PHOTODUINO TAILERRA

Tailerra hasi baina egun batzuk lehenago, Aitor Aloa (www.reflexiona.biz), tailerraren arduraduna, parte hartzaileekin kontaktuan jarri zen Photoduinoren inguruan zuten ezagueraren berri izateko, baita beraien kezkak eta, orokorrearn, tailerraren abiapuntua fokatzeko. Ondorioa landuko ziren gaien inguruko ezaguera oso basiko edo inolakoa zutela izan zen (Photoduino, soldadura, electrónica…).
Honek tailerraren planteamendua aldatu zuen; Photoduinoaren inguruko materia izatetik temario berri batera pasa zen non soldadura, erresistentzien kolore-kodigoak irakurtzen ikastea eta Arduinoren IDEa maneiatzen ikastera pasa ginen, “Hello World” ariketa erraz bat eginez.
Gauzak horrela, “Soldar es facil” komikiaren argibideak jarraituz, ostiralean ikasle bakoitzarentzako soldadura-estazio bana prestatu ziren eta sarrera teoriko bat egin zen. Ondoren, praktikara pasa ginen: zuloak dituen plaka (zulatutako PCBa) baten gainean erresistentziak eta terminal-barrak soldatu genituen.
Larunbat goizean “Hello World” bat egin genuen, Arduinorekin lanean hasten gareneko aurreneko ariketa; helburua LED bat piztu eta itzaltzea da, keinu egin dezala lortzea. Ariketa honen bidez elektronikaren eta programazioaren funtzionamendua bezalako kontzeptu basikoak ikas daitezke, baita zirkuitu baten maneioa, breadboard bat erabili, Arduinoren IDE-arekin programatu edo bertan programa bat kargatu.
Janari txinatarraren makilekin borrokatu eta gero, jada arratsaldean, Photoduino-ren Shied-a soldatzen amaitu genuen; akriliko-estutxea montatu genuen eta sentsoreak bukatu genituen.
Horretarako, Photoduinoren webgunean ikusgai dagoen dokumentazioa jarraitu genuen.
Orduek ez zuten gehiagorako eman eta ariketa praktikoak egiteko denboraz exkax gelditu ginen. Horregatik, lantaldea beste arratsalde baten bildu egin zen, helburu gisa ikasitakoa praktikan jartzeko, kasu honetan, plakako sentsorea abiadura handiko argazki bat egiteko programatzeko, eta hortaz, ur-tanta bat erortzen deneko momentua igartzen saiatzeko.
Eta voilá! Lortu genuen!
Tailerraren irudi gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5898352320362466241