HIRIKIKAS: KALESOUNDSYSTEM

Tuni Paneak gidatutako lantegi honek soinu sistema garatzea du helburu eta berau iraungo dituen bi saioen buruan Soundsystem bat osatzeko beharrezko direnak ikasiko ditugu, berrerabilitako materialekin zein elementu berriak abiapuntutzat hartuz, bozgoragailuak, anplifikadoreak edo kotxe bateriak, kasu.

DIY-Do it Yourself tankerako audio tresna txikia garatzea, soinu analogikoaren oinarriak eta soinu-uhinen jokaera ikasteko guztiz aproposa da. Orohar, funtsezko kontzeptuen gainean egingo dugu lan, besteak beste: bozgoragailu birziklatuen erabilera, erresonantzia-kutxak eraikitzea, osagai ezberdinak soldatzea eta soinu jakin bat lortzeko xedez, anplifikazioaren beharrezko kalkulua egiten ikasiko dugu.

Soinu-gailu amateur hau eraikitzearekin batera, soundsystem kulturan murgiltzeko parada izango dugu, hots, soinu-aparatu indartsua erantsita duen ibilgailuaren erabilera ezagutuko dugu, musika edota bideoa espazio publikoan hedatzeko sortua.

Norberak, eskuz, eraikitako soinu-sistema mota honek eragiten duen zaletasuna eta batipat, espazio publikoan eta elkarretaratzeen harira erabili izatea, reggae, dub edo techno adierazpen kultural garaikideekin lotuta dator. Izan ere, Jamaican jaio zenetik, Soundsystem mugimenduak bi ardatz nagusi izan ditu: jai-giro musika kultura horizontal, autogestioan oinarritutako eta partehartzailearen hedapena batetik, eta espazio publikoaren bapateko okupazioa, bestetik.

[ruven_hr size=»medium»]

[ruven_info_box style=»green»] Data: 2014ko maitzaren 7-8a
Ordutegia: 16etatik 20ak arte.
Lekua: Hirikilabs, Easo kalea 41-43, 1. Pisua (Suhiltzaileen eraikin zaharra) [/ruven_info_box]

Nori zuzenduta: DIY elektronika propiektuak egiten hasi nahi duen jendeari.
Lantegiaren maila: Hasiberria. Ez da elektronikako aldez aurreko jakintzarik behar.
Baldintza teknikoak: Gomendagarria da zure ordenagailu eramangarria ekartzea.

Prezioa: Lantegia dohakoa da baina eserlekuak mugatuak dira.
Gonbidatuak: Tuni Panea
[ruven_button url=»http://olatutalka.eu/eu/egitaraua/jarduera-bereziak/kalesoundsystem/» style=»green» size=»large» open_new_tab=»on»] Izena Eman [/ruven_button]
[ruven_hr size=»medium»]
Kontaktua eta dudak:
[ruven_button url=»mailto:hirikilabs@tabakalera.eu» size=»small» open_new_tab=»off»] hirikilabs@tabakalera.eu [/ruven_button]
hqdefault