Ikaskuntza Areagotuak lantaldeak bere azken saioa abenduaren 2an aurrera eraman zuen, urtean zehar izandako topaketen inguruko gaiak jorratzeko proiektua bukatzeko asmoz.
Bigarren saioaren bukaeran, talde bezala jakitea eta boterea interesatzen zaizkigulaz ohartu ginen, haien artean erabat lotuta bait daude, eta gure praktika pertsonaletako problematikak zeharkatzen bait dituzte. Hau da, ezagutzak boterearekin erlazioa dauka per se, batzuk besteak baina legitimoagoa diren jakiteak dauden neurrian. Honekin lotuta, hainbat ahotsek beste batzuk baina botere handiagoa dute eta horregatik ezagutza ekoizteko “ahaltsuagotzat” hartzen dira.
Lantalde honek ikaskuntza nola gertatu edo artikulatzen den pentsatzen saiatzen badu, oinarrizkoa iruditzen zaigu “jakitea botere bezala” ideia jorratzea. Gai hauek kezkatzen gaituzte:
Jakitea deszentralizatzea posiblea da?
Hainbat ezagutza baliozkoan bilkatu eta beste batzuk baztertzeko formak antzematea posiblea da?
Azterketak edo inteligentziako testak bezalako mekanismoen bidez jakitea neurtzea posiblea da?
“Jakintsuaren” eredua guztiz arautua, antropozentrikoa, gizonezkoa eta okzidentala dela kontuan izanda, hainbat pertsona beste batzuk baina “jakintsuagoak” bezala agertzearen errealitatea desartikulatzea posiblea da?
Bizi garen gizarte-marko honetan, ardurak bizitzaren ardatz bilakatzea posiblea da?
Taldearen erronka, hortaz, ikaskuntza jakitearen bestelako formak ekoizteari lotzea da, ezagutza neutral eta objektiboaren ideiatik urrunduta. Horretarako, saio/tailer bat antolatzea erabaki dugu, hausnarketa kolektiboko on-line kanpaina ideiatik abiatuta. Tailerra datorren 2015eko urtarrilaren 17an izango da eta bertan 2014 urtean zehar jardundako lau kontu nagusien inguruan hitz egingo dugu:
– Zenbait ahots beste batzuk baina legitimoagoak dira (liderraren figuraren inguruko hausnarketa)
– Ezagutzarako instituzionalizazio desberdin eta horizontalago berri bat sortzea posiblea da?
– Jakite hegemonikoak sortzen dituzten botere hegemonikoak: zeintzuk dira hauek sortzen dituzten jakite edo egiturak?
– Zeintzuk dira gure gizartearen erdian dauden jakiteak?
Kanpaina hau online gertatuko da medio honetako ohiko lengoaia erabiliz (memeak, txioak, postak, mailak…), elkarrizketa hauek sarean organikoki biderkatzeko helburuarekin. Alde batetik, taldea osatzen dugun pertsona guztien kezkak isladatuko dira. Bestetik, sare sozialak ohiko ezagutza guneetatik kanpo dauden kanalak direla uste dugu, dugun asmorako oso eraginkor, azkar eta aproposak.
Horregatik Felipe G. Gil gonbidatu dugu, María Yáñez eta Lucas Tello-rekin batera EMBED.at-ek sustatutako Ikusentzuneko Narratiben inguruko tailerraren koordinatzailea. Felipek ikusentzuneko mikronarratiben (memeak, gif animatuak, vimeak…) inguruko bere hausnarketa eta esperientzia eskainiko ditu, on-line kanpainarako pieza eta edukiak ekoizten lagunduko digutenak.
Saio hau topaketa arin, dibertigarri eta emankorra izatea nahi dugu. Ikaskuntza Areagotuak lantaldearen errepaso azkar bat egingo dugu; “Jakitea eta Boterea” kontzeptua eta kanpaina egituratzen dituzten lau ardatzak kokatuko ditugu; Felipek mikronarratiben nolako eta zergatien inguruan hitz egingo digu…; eta nagusiki kanpaina hedatzeko baliagarriak izango diren txio eta memeak sortuko ditugu. Jardunaldia era ludikoan bukatzea aurreikusten dugu, memeen poteo-pegatze-hedatze analogikoarekin.