Apps4health – Lanean

Anesvadekin elkarlanean Tabakalerak hitzaldi eta lan saio irekiak proposatzen ditu, helburu soziala duten software aplikazioen programazio-kultura sustatu eta hedatzeko.
2013ko irailean Anesvadek hackathói bat antolatu zuen Bilbon. Ekimen aitzindaria izan zen bertan osasun eskubidea sustatu eta babestea helburu zuten app-ak sortzen jardun baitziren parte hartzaileak. Garaile hautatu zituzten aplikazioak Ghana, India, Tailandia eta Peruko zenbait arazori begira sortu ziren.
Apps4health – Lanean jardunaldien helburua programazioak helburu soziala izan dezakeela agerian uzten duten proiektuak ezagutzeko aukera eskaintzea da. Lan saioak eta hitzaldiak antolatu ditugu mota honetako ekimenak ezagutzera eman eta sustatu asmoz.
Martxoak 7 – HITZALDIAK
19:00 – 21:00 Pablo Garaizar (Txipi): Decisiones tecnológicas, consecuencias ideológicas
Horrelako galderak planteatuko dira hitzaldian zehar; Teknologia neutrala al da? Tresnek politikarik dute? Zein da guru helburuak lortzeko aukeratzen ditugun medioek duten pisua? Hitzaldian zehar horrelako gaien inguruan hitz egingo da, gure erabaki teknologikoen atzean ezkutatzen diren aukera politiko eta modelo sozialak ulertu nahian.
20:00-21:00 Carlos Tomás Moro (Txarlie Axebra): De la teoría a la práctica: ¿Qué podría salir mal?
Ingurunea, kultura eta erabiltzaileek dituzten beharrak ulertu gabe, bulegotik edo laborategietatik soluzio bat diseinatzen gabiltzala egin daitezkeen akatsen inguruko errepaso bat egingo da.
Martxoa 8
Larunbatean App-ak eta bestelako teknologiak diseinatu eta garatzeko orduan alor hau testuinguruan jartzeko dagoen beharraz hitz egingo da. Zer jakin beharko genuke hegoaldeko herrialdetarako App bat burutzeko orduan?
10:00tatik 17:30tara lan-saio bat burutuko da, testuinguruen azalpenak, kasuak eta praktiken bidez azalduko diren esperientziez osatua egongo dena. Saio honetarako lan-taldea itxia dago iadanik, hala ere, norbaitek interes berezirik badu bertan parte hartzeko jar dadila gurekin harremanetan: hirikilabs@tabakalera.eu.
Saio hauen ostean, gizarte alorreko eta IKT-en munduko erakunde desberdinak gonbidatu ditugu beren esperientziak partekatzeko. Saioaren atal honetan mundu guztiak parte hartu ahal izango du, aurreko saioetan parte hartu izan edo ez.
18:00-19:00 Merienda eta programaren itxiera