Moda, Teknologia eta Fabrikazio Digitaleko tailerreko emaitzak

Paola Guimeransek koordinatutako eta Surfing The Streeteko Axier Iturriza eta Lide Zaratain, Iván Blasco, Mar Delgado, Silvia Vaqueriza, Lauren Aliende eta Arquimañako Iñaki Albistur eta Raquel Ares parte hartzaile bezala izan dituen Artisau Berrien lantaldearen barnean, hiritar-talde desberdinak Hirikilabsera hurbildu eta haiek berak Artisau Berriak izan daitezkela ohartarazteko hainbat ekintza proposatzen dira.
Horretarako, Axier, Lide, Silvia, Iñaki eta Raquel taldekideek, hainbat ekintza tailer formatuan proposatzea erabakitzen dute, aurreko saioetan identifikatutako hiritarrak hurbiltzeko asmoz.
Moda, Teknologia eta Fabrikazio Digitala.
Tailer honek modan interesatutako jendeari gaur egun teknologia eta fabrikazio digitaleko tresnek zein indar hartzen ari diren erakutsi nahi die.
Horretarako Paola Guimerans gonbidatu genuen, Artisau Berrien lantaldeko koordinatzailea. Artista eta hezitzailea da eta bere ikerketaren zati bat soft circuitswearable technology eta e-ehunen inguruan garatu du. Berak moda eta teknologiaren arteko erlazioaz hitz egin zigun baita ehunen munduan elektronikaren sartzearen inguruan ere.
Ondoren, parte hartzaileei fabrikazio digitaleko tresnak zeintzuk diren (laser mozketa, 3D inprimaketa eta fresatzea) eta nola funtzionatzen duten azaldu genuen eta aurretiko diseinu-prozesua zein garrantzitsua den nabarmendu genuen. Horretarako moda eta fabrikazio digitaleko hainbat proiektu eta erreferentzia azaldu genituen:
Erreferentziak:
http://www.xyzworkshop.com
http://www.jannekyttanen.com, Lost Luggage

http://www.femkeroefs.nl/Home.html

http://showtime.arts.ac.uk/LizCiokajlo

http://n-e-r-v-o-u-s.comKinematics

http://www.unfold.be

http://www.qoowl.comPlaat
Ariketa:
Amaitzeko, parte hartzaileei diseinatu eta azaldutako fabrikazio digitaleko tresenkin moda-pieza bat egiteko ariketa txiki bat proposatu zitzaien. Kasu honetan, eskainitako materiala 600x400x3mm-ko feltro naturaleko plantxa bat eta laser mozketa edo grabaketa dira.
Emaitza gisa lortutako pieza guztiak Eginzaleak! artisau berrien ferian erakutsi ziren.
Materialak
Feltro naturaleko 3x600x400mm-ko plantxa
Tresnak
2D diseinu bektorialeko diseinu-programa, laser mozketa
1.GO PAUSUA
Marrazketa bektorialeko edozein programa erabiliz pieza diseinatu. Moztuko dugun materiala organikoa denez, kontuan izan beharko dugu materialaren ertzak moztu edo grabatzerakoan ilundu egingo direla (materiala organikoa ez bada, adibidez, feltro sintetikoa, materialaren ertzak honen jatorrizko kolore orokorra mantenduko luke).
Krokisak eskuz egin ditzazkegu, edo paperarekin maketak egin, baina kontuan izan behar dugu fabrikazio digitaleko tresnek diseinua beti formatu digitalean egon behar dutela funtzionatzeko. Kasu honetan, laser mozketaz ari garenez, diseinuak bektoriala izan beharko du.
01
 
02
2. PAUSUA
Fitxategia prestatu laser bidez mozteko, kapa edo koloreetan banatuta, programa eta moztu nahi dugunaren arabera, perimetro-mozketa eta barneko-mozketa grabatu nahi dugunaz desberdinduz.
03

3. PAUSUA

Mozketa-parametroak markatzen ditugu (abiadura eta potentzia), materiala makinan kokatzen dugu eta… moztera!
04 05
4. PAUSUA
Pieza atera eta muntatzen dugu, beharrezkoa bada.
06
 
07