FABLAB SEVILLAKO MILA, FRAN ETA DAVIDEK BISITATU GAITUZTE

Mila, Fran eta David gara, ikasketaz arkitekto, bihotzez maker.

Sevillako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko ikasle bezala bere Fab Labarekin kolaboratu eta hainbat proiektutan parte hartzeko aukera izan genuen. Tailerrean “fabrikazio digital” gisa ezagutzen denaz inguratu ginen eta ekoizpen modu berriak ezagutu genituen: CNC fresatzeko makina, laser mozgailuak, termoformadorak, 3D inprimagailuak, etab. Aldi berean sarean funtzionatzeko filosofia ezagutu genuen.

Hirikilabsek gonbidatu gintuen bileran, FabLaben aurrera eramandako proiektuen bidez, teknologia berri hauen funtzionamendua azaldu genuen. Antolaketa eta lana azpimarratu genietuen batez ere. Beste gauza batzuen artean, Fablab bezalako ekoizpen zentroen eta gune publikoen arteko erlazioaz hitz egin genuen, baita fabrikaziorako metodo berrien elkarguneetaz ere, diseinu parametrikoaz batipat.

Interes gehien esnatu zuen gaia «Fab Teletransportation» (1) proiektuaren sare-funtzionamenua izan zen. Bertan, tailer berdin batek munduko leku desberdinetan ematen den bitartean hartzen duen potentziala ikusten da, sarean konektatuta funtzionatzen bait dute. Hari honi jarraituz, Donostian hiri sormenaren katalizataile izaten ari den gune bat sortzen ari delak poza eman digu: honen inguruan komunitatea sortzen ari delako eta maker/hacker sare barnean sartzen ari delako ere.

Oro har, hau da transmititu nahi genuena eta gure esperientzia petsonaletik eraman genuena; edozein teknologia ez da erabilgarria honen atzetik kolaboratiboki lan egiten duen pertsona-sarerik ez badago. Garrantzitsuena ez dira makinak, pertsonak baizik, baita ikasketa kolektiboa eta sormen espazioak biltzen dituzten komunitate hibrido eta diziplina artekoak.

Eskerrik asko, fabers! 😀

Mila (@milacamomilla), Fran (@DiazM_fco), David (@elchicotripolar), “La Residencia” bezala ezagunak.

(1) http://heloisaneves.com/2013/03/12/fab-teletransportation/      http://htca.us.es/blogs/fabteletransportation/2012/09/19/explicando-el-proyecto-fab-teletransportation/

_MG_0009