LIBURU ESKANERRAREN LANTEGIA

Gaurko honetan liburuen scannerra eraikitzako tailerra tokatzen zen. Josianek, sarrera gisa, gaiaren inguruko erreferentzia nagusiak erakutsi zizkigun.
www.diybookscanner.org webgunean scanner batek dituen 6 elementu nagusiak azaltzen dira; ia kit guztiek antzeko osagarriak dituzte, baina batzuetan aldatu daitezke:
1. Argiztapena: irakurgailu merkeek argi asko behar dute, eta prozesua errazagoa da argia argi eta uniformea bada. Halogenoak, CFLak edo LEDak izan daitezke.
2. Irakugailuaren oinarria: irakurgailuak orriekiko elkarzut jarri behar dira. Prozesua errazagoa da orriak mugitzen ez badira.
3. Pletina: orrien plantxa da. V forma dauka eta kristal, akriliko edo Gorilla Glassekoa izan daiteke. Orria zenbat eta lisuago egon errazago izango da hau eskaneatzea.
4. Plataforma: sujeta el libro y encaja el lomo.
5. Oinarria: beste gauza guztiak heltzen ditu.
6. Elektronika: jende askok kamerak elektronikoki funtzionatu egiteko sistema erraz bat eraikitzen du, Stereo Data Maker erabilita.
BookScanner_2
Irudia: www.diybookscanner.org
Hardware askean oinarrituta eraikitako makina da, mugimentu altruista bat. Aproposena inplementzaioetako ezaugarri hoberean konbinatzea izango litzateke.
Beste erreferentzia interesgarri bat wiki.diybookscanner.org da, gaiaren inguruko entziklopedia txiki bat.
Anekdota gisa, Google Bookseko ingeniari batek sortutako open source eskanerraren lotura uzten dizuegu: http://www.slashgear.com/google-books-engineer-creates-open-source-book-scanner-13256687/
Eta hona hemen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=a4-qMc2QSOw
Informazio guzti hau bereganatu ondoren montaiarekin hasi ginen
2013-07-15 17.03.23
2013-07-15 17.15.52


Bigarren saioan montaiarekin jarraitu genuen eskanerra bukatu arte. Dena ondo joan zen kristala hauetsi zen arte… 2mm-ko lodierako zen, nahiz eta manualak 3mm-koa erabiltzea adierazten zuen, beraz, garrantzitsua da argibideei kaso egitea!

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eta… ¡¡¡tachaaaaaannnnnnn!!!

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Tailerraren argazki gehiago ikusteko:
https://plus.google.com/u/0/photos/10511686600219037629