Gaur Sevillako FabLabeko Fran, David eta Mila etorri dira bisitan. Fablab bat zertan datzan azaldu digute, garatutako proiektu desberdinen argazkiak erakutsiz. Gainera, tresneria desberdinaren erabilera-adibideak ikusi ditugu: CNC fresatzeko makina, laser bidez mozteko makina, 3D inpresora, hutsunea egiteko makina…
Ez zegoen bestetan aina jende, beraz talde bakar batean lan egitea erabaki dugu. Green taldearen mahai-moduluaren maketa aztertzen egon gara, laser bidez moztuta, eta guztion artean akats eta soluzioak bilatzen saiatu gara.
Hortik aurrera erlaxazio gunean eta atseden moten kokapena landu ditugu: etzanda/eserita eta zutik. Gainera, gunea osatuko duten altzarien zatiak definituko dituen zerrenda egin dugu:
– Bi alde izango dituen atseden gunea eta gainerako aretoaren arteko banaketa egiteko elementu bat (eserleku/apalak)
– Altzari honen goikaldean elementu begetalak gehitu, banaketa nabarmentzeko
– Akoplatu daitezkeen modulu independenteak egin
– Modulu mugikorrak: gurpilak jarri!
– Beheko aldean kajoiak jarri
Areto handia erabiltzen pentsatuz, bukaerako pareta eta kortina opakoak aprobetxatuz proiekzio gune bat desberdintzea planteatu da.
Hurrengo egunean, planteatutako altzarien inguruan lan egiten jarraitu genuen:
Talde osoaren laguntzarekin (MILA ESKER!) bi aretoak jaso genituen, 3D inpresoretako eta espazioaren diseinuko azken saioetarako dena prest uzteko.
Orain bai dena desberdin ikusten dela!