Eginzaleak! Artisau digitalak

Hiritarren fabrikazioaren 2. astea

Eginzaleak! Ekimenak fabrikazio digitalarekin eta software/hardware librearekin lotura duten hainbat jarduera eskainiko ditu datorren asteartea azaroaren 25etik larunbata 29ra, ekoizpen eta banaketa modu berrien bitartez eskulangintzako prozesu eta teknikak berreskuratzen dituzten joeretan arreta jarriaz. Bertan 3D inprimaketaren arloan lanean ari diren hainbat proiektu, robotika, hardware eta software ireki edo librea jorratzen dituztenak edo artisautzaren ikuspegi berri bat erabiltzen dutenak ezagutzeko aukera egongo da.
Astean zehar Hirikilabsen ikerketan ari diren Lantaldeek proposaturiko lantegien unea izango da, teknologia berrien jarduera Moda, Skate-a eta Sukaldaritza bezalako gaietara hurbilduz.
IMG_20141117_141940
 
Larunbatean berriz Eginzaleak! programaren egun handia izango da egun osoan zehar Suhiltzaileen egoitza zarrean eta kalera begira egingo den azokari esker. Azoka 10:30etatik -14:00tara eta 16:00etatik -19:30etara zabalik egongo da, eta bertan 2013 – 2014 ikasturtean Hirikilabsen garatu diren proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izango da, hirian eta inguruan teknologia digital eta artisautza berrien arloan lan egiten duten beste hainbeste egitasmo ezagutzeko aukerarekin batera. Egunean zehar lantegi ezberdinak izango ditugu haur, gazte eta helduentzat eta topaketa honi amaiera emateko Tokiko Proiektuen aurkezpenaren tartea ere izango dugu 18:00etatik aurrera.
Egitaraua:
[ruven_info_box style=»green»] Azoka: 10:30etatik -14:00tara eta 16:00etatik -19:30etara – Suhiltzaileak / 2016 Gunea
Haur eta gazte lantegiak:
Robotika / Elektronika zure eskuekin 11:00 – 13:00 | 16:30 – 18:30 (euskaraz eta gaztelaniaz)
Lantegia: F*hacking Materials 11:00 – 13:30
Tokiko proiektuen aurkezpena: 18:00 – 19:30[/ruven_info_box]
[ruven_button url=»http://hirikilabs.tabakalera.eu/wp-content/uploads/2014/11/A3-DESPLEGABLE_EGINZALEAK1.pdf» style=»black» size=»small» open_new_tab=»off»] Programa Deskargatu [/ruven_button]


Partaideetako Batzuk:
Lauren Aliende – Autoedición Plotter / Iván Blasco – Vermicompostera / Arquimaña / Arteklab / Oscar Herrero / Plabs 3D Pintxo Developers / DIY Mame
Psicoledia / Sea Search Project / MimaZ: maceta sensorizada / Beambots / Lasergrafiak / Robot inprimagarriak / DonostiTRON / Eraikizpi: DLP 3D inpresora / Montessorri + Taupa Taupa / Shapeoko CNC – DIY fresagailua
 

Elektronika zure eskuekin
Elektronika zure eskuekin

IMG_9658
Eginzaleak! 2013

a