Donostiako prokomun kulturalen gida da Kultura Baliabide Partekatua lantaldearen amaierako proposamena.
Ez dugu gida turistiko edo hiriko gida bat bezala ulertzen, Donostialdeko prokomunarekin erlazionatutako problematikak eztabaidatzeko topaketa leku bezala baizik. Kultura librearen etikan inspiratuta dago baita prokomunaren pentsamenduan ere; nahiz eta ez den hauetara mugatzen, praktiketan teorietan baina gehiago eta esperientzietan nahiz antolaketa-modeloetan definizioetan baino oinarritzen baita. Hau da, ez dugu prokomun kulturala zer den mugatu nahi bakarrik, baizik eta kultura komun edo baterako kuturen inguruan – hemen eta orain – hitz egiten dugunean jokoan dagoenari buruz hiritarrekin eztabaidatzea
Taldean hasierako kontzeptua, hainbat formatue eta edukiak enfokatzeko ildo orokorrak perfilatu ditugu. Horti aurrera, gida norabide hori edo beste batzuetan garatzen jarraitu daiteke, bertan parte hartzen duten pertsona eta kolektiboen arabera. Buruan daukaguna zera da, gai oso irekien identifikazioa, horrela atal bakoitzak ikuspuntu desberdina izan dezan, bere lengoaia eta argudiaketekin. Hasierako proposamen honetan, abiatze gai edo puntuak hurrengo hauek dira: liburuaren etorkizuna / elikadura-zirkuitu motzak / norberak kudeatutako kultura / sare banatuak / espazio publikoa / copyright-ari alternatibak / beste ekonomiak / ikaskuntzak / nahasketaren arteak / hiritar zientzia / gobernu irekia / pribazitatea. Gurutzatu eta teilakatzen diren gaiak dira, eta pentsamendu eredu desberdinetatik formulatuta daude: aniztasun hau interesatzen zaigu, honek berak prokomun kulturala duelako.
Edozein kasutan, bai edukiak bai egitura azpitik gora eraikiko dira, pertsonen eta garatzen doazen taldeen lanean oinarrituta egongo dira. Modu honetan, gidak hausnarketa espazio kolektibo gisa funtzionatuko luke, prokomun kulturalak praktikatzeko era desberdinak ikustaraztea posible eginez. Interesatzen zaizkigun galderetako batzuk hurrengo hauek dira: Zeintzuk dira Donostialdeako prokomun kulturalak? Zerk mehatxatzen ditu? Zein modutan babes daitezke? Nori dagokio hau? Zein formatu haz lezake gida honek? Materiala, bisuala, fisikoa, erlazionala,, performatikoa, kokatua… izan beharko luke? Edo, prokomuna defendatzeko, hobe izango litzateke gida hau ez existitzea?
Eztabaida honi hasiera emateko, gida hau 2014ko abenduaren 20an Sukaldean izandako saio publikoan aurkeztea erabaki genuen, non Silvia Nanclares idazle eta kultura-aktibista eta Jorge Campanillas interneten eta jabetza intelektualan aditua den abokatuak parte hartu zuten. Programa osoa hau da:
Kokapena:
Donostiako Prokomun Kulturalen Gidaren prototipoaren aurkezpena
María Ptqk: Prokomun kulturalak. Zer dira eta zergatik babestu.
Rosa Fernández: Kultura prozesu kolektiboak
Silvia Nanclares
Kasuen aurkezpena:
Marc Badal: Elikadura zirkuitu motzak
Jorge Campanillas: Liburutegiei kanona
Silvia Nanclares idazlea, editorea eta kultura-aktibista da. Literaturaren orbitan lan eta ikerketak egiten ditu, mundu editorial eta Kultura Librean. #bookcamping bezalako proiektu kolektiboak garatu eta sustatu ditu, ikerketa editorial eta artxibo kolektibo lanetan dabilena. Periodikoki Diagonal edo eldiario.es bezalako medioekin kolaboratzen du. Gaur egun Medialab-Pradoko Libro Libre lan ildoan lan egiten du mediatzaile-ikertzaile bezala.
Jorge Campanillas Informazio eta Komunikazioetako Teknologietako Zuzenbidean abokatu aditua da. Zuzenbidearen adar honek datu pertsonalen babesa, merkataritza elektronikoa, jabetza intelektuala, publizitatea, administrazio elektronikoa, gobernu irekiko politikak (open government), transparentzia, informazio publikoaren berrerabilpena (open data) eta parte hartzea bezalako gaiak jorratzen ditu.