Proiektu irekien deialdia

Joan den abenduan ospatutako WinterLABi jarraipena emateko xedearekin, II. Proiektu Irekien Deialdia egin dugu Hirikilabsen. Denbora tarte honetan hainbat proiektuen garapenari buruz hitz egin dugu burututako lantegietan eta topaketetan eta elkarrekin eseri eta horiek guztiak mahaigainean jartzeko abagunea heldu dela deritzogu. Horrela, urtea bukatu arte zein proiektu aurrera eraman eta elkarrekin nola garatuko ditugun erabakiko dugu.

Bi egunetan zehar ospatuko ditugun lansaioetan, ideagintza-ariketa bat egin nahi dugu elkarrekin. Denon artean, proiektuak identifikatu, taldera ekarri eta  plangintza zehaztuko dugu. Beraz, ideia edo proiektu baten bat buruan izanez gero, partekatzeko momentua da!

Ekainaren 18an ospatuko dugun lehenengo jardunaldia Pentsatu – ­ Banatu – ­ Konektatu kontzeptuekin lotu dugu:

  • ­Hirikilabs­eko aurkezpena + gonbidatuak + lan­eremuak. Norbaitek bere ideia aurkezteko interesik izanez gero, proiektuaren azalpen labur bat bidaltzera gonbidatzen diogu, honako puntu hauek jarraituz: Nor zara? Zer dakizu egiten? Zer nahiko zenuke egin? Zer behar duzu hori aurrera eramateko?
  • ­Ideagintza eta sinergia saioa: erronka bakoitza mahai baten landuko dugu eta parte hartzaileak guztietatik pasako dira, ideiak gurutzatu, espero ez diren lotuneak bermatu, baliabideak zerrendatzeko, etab.

Ekainaren 19ko jardunaldiak, berriz, zehaztea du helburu: Ideiatik proiektura pasa – Planning.

  • Asmoa gutxi gora behera 6 hilabeteko lan­-egutegia proposatzea da, 2014ko abenduan amaituta, eta era berean III. Proiektu Irekien Deialdiari bide emateko. Aurreko eguneko dinamikako emaitzak eta ondorioak garatzeko gai den proiektu baten planning­ean zehaztea da helburua eta berau aurrera eramateko egutegia, baliabide zerrenda, aliantzak… eztabaidatuko ditugu.

SORMEN LABORATEGIAK – TABAKALERA

Gure lan ildoa kultura askea bermatzea da, open designa eta ezagutza elkarbanatua ere. Maker­ak artisatu digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker­ak kodearen artisauak direla ere, eta  p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.

Izan ere, Tabakalerak hiru lan ildo handi ditu. Horietako bakoitzaren barruan ideia edo proiektuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:

  1. Kultura librea (kultura baliabide komun bezala)
  2. Makerrak + Hackerrak (artisau berriak + kode artisauak)
  3. Ikaskuntza eremu berriak.

Izen emateak hurrengo loturan.