Ekainaren 25etk 28ra, Arquimañako Raquel eta Iñakin eskainitako espazioaren eraikuntza tailerrarekin Hirikilabsen hasiera eman zen. Diseinu kolaboratiboan oinarrituta, tailerrean antzinako Suhiltzaileetako (Easko kalea, Donostia) lehenengo solairuko gelaren hornidura basikoen eraikuntzan lan egin zen, berrerabilitako material eta altzariak erabiliz.
Sarrera gisa beste pertsona edo kolektiboen inguruko erreferentziak erakutsi ziren, birziklatutako materialekin zein altzari egin izan dituzten ezagutzeko.
http://elcampodecebada.org/
http://www.studiomama.com/shop.html
http://www.ikeahackers.net/
http://www.recetasurbanas.net/v3/index.php/es/
http://www.inteligenciascolectivas.org/category/prototyping/
http://zoohaus.net/wp/
http://www.makeatuvida.net/
http://www.bellastock.com/category/micro-architecture/infrastructures-mobiles/
http://palletroom.com/
http://www.todoporlapraxis.es/?p=168
Lana aurrera eramateko leku desberdinetan bildutako materialak izan genituen: paleak, egitura metalikoak, egurrezko tabloi eta listoiak, gurpilak, hankak, belar artifiziala, Arquimañako hondakinak eta parte hartzaileek ekarritako gauzak, zakarretik hartutako altzariak, etab.
Hiru talde egin ziren; bakoitzak oinarrizko hornidura bezala identifikatutako bloke ezberdinetan lan egin zuen.
Argibideak hurrengo hauek izan ziren:
Modularra, mugikorra eta karga-jasogailuan sartzen den altzari nagusi bat sortzea planteatu zitzaien. Bestalde, deskantsatzeko balioko zuten eserleku eta altzarien beharra ikusi zen. Hemendik aurrera, talde bakoitzak landu beharreko blokeak hauek izan ziren:
1. Erdiko modulua: mahaia
Bi palerekin eginda, toleskorra, gurpilekin eta bastidore ezkutu batekin; honetatik tira egitean, hau, mahaiaren bi aldeak argiztatzeko lanpara baten bilakatzen da.
2. Eserlekuak: aulkiak
Txatartegi batetik jasotako metalezko egitura eta egurrezko listoiekin.
3. Deskantsu-gunea
Palet eta kuxinekin harmaila txiki bat egitea planteatzen da eta probak egiten dira.
Madrideko Campo de Cebadan egindako bankuetan inspiratutako bi banku baxu eraiki ziren paleekin. Bata belar artifizialarekin estali zen eta txirrinda gurpilekin mugikor bihurtzearen zain geratu zen. Ideia asko eman ziren altzariak egiteko: plastikozko botilak, neumatikoak, fruta-kaxak, paleak… Mahai txiki bat eraiki genuen ere egurrezko listoi, angulare eta hankekin.
Bi soldadura mahai eraiki ziren, argi zenitala barne, Hirikilabsen eskainiko den lehenengo tailerra Photoduino izango delarik. Mahaia balda, kaxoi, eta erregletekin osatzea pentsatu zen, bere erabiltzaileen ideiak kontuan hartuta.
Badugu kanpamentu basea! 🙂
Tailerraren argazki gehiago ikusteko:
https://plus.google.com/u/1/photos/105116866002190376294/albums/5893565135410869505