Irudia: www.knitic.com
Digital Knitting ‘Circular Knitic’ (Varvara Guljajeva eta Mar Canet) eta Gerard Rubioren ‘OpenKnit‘ proiektuak erreferentziatzat harturik, 3D inprimagailuan sortutako piezen* eta Arduino bidez kontrolatuko den ehuntze makina bat diseinatu eta eraiki, eta tokiko materialea (artileak, hariak edo bestelakoak) erabiliz, pieza ezberdinak sortu nahi dira.
Hurrengo ezagutzak dituztuzten pertsonak bilatzen ditugu taldea osatzeko:
– Ehundu/ehuntzeko makinaren erabileran interesa/esperientzia/ezagutza duten pertsonak
– Elektronika/arduinon ezagutza duten pertsonak
– Diseinu/modelatu digitalean ezagutza duten pertsonak
– Ehuntzeko material berrien erabilera posiblea eta materialetan (artilea/hariak/besteak) ezagutza duten pertsonak
Erreferentzia gisa, Openknit-en bideo hau erakusten dugu:
OpenKnit from Sergi Rubio on Vimeo.
Hurrengo loturan Gerard Rubioren proiektuaren irudi gehiago ikus ditzazkezue.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.