Joan den otsailaren 4ean Wifi bidezko LED-en kontrolaren inguruko tailerra eskaini zuen Joseba Egiak (@yayitazale) Hirikilabsen.
Aurkezpen teorikoa (gazteleraz) hurrengo loturan kontsulta dezakezu:
[iframe src=»//slides.com/yoseba/deck-2/embed» width=»576″ height=»420″ scrolling=»no» frameborder=»0″ webkitallowfullscreen mozallowfullscreen allowfullscreen][/iframe]
Tutorial osoa (gazteleraz) hurrengo dokumentuan eskura dezakezu: TutorialLed-Wifi (@mifulapirus-i esker)
LEDak ordenagailutik programatzeko python liburutegiko errepositorioa hemen topa dezakezu (@mifulapirus-i esker)
Hemen Android-erako aplikazioaren liburutegiko errepositorioa kontsulta dezakezu (@jesusDC-i esker).
Kaxaren diseinua ere Joseba Egiarena da.
Categoría: Emaitzak
Arduinoren hastapenaren bigarren saioaren emaitzak
Atzo, urtarrilak 30, Hirikikakes bigarren saioa izan genuen Hirikilabsen. Jorratutako gaia Arduino plaka elektronikoa izan zen, sarrera moduan, baina aurreko eguneko gaiak oinarritzat hartuz. Oraingo honetan, sarrera analogiko ezberdinak ikusi genituen gure inguruko aldagai ezberdinak neurtzen ikasteko, ahala nola tenperatura, argia, etab. Gainera, irteera ezberdinak jorratu genituen neurtutako balioen arabera erantzun ezberdinak ikusteko,servomotreak edota LCD plakak besteak beste. Azkenik liburutegi publikoak ikusi genituen, Hardwarearen erabilketa errazteko eta baita serial portutik sentsoreek neurtutako baloreak denbora errealean ikusteko.
Dinitek Junior Enpresako Mikel Ormazabal, Oscar Luqe Balbás eta Joshua Puertaren laguntzaz, prestatutako ariketak egin ziren, eta naiz eta taldea handia izan, azkar egin zituzten, pentsatu baino pixka bat lehenago bukatu bai genuen.
Hemen dituzue erabilitako orrialdeak eta argazki batzuk:
[ruven_button url=»https://github.com/Dinitek/Hirikilabs—Ikaskidetza» style=»purple» size=»small» open_new_tab=»on»] GitHuben egindako ariketak [/ruven_button][ruven_button url=»http://123d.circuits.io/» style=»green» size=»small» open_new_tab=»on»] 123d.circuits.io [/ruven_button][ruven_button url=»http://fritzing.org/home/» style=»red» size=»small» open_new_tab=»on»] Fritzing [/ruven_button][ruven_button url=»http://www.arduino.cc/es/» style=»blue» size=»small» open_new_tab=»on»] Arduino.cc [/ruven_button]
[alpine-phototile-for-picasa-and-google-plus src=»user_album» uid=»105116866002190376294″ ualb=»5974656467391162449″ imgl=»fancybox» style=»floor» row=»6″ size=»110″ num=»100″ shadow=»1″ highlight=»1″ align=»center» max=»100″]
Ateak ireki ditugu
Zuetako askok dakizuen bezala, pasa diren gabonetan Winterlab egin genuen Hirikilabs-en, 2014rako proiektuak sortzeko lantegi irekiak hain zuzen ere. Guztira, 30 pertsona baino gehiagok hartu zenuten parte ideia freskoak ekarriz gai ezberdinak jorratuko dituzten proiektuak proposatuz.
Baina hau dena ez da hemen amaitzen, Hirikilabseko jarduerak orain hasiko dira. Datorren bi hilabeteetan Hirikilabsek jarduera egutegi etengabea izango du, formatu ezberdineko saioetan egituraturik. Hiri irekiaren filosofian oinarrituz, ondorengo gaiak jorratu nahi ditugu 2014 urtean zehar:
[ruven_hr style=»default» size=»medium»]
[ruven_button url=»» style=»orange» size=»medium» open_new_tab=»off»] 1 [/ruven_button]
Kultura errekurtso komun bezala hartzen duen gaia, jakinduriaren gizartea nola gauzatzen eta zabaltzen den ikertzen duena, p2p, sare koperazioa, eduki digitalen lizentzia motak, birnahasketa eta jakintza publika ikertzen dituena.
[ruven_button url=»» style=»blue» size=»medium» open_new_tab=»off»] 2 [/ruven_button]
«Artisau berrien» lana bultzatzen duena, teknologiarekin gauzak egiten dituen jende hori, bai aulki bat egiten duena hori, baita errobot bat programatzen dakien hori ere, egiten dutena zernolakoa dela ere, grina oinarri dutelarik.
[ruven_button url=»» style=»purple» size=»medium» open_new_tab=»off»] 3 [/ruven_button]
Ikasleku berriak gizarteratzen dituen gaia, berdintasunean, norbanakoak elkartzeko ezagutza sortu eta banatzen dituzten komunitate praktikoak direla euskarri.
[ruven_hr style=»default» size=»medium»]
Baina hemendik aurrera ez ditugu soilik sorketa lantegiak egingo, orain harte bezala. Guztira, Hirikilabsen 3 lantegi mota ezberdin izango ditugu; asteko hainbat arratsaldetan egongo gara hiritarrei zabalik, bertan ondorengo jarduerak aurki ahal izango dituzuelarik:
Lehenik eta behin, bilera gune bat: lantaldeen bilerak egiteko, lehen esandako 3 gai nagusien inguruan jarduera berriak aurkitu eta proposamenak egiteko
Bigarrenik, proiektuak egiteko prestatutako tokia, Hirikilabs-Plaza. Bertaratzen direnak WinterLaben taldean proposatutako proiektuak edota esandako gaien barnean sar litezkeen proiektu proposatuak egin ahal izango dituzte.
Mahai bakoitzean jorratu ziren gaiak eta proposatutako proiektuak ondorengo esteketan ikusi ahal dituzue:
[ruven_button url=»http://hirikilabs.titanpad.com/14?» style=»blue» size=»small» open_new_tab=»on»] TECH & GIZARTEA [/ruven_button] [ruven_button url=»http://hirikilabs.titanpad.com/15?» style=»red» size=»small» open_new_tab=»on»] MAKE [/ruven_button] [ruven_button url=»http://hirikilabs.titanpad.com/16?» style=»green» size=»small» open_new_tab=»on»] O.V.N.I.S. [/ruven_button] [ruven_button url=»http://hirikilabs.titanpad.com/17?» style=»purple» size=»small» open_new_tab=»on»] AB LAB [/ruven_button]
Bestetik, Hirikikas izeneko gunean formakuntza sesio irekiak egingo ditugu, honela sorketa lantegietan erabiliko ditugun sorketa prozesu eta metodologiak denon artean ikasteko gunea izango dugularik.
Ikaste eta sorketa prozesu hauek urtean zehar egingo diren jarduerak erabiliko dituzte Hirikilabs hiritar guztei ikustarazteko, ahala nola Artisau Berriaen azoka, 2014ko Olatu Talkara, edo Udako Jarduerak, honela edozein pertsona laborategiko partaide bilakatu ahal litekeen.
Azkenik, egutegi ireki bat izangu dugu Hirikilabsen hardware eta softwarearen inguruan, sorketa digitalern inguruan… jarduerak egin nahi dituzten inguruko eragileentzako, online daukagun egutegian agertuko direlarik.
Hemen ikus ditzazkezu lan saioetako argazkiak:
[alpine-phototile-for-picasa-and-google-plus src=»user_album» uid=»105116866002190376294″ ualb=»5969202729064519681″ imgl=»fancybox» style=»floor» row=»6″ size=»110″ num=»100″ shadow=»1″ highlight=»1″ align=»center» max=»100″]