezke:

  • – Batez ere ezagutzarekin loturikoak:
    parte-hartzea, dibertsitatea, partekatzea, komunikazioa eta eskuragarritasuna
  • Batez ere taldearekin loturikoak:
    egiturak
    , erakunde publikoarekiko harremana, denbora, boluntariotza
  • Batez ere proiektuarekin loturikoak:
    finantzaketa, norabide-aldaketak
    AprenExpan_sesion2_BARRA_opti

Eta gogoeta horietan oinarrituta honako taula hau egin dugu:

+ BARNEKOA

barnekoa/kanpokoa

+ KANPOKOA

EGITURAK

  • lanaren elkarrekikotasuna
  • barneko egiturak eta gailuak ASKOTARIKOAK eta INKLUSIBOAK
  • biltzarra
    • arazoak aurkeztea
    • alternatibak?
    • nola erabaki?
    • egiturarik ezaren tirania
    • BOTEREAri buruzko gogoeta
  • «buruen» ugaritasuna
    • EZ dute irauten
    • agendak kudeatzeko zailtasuna
    • pertsonen eta denboren kudeaketa
  • (erakundetik) EGITURA IREKI bat sortzea, herritarrek BEREZKOTZAT JO dezaketena
  • GATAZKAK KONPONTZEKO guneak izatea
FINANTZAKETA

  • finantzaketa-lerro jarraituak
  • itzulkin ekonomiko jasangarriko ereduak
  • lan-hitzarmen malguak
ERAKUNDE PUBLIKOEKIKO ERLAZIOA

  • Nola izan harreman «osasuntsu» bat?
  • elkarteak+ erakundeak= gatazka
    Kolektiboen eta erakundeen arteko erlazioa
  • (barne arazoa) INSTITUZIONALAK vs ANTI-INSTITUZIONALAK
    (Ekogunea kasua) – arazo etikoak Kutxaren Gizarte Ekintza baita
  • Nola mantendu esentzia barreiatuta… interesak dituen erakunde batetik?
  • Mendekotasun instituzionala, abantaila edo arazoa?
PARTE-HARTZEA

  • Nola erakarri jendea parte har dezaten (parte hartzeaz harago)
  • Nola integratu pertsona berriak lehendik ezarritako dinamiketan?
  • TALDE ERAGILEAK > HANDIAK edo txikiak?
  • ASKOTARIKO parte-hartze arkitektura
  • Parte-hartzea >< inplikazioa
  • SINERGIAK-MOTIBAZIO KOMUNAK sortzea proiektu kolektiboak pentsatzea/egitea ahalbidetzeko
  • egiturak eta erakundeak ezagutzea
  • AUTONOMIA > banakakotik prozesu kolektiboan
DENBORAREN (kudeaketa)

  • HELBURUEN – BALIABIDEEN – DENBORAREN (arteko uztarketa)
  • Honakoa egiteko denbora:
    • pentsatzeko
    • diseinatzeko
    • planifikatzeko
ANIZTASUNA

  • homogeneotasuna saihestea
  • aniztasuna sustatzea
  • desberdintasunean eraikitzea (ideologikoa)
  • Nola konektatu hainbat motibazio proiektu batean?
  • edukiak aniztasunetik koordinatzea
BOLUNTARIOTZA

  • boluntariotza gehiegizkoa da eta asko luzatzen da denboran
  • egoera desberdinek (ordainsaria – boluntariotza) tentsioak sortzen dituzte
  • eginkizunen banaketa
NORABIDE ALDAKETAK

  • ekimen baten ondoren, nola jarraitu?
  • nola bir-orientatu?
  • noiz/nola esan «amaitu da»?
  • hazkunde jasangarria = abiadura (GUNEA <> JARDUERAK)
EZAGUTZA PARTEKATZEA

  • inplikatuta dauden pertsonetatik harago iritsi dadila
  • prozesuak ikusgai bihurtzea eta partekatzea
  • ezagutza paketatzea beste batzuek erabil dezaten
  • kontraste falta
  • eskuragarritasuna > eskuragarri egiten dugu? (gailuari eta itzulpenari dagokienez)
  • nola konpondu kulturarako sarbidea?
KOMUNIKAZIOA ETA ESKURAGARRITASUNA

  • ekimena zabaltzea (jendeak izan dezala ekimenaren berri)
  • lengoaia eta interes komunak aurkitzea
  • metodologia ulertezinak
  • itzulpena > herritarrentzat zailak diren kontzeptuak

Etorkizunera begira
Puntu honetan ezin genuen gehiago eman eta informazio hau guztia lasaiago prozesatzea erabaki genuen, interesak eta urgentziak bereizteko, eta erronka komun bat laburbiltzeko.
Hala ere, erronkari aurre egiteko orduan funtsezko alderdi bat dagoela ondorioztatu genuen: ezagutza boterea da, hura menderatzen duenak harreman espezifiko bat ezartzen du besteekin.
Puntu hori funtsezkoa da ezagutza logika horizontaletatik sortzearen eta banatzearen eta hala ezagutza hegemonikoaren hierarkiak saihestearen aldeko lantalde batentzat. Guztiok geunden ados eta adostasun horretatik bideratuko dugu gure etorkizuneko lana.