DonostiTRON Pintxo Developer kolektiboak proposatutako proiektua da, Gipuzkoan zale eta profesionalek sortutako bideojoko independenteak hedatu eta ikustarazteko plataforma.
Proiektuaren helburua arcade makina zaharrak (arcade cabinets) berriztatu eta joko modernoekin jokatzeko hackeatzea da. Makina hauek jende asko dagoen lekuetan jarriko dira, aisialdi bezala eta bertan sortutako jokoak ezagutzera emateko.
DonostiTRON ez da ideia berria, bideojoko independentearen inguruko kultura-sustapenerako beste ideietan oinarritzen da, TorontoTron edo winniTron bezala, besteak beste.
Hurrengo lansaioak prestatu dira Hirikilabsen, publikoari irikiak, makina berriztatu eta martxan jartzeko. Honen aurkezpen ofiziala 2015eko GameJamean izango da.
Lansaioak:
1.- Makinaren elementu zaharren desmuntaia eta garbiketa (Urriaren 30a, osteguna)
Proiektuari sarrera
Kableen desmuntaia
Kontrolen desmuntaia (joystick, botoiak)
Kristala eta metakrilatoaren desmuntaia
TB zaharra desmontatu
Sarrailak desmontatu
2.- Telebista eta PC-aren instalazioa (Azaroaren 6a, osteguna)
Telebista berria eta altabozak instalatu
PC-a instalatu eta telebistan ikustea lortu
Behin-behineko kableen instalazioa
3.- Makina berriaren elementuen instalazioa (Azaroaren 13a, osteguna)
Botoiak eta joystick-ak
Kontrolen konprobazioa software bidea
Txanponen kaxa
Behin-betiko kableak
Goiko LED panelaren instalazioa
4.- Martxan jarri eta detaileen amaiera (Azaroaren 20a, osteguna)
Biniloak / Metakrilatoak
Sarrail berriak jarri
Hautsontzia jarri(¿)
Probak eta motxea
Proeiktuaren helburuak ikasi eta komunitatea sortzea dira, baita bertako bideojokoen sustapenerako plataforma bat sortu eta plataforma zein dokumentazio iriki eta libre bat sortzea ere (Free & Open).