Artisau Berriak (1.go saioa)

1.go saio honetan zehar Donostiako hiritar maker / Artisau berriari helarazi beharreko helburu eta baloreetako batzuk finkatu ditugu:

  • Makina eta tresnak dituen laborategi hiritar bat (Hirikilabs) existitzen dela azaldu. Hiritar guztiak parte hartzera eta egiten ikastera (learning-by-making) gonbidatuta daude. Ikasketa kreatibo eta dibertigarria sustatuko da.

  • Aldez aurreko esperientzia ez da beharrezkoa izango. Maila publiko guztietarako izango da.

  • Formazioa dohakoa da. Gainera, hiritarrek hainbat teknikari izango dituzte haien esku, galderei erantzuteko eta laguntza eskaintzeko.

  • Laborategian teknologiarekin eta teknologia gabeko ideia edo proiektuak landu eta gara daitezke.

  • Norberak egitea, kode irekia, prototipo azkarrak egitea edo online/offline elkarrekin lan egitea bezalako balore eta praktikak laborategiaren lan-filosofiaren barne daude.

Horretaz gain, Donostian maker/artisau berrien hiritar-komunitate bat bultzatzeko asmoz, hurrengo profilak antzeman dira:

Kreatiboak (Arkitektoak, Moda-Diseinatzaileak, artisauak, artistak…) / Kirola – Hiri Kultura (skaterrak, surferrak, txirrindulariak) / Sukaldariak / Arrantzaleak / Ikus-entzunekoak / Hezitzaileak / Amateurrak / …

Zein abantaila eta desabantaila aurki ditzazke Hirikilabs bezalako laborategi batek hiritarrarekin mediatzeko eta Donostian maker/artisau berrien komunitate baten garapena sustatzeko?

Abantailak:

  • Hiri-kulturaren eragin handia: surfa , skatea , txirrinda.


  • Garrantzitsua: Craft + Diseinatzaile + Arkitektoen komunitateen presentzia.


  • Hiritarrak hirian bertan ekimen kultural eta sozialak aurkitzera ohituratzen ari dira.

  • Guraso, seme-alaba eta familien parte hartzea.

  • Hezkuntzaren krisia: metodologia berriak.

Desabantailak:

  • Donostiarren izaera itxia

  • Familia-enpresaren tradizioa. Besteekin banatzeko zailtasuna.


1.go saioan zehar zehaztutako lan-ildo posibleak:

  • Hiritar-laborategia kalera ateratzearen garrantzia.

  • Zehaztu ditugun hiritarren profilekin elkartasun aktiboak sortu (tailerrak, mahainguruak, proiektu-deialdiak…).

  • Hirikilabsen gertatzen den inguruko informazioa komunikabide desberdinen bidez ezagutzera eman.

  • Identitate bat definitu eta Donostiako maker/artisau berrien komunitateari ikuspena eman.


Parte hartzaileak:
Iván Blasco eta Mar Delgado (Bilbao Makers)
http://blog.bilbaomakers.org/
Axier Iturriza eta Lide Zatarain
(Surfing The Street) http://surfingthestreet.com/
Silvia Vaqueriza (Diseinatzailea)
Iñaki Albistur eta Raquel Ares (Arquimaña)
http://www.arqma.es/
Lauren Allende (Autoeditorea).

Irakurketa interesgarriak / Baliabideak

Maker /egitearen kulturari buruz:
Teórico 6 De artesanos, labs y fabs
http://catedradatos.com.ar/2012/09/teorico-6-de-artesanos-labs-y-fabs-martes-1892012/

La cultura del hacer
http://catedradatos.com.ar/2013/09/3-2-la-cultura-del-hacer-27082013/

Making it
http://www.newyorker.com/magazine/2014/01/13/making-it-2

Trend 7: Maker culture
http://www.core-ed.org/thought-leadership/ten-trends/ten-trends-2014/maker-culture

Maker
http://makerthemovie.com/
Maker mugimendua, kontsumitzeko beste era bat posiblea da, ezagutza banatuz
http://www.ciudadano00.es/2014/04/21/movimiento-maker-que-es/

Maker kulturari buruz
http://ultra-lab.net/blog/sobre-la-cultura-maker