Hurrengo tailerra: Vermikonpostagailua

Datorren otsailaren 24 eta 25ean Iván Blascok vermikonpostagailu bat sortzeko tailerra eskainiko du, Artisau Berriaklantaldearen baitan garatutako proiektuaren emaitza bezala.
Vermikonpostagailua edo zizare-konpostagailua ongarri organikoa edo humusa sortzeko konpost sistema bat da, etxean erabiltzeko pentsatua. Sistema honek Eisenia foetida zizareak eginiko lana erabiltzen du materia organikoa prozesatzeko. Etxean sortzen ditugun hondakin organiko gehienak ongarri bilakatzea lortzen du.
Ivan Blascok garatutako vermikonpostagailuak ez du usain txarrik sortzen, hondakin gutxitzea lortzen du, ez du mantenurik behar eta leku gutxi behar du. Berrikuntza gisa konpostagailua sentsorizatu eta kontrolatzea proposatzen da, arduino bat erabiliz.
Egitaraua:
1. saioa: Konpostagailua osatuko duten materialak diseinatu eta laserra erabiliz moztu.
2. saioa: Arduinoa erabiliz konpostagailuaren sentsorizazio eta elektronika
Informazio gehiago eta izen emateak hurrengo loturan.