Ikastaroaren bigarren astean zehar soundystemak oinarrizat izango zuen egituraren plangitza burutu eta muntaia eta behin betiko eraikuntza eta muntaia egin genituen.
Lehen maketak egin ondoren, subwoofer-aren kaxa sustengu izango zuen egitura bat egitea adostu genuen, era honetan sendoa den parte bat egitura osoa babesteko erabilgarri izango zelakoan, bai ekipoarentzat eta baita ere bizikletaren karrotxoa edo neurrira egindako bizikletaren gainean jartzeko ere.
Neurrira egindako bizikleta aste zehar eskuragarri izan ez genuenez, moduluetan antolatu zitekeen kaxa sistema bat egitea egokiagoa izango zela erabaki zen. Mozketak egiteko erreferentziako neurriak hartaz,soobwoofer-arenak izango ziren, era honetan behintzat modu honetako karrotxo batean jartzea posible izango zela bagenekielako.
Talde ezberdinetan antolatu ondoren, maketaren irudira oinarria egiteko mozketak egin eta kaxaren zati ezberdinen eta soinu elementuen muntaia osatu genuen.
Azkeneko emaitzan bi kaxa ezberdinez ostauriko pieza ikus daiteke, lehenengoan soinu sistemaren konoak sartu eta bestean berriz anplifikadorea eta beste tresna elektrikoak sartu genituen, kaxa hauen kanpoan sistema mugituko duen bateria utzi zelarik.
Azkenik eta neurrira egindako bizikleta jaso genuen arren, karrotxoa erabili genuen soundsystema mugitzeko, honen egonkortasuna handiagoa zelakoan.
Aitor Txarterinak ondoko irudian ikus daitekeen Gurdi 2016 hau diseinatu eta eraiki zigun eta datorren asteetan bigarren Kalesoudsystem baten eraikuntzarekin batera martxan jartzea espero dugu.
Aurki prozesuari buruzko informazio gehiago eskainiko dugu, materialen zerrenda eta pieza ezberdinen planoekin batera, edonork Kalesoundsystem propioa eraiki ahal izateko helburuarekin.
Ikus dezakezuenez, KaleSoundsystem-a Donostiako kaleetan barne soinu potoloa zabaltzen izan zen Olatu Talkaren egunetan zehar. Laister gehiago!
[pe2-image src=»http://lh3.ggpht.com/-lUJ3kC1aIoQ/U4S98CueEZI/AAAAAAAAE8k/AI5rvAjMRzI/s144-c-o/2014_05_24_13_15_019.png» href=»https://picasaweb.google.com/105116866002190376294/20140527?authkey=Gv1sRgCPTpwJPR2pXSqAE#6018143841295405458″ caption=»» type=»video» alt=»2014_05_24_13_15_019.mp4″ has=»function (v){for(var i=0;i<this.length;i++){if(this[i]===v){return true}}return false}» removeByPosition=»function (from,to){if(from===undefined||to===undefined){return this}var rest=this.slice((to||from)+1||this.length);this.length=from<0?this.length+from:from;return this.push.apply(this,rest)}» removeByContent=»function (content){for(var i=0;i<this.length;i++){if(this[i]===content){this.removeByPosition(i,i)}}}» ]