ELEKTRONIKA KREATIBORA SARRERA (IKASKIDETZA)

Joan den larunbatean, martxoak 29, Aritz Zabaletak Ikaskidetzarekin elkarlanean banatutako tailerra eskaini zuen, Eletronika Kreatibora Sarrera. Helburuahezkuntza jarduera dibertigarria burutzea zen.
Tailerra bi zatitan banatu zen:
– Elektrizitate eta elektronikara sarrera, oinarrizko kontzeptuen bidez (zer dira) eta kontzptu hauen azalpena: karga elektrikoa, erresistentzia, intentsitatea, tentsioa, Ohmen legea eta bi zirkuitu moten arteko desberdintasunak (seriean eta paraleloan).
– Mahai desberdinetan jarduera desberdinak aurrera eraman ziren, 40 minutuko txandetan.
1.GO MAHAIA: MAKEY MAKEY
Makey Makey-rekin esperimentatu genuen. Plaka honek eguneroko objektuak touchpadetan (ukimen-panelak) bihurtzen ditu. Frutekin egindako piano batekin eta tinta eroalez egindako tetris batekin jokatu genuen, baita Canabalt-era, esku joka.
2. MAHAIA: ZONTAK ETA TINTAK – HONTZA
Hontz formako ebakigarri batzuk eraiki genituen. Hauei zinta eta tinta eroale eta led-ekin egindako zirkuitu txiki bat gehitu genien.
3. MAHAIA: PLASTILINA, PLASTILINA EROALEA ETA PLASTIDECOR
Plastilina normala eta plastilina eroalea konbinatzen zituzten irudiak eraiki genituen, ondoren hauek led-ekin argiztatzeko.
4. MAHAIA: ZONTAK ETA TINTAK – AHATETXOAK
Zinta eroalearekin zirkuitu batzuk diseinatu genituen. Zirkuitu hauetan gomazko ahatetxoak kokatzerakoan, hauek, argiztatu egiten ziren.
Tailerra bukatzeko parte hartzaileei erronka txiki bat proposatu genien: Hirikilabseko altzarien (mahaiak, aulkiak eta lanerako bankuak) miniaturak eraiki eta led-en bidez argiztatzen saiatzea. Itxura ugariko emaitzak izan ziren.

[alpine-phototile-for-picasa-and-google-plus src=»user_album» uid=»105116866002190376294″ ualb=»5997602809021250881″ imgl=»fancybox» style=»floor» row=»6″ size=»110″ num=»100″ shadow=»1″ highlight=»1″ align=»center» max=»100″]