Kultura Baliabide Partekatua (1.go saioa)

Lantalde honek kultura errekurtso komun gisa hartzen du abiapuntu bezala, ehun sozio-ekonomikoan izan dezakeen aukeren ikuspuntutik.

Alde batetik, tresta digitalek erraztutako ekoizpen, kontsumo eta banaketa praktika berriak (P2P, lizentzia irekiak, sareetako elkarlana, gurutzaketak, etab) eta bestetik, ezagutzaren eta kapital kulturalaren kudeaketa-praktika tradizionalak interesatzen zaizkigu (ahozkotasuna, ondare ukiezinak, truke-sareak, merkatu komunitarioak, artxibo publikoak, etab).

Errealitate honi emandako begirada 3 ardatzetan inspiratzen da:

Hurbilerraztasuna: kultura librea, kode irekia, eremu publikoa, protokoloak…
Erreplikakortasuna: remix&nahasketa, erreprodukzio soziala, lizentzia irekiak, estandarrak…
Iraunkortasuna: kulturaren ekonomiak, baliabideen kudeaketa, kapital ukiezinak, zaharkitzapena…

Lantaldeak koordenatu hauetatik abiatuta egunerokotasunean kultura errekurtso komunaren ideia esploratzen dituzten pertsona eta kolektiboak biltzen ditu.

Marc Badal, Cristina Enea Fundazioko Haziera. Hazien artxiboa. Archivo de semillas-etik.
Laura, Eguzki Bideoak, Iruñeako kolektibo eta banatzaile independentetik.
Leire Ziluaga, Gernikako Astra espazioko eta Kafe eta Galletak kolektibotik.

Rosa Fernández, Goteo Euskadi crowd-funding plataformatik.

Ruth Pérez, Donostia 2016tik, eremu publikoaren inguruko proiektu baten koordinatzailea.
————————————
Taldearen eta parte hartzaileen aurkezpen orokorraren ondoren, eztabaida bat antolatuko dute hurrengo gaien eta galderen inguruan:
kultura askea / kultura irekia
Gauza bera al dira kultura askea eta kultura irekia?
Kultura irekiak jabetza eza, pribatizazio eza eta kultura baliabide komuna izatea al dakar ezinbestean?
Kultura askeaz ari garenean, adierazpen askatasuna bezalako askea al da edo librea barra librea bezala? Askatasunaren eta doakotasunaren arteko nahasketa.

kode irekia / lizentzia irekiak / arauak / kultura irisgarria / P2P / lizentzia irekiak / banatutako sareak / protokoloak / jabari publikoa
K
ode irekiak (open source) irisgarritasuna ekartzen du?
Zer behar da «kulturarako sarbidea» edukitzeko?
Informaziorako sarbidea ezagutzarako sarbidea da?
Laborategiak espazio irekiak eta/edo irisgarriak dira?
Gauza bera al da irekia eta komuna?
Nola bihurtu espazio bat (laborategia, erakundea, plaza…) leku irisgarri eta parte hartzeko toki?

remix&birnahasketa / erreplikagarritasuna / kultura kopiagarria / kultura gizarte (bir)sortzaile gisa / lankidetza kultura
Kultura osoa birnahasketa bat da?
Zer da jatorrizko lan bat?
Zer da autoretza?
Zer da kultura prozesua ala emaitza?
Zer sorrarazten du kulturak?
Zer birsortzen da kulturaren bidez?
Ba al dago gizarteaz kanpoko kulturarik?
Ba al dago erkidego praktikatzailetik kanpoko kulturarik?
Kultura oro kolektiboa al da berez?
Kopia al daiteke kultura bere ingurutik kanpo?

Zer da crowfunding-eko crowd delakoa?

kultura iraunkorra / hiriburu kultural(ak) / ondarea(k) / kulturaren ekonomiak / kulturaren kudeaketa / komunaren kudeaketa / ondasun komuna / kultura baliabide gisa
Zer baliabide mota da kultura?
Zer esan nahi du kulturaren errentagarritasuna?
Zer harreman dago kulturaren iraunkortasunaren eta kultura baliabide komun gisa erabiltzearen artean?
Eredu iraunkorra al da copyrighta?
Eta open source?
Ondare komuna eredu ekonomikoa al da?
Kudea al daiteke (benetan) ondare komuna?
Zer esan nahi du hiriburu kulturalak?
Lanbidea al da sorkuntza?
Kultura gehiegi ala gutxiegi dago?
Nola batera ditzakegu antagonikoak diren negozio-ereduak?
Nola bizi behar dute elkarrekin?

ahozkotasuna / ondare ukiezinak / truke sareak / komunitate merkatuak / artxibo publikoak /
Nola transmiti daiteke kultura?
Gauza bera al dira trukea eta merkatua eta merkatua eta kapitalismoa?
Ba al zegoen jakinduriaren gizarterik Interneten aurretik?
Nor da memoriaren jabea?
Eta alfabetoa?
Eta bandera bat?

permakultura / zaharkitzapena
Permakultura zikloak eta ekosistemak errespetatzen dituen baliabideen kudeaketa orekatuko sistema bada, nola aplikatzen zaio permakultura kulturaren sektoreari?
Eta kultura digitalari?
Eta komunitate digitalei?
Sor al dezakegu kultura iraunkorra hondakin bihurtzeko programatutako gailuekin?
Saioa amaitzeko, eztabaida ireki honetan oinarrituta, norberak bere ekarpenak egin ditu (testuak gazteleraz daude), hausnarketa elikatzen jarraitzeko.
Marc Badalen ekarpena
Rosa Fernándezen ekarpena
Leire Ziluagaren ekarpena (Astra kolektiboa)
Eguzki Bideoetako Lauraren ekarpena
Osagarri gisa, erreferentzien dokumentu partekatua sortu genuen (bibliografia, estekak, lotutako proiektuak, albisteak, etab.).
Dokumentua prozesuaren amaieran argitaratuko dugu, bildutako erreferentzia guztiekin.