BILBAO MINI MAKER FAIRE

1011969_488466831235773_6634153_n

Bilboko Untzi Museoak Bilbao Mini Maker Faire hartu zuen aurreko asteburuan (uztailak 13 eta 14), sormen eta teknologia ingurko 100 jarduera baina gehiagorekin.
Munduko inbentore eta sortzaileen feriarik handiena da. Europa osoko artista eta teknologo asko etorri ziren bertara, “milaka hiritar, bidaiari eta kuxkuxeroek beren sormen eta gauzak egiteko “Do it Yourself” moduarekin goza dezaten pentsatuta”.

Hogei bat tailer egon ziren, dohan, fabrikazio digitala, geolokalizazioa, pintura erreaktiboa, robotika, ur-kohete, berrabilera, hiri-baratz, audio-sintetizadore edota DIY tresna elektronikoen inguruan. Carola garabia tirolina baten bilakatu zen eta instalazio interaktibo, droi, garbitzaile-orkestra, 3D inpresorak, kodigo irekiko hainbat teknologien eta bideojokoen erakustaldiak izan ziren.

Hirikilabs bertan egon zen proiektua banatu eta konexioak egiteko.

Feriako irudiak: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.488466471235809.1073741833.406977722718018&type=3