Hirikilabseko gaikako tailerrekin batera, uztailan zehar, lanean gauden espazioko (Easo kalea, Donostia) beharrak asetzeko erabilera-tipologien inguruan lan egiten ari gara.
Garatuko ditugun altzariak hurrengo hauek dira:
1. Lana egiteko bankua
2. Elkarlanerako gunea
3. Ikasketa eta networkingerako gunea
4. Soldadura eta elektronika gunea
5. Aisia eta relaxerako gunea
6. Fabrikazio gunea
Aurreneko saioan taldeak osatu genituen, parte hartzaileen artean ondo konplementatuko zirela ziurtatzeko dinamika baten bidez. Hurrengo saioan, taldeak izendatu genituen (Red, Green eta Blue) eta atmosfera bisual gisa erreferentzia batzuk erakutsi genituen. Gogoetak elkarbanatu eta gero, 6 erabilera-tipologiak bereizi genituen, 2 taldeko:
Red taldeak lana egiteko bankuan eta networking gunean lan egingo du.
Green-ek, aisia eta elkarlaneko guneak landuko ditu.
Eta Bluek, fabrikazio gunea eta soldadura eta elektronika guneak landuko ditu; gainera, erronka pertsonal bat proposatu dute: kafe-altzari bat.
Saio hau eta hurrengoaren ondoren, ondorio hauetara irtsi ginen:
Red taldeak aulki bat diseinatuko du, modularra eta pilakorra, biltegi txiki gisa ere balioko duena.
Green taldeak mahai bat eta honen osagarrien diseinua 1220x2440mm-ko tablero estandar batean enkajatzea lortu du: mahaia, hankak, esekiak… Gainera, aulki triangeluar baten atzetik dabil, eta nahiz eta aisi-gunea landu duten arren, zenbait duda daude oraindik airean.
Blue taldeak hegazkinetako gurditxoak hartu ditu erreferentzia gisa kafe-altzariarentzat eta badauka fabrikazio-gunerako zerbait buruan: sukalde ohia zegoen lekuak kokatuko da qta L forman banatuko ditu funtzioak: fresatzeko makina, inpresioa, ordenagailua, biltegia…
Tailerraren argazki gehiago ikusteko: https://plus.google.com/u/0/photos/105116866002190376294/albums/5899677306993364081