Abian da Hirikilabs, Tabakalerako laborategietan, proiektuak garatzeko hirugarren deialdi irekia.
Deialdi hau zure proiektuak aurkezteko eta topaketa batean partekatzeko prozesu parte-hartzailea da. Proposatzen den topaketa horren helburua proiektuak garatuko dituzten lantaldeak sortzea da, horretarako Hirikilabsek eskaintzen dituen baliabideak izango dituzte eskura.
Gure lan ildoa kultura askea bermatzea da, open designa eta ezagutza elkarbanatua ere. Makerak artisatu digital garaikideak direla uste dugu, baita hackerak kodearen artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Izan ere, Tabakalerak hiru lan ildo handi ditu. Horietako bakoitzaren barruan ideia edo proiektuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
- Kultura librea (kultura baliabide komun bezala)
- Makerrak + Hackerrak (artisau berriak + kode artisauak)
- Ikaskuntza eremu berriak.
Helburu horiekin bat datozen 2-4 proiekturen bila gabiltza.
Zer eskaintzen dugu Hirikilabsen?
Hirikilabs Plaza: ostegunero, zuen proiektua garatu ahal izateko baliabideak izango dituzue: pertsonak, materialak, tresnak…
Hirikikas: asteazkenetan, Hirikilabs espazioan dauzkagun makinak erabiltzen ikasteko tailerrak proposatzen ditugu: 3D inprimagailuak, laser mozketarako gailuak, CNC fresagailua…
Proiektu hautaketa prozesuari buruz:
Zure proposamena egin ahal izateko azken eguna otsailaren 16a da. Horretarako, bete ezazu mesedez ondoko izenemate fitxa. Hirikilabs lantaldeak lehen hautaketa bat egingo du jasotako eskaera guztien artean.
Martxoaren 5an lehen prozesu horretan aukeratutako proiektuak aurkezteko topaketa irekia egingo dugu eta gurekin elkarlanean aritzeko aukera izango luketen kolaboratzaileak ere bertan izango dira.
Aurkezpen publikoaren ondotik Hirikilabs lantaldeak zenbat proiektu garatzeko aukera dagoen aztertuko du, zailtasun eta beharren araberakoa izan da erabakia. Emaitza guztiek IREKIAK beharko dute izan edo, bestela, ezagutza partekatzeko tailerrak antolatuko dira.
Hirikilabsen garatutako zenbait proiektu:
Donosti Tron: Plataforma para la difusión y visibilización de videojuegos independientes
Sea Chair: Taburete a partir de residuos recogidos en el mar.
Taupa, taupa: Digitalización material Montessori
Eraikizpi: Impresora 3D DLP