Horkonpon – DIY konponketa tailerra

Nik irratia konpontzen lagunduko dizut eta zuk, trukean, erakutsi galtzak nola josi

Tabakalera eta DSS2016EUk HorKonpon ekimena jarri dute abian, erreparazio edo konponketarako gunea, norberak konpontzen ez dakiena beste batek erakutsi eta bien artean egiteko tailer irekia.
Olatu Talkaren asteburuko igandean egingo da, maiatzaren 31n, 11:00etan, 2016 Gunean eta parte hartzeko epea irekita dago.
HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da. Herritarrak autonomoago bihurtzea (do it yourself) eta talde-lana sustatzea (do it with others) ditu helburu. Horretarako, adin eta gaitasun ezberdinetako jendea elkartu nahi ditu eta, teknika eta teknologiari buruzko ezagutzak partekatzearen bidez, elkarrengandik ikasteko bideak ireki nahi ditu.
Ekimena Tabakalerak eta DSS2016EUk jarri dute abian, teknologia herritarren zerbitzura jartzea helburu duen Hirikilabs laborategiaren bidez. Donostiako Udalaren Donostia Lagunkoia programaren laguntza ere izan du.
Tokiko zein nazioarteko antzeko beste ekimen batzuk hartu dira eredu gisa HorKonpon prestatzeko orduan; besteak beste, duela urte batzuk Herbehereetan sortu zen eta nazioartean zabaldu den Repair Cafe eta, hurbilago, Bergarako KafeKonpon taldea.
horkonpon banner
Lehen saioa maiatzaren 31n egingo da, Olatu Talkaren programazioaren baitan, 11:00etan, 2016 Gunean, ekimena agerian jartzeko eta ezagutzera emateko xedearekin. Edonola ere, aurrera begira, Olatu Talkatik kanpo ere jarraipena izateko bokazioarekin jaio da HorKonpon.

Zer irakatsi edo/eta ikasi?

HorKonponen parte hartzeko ondoko bi baldintzetako bat (ala biak) bete beharko du edonork: askotariko eskulanen arloan irakasteko zerbait izatea edo ikasteko gogoa izatea. Azken batean, helburua da ahal bezainbeste abilezia eta ezagutza partekatzea, tankera honetako eginkizunak taldean egin ahal izateko: arotz-lanak, joste-lanak, elektrizitate-lanak, mekanikarekin lotutako zereginak, zapaten konponketa, etab.
Beraz, irrati, entxufe, jostailu, kremailera edo bestelako edozein traste konpontzeko gai den edonor gonbidatuta dago HorKonpon gunera etortzera. Bestalde, funtzionatzen ez duten gailu guztiak ganbara eta trastelekuetatik atera eta 2016 Gunera ekartzeko deia egin nahi du antolakuntzak, parte-hartzaile guztion artean konponduko baititugu.

OpenLedRoller

Openledroller OlatuTalka-ren testuinguruan teknologia irekiak ezagutzera emateko martxan jarriko dugun proiektu txiki bat da, laborategiaren jarduera agente eta kolektibo berriei irekiz. Duela hilabete batzuk eta LED kontrolaren inguruko tailer batzuen ondorioz (LED kontrola edo PsicoLEDia), hainbat parte hartzailek wearable-en eremuan esperimentaziorako pauso bat ematea proposatu zuten, teknologia inguruetan gero eta sartuago dagoena. Hirikilabs Laborategi Hiritarrean egin ohi izaten dugun bezala, eremu honetarako hurbilketa beti teknologia irekien erabileratik eta gure egiteko modutik, hau da, beti guk geuk eginda eta batez ere, besteekin banatu eta eginez aurrera eramango dugu. Jesús Dominguez, Angel Hernández, Aritz Zabaleta, Joseba Egia, Ibai Zabaleta eta Edorta Subijana Olatu Talka bezelako jaialdi baten horrelako teknologiak zabaltzeko bildu genituenean, laborategiaren baloreak banatzen dituen kirol batekin kolaboratzean pentsatu genuen, Roller Derbya.
Roller Derbya guztiz autokudeatutako kirola da, non jokalariek beraiek talde eta partidak antolatu, arbitroa bilatu edo uniformeak egiten dituzten eta gainera, joko dibertigarri, ganberro, ikusgarri, feminista eta burujabea da, dena dauka. Easo Avengers taldekideak ezagutu genituen eta teknologiak Roller Derbyari eskaini ahal dizkion gauzei buruz hitz egin genuen, wearableak hau bezelako kirol baten izan dezaketen eragina diseinatzen hasi ginen. Arantxa Lopeteguik askorentzak mekanika ezezaguna zenaren gidaz egin zuen (kirolari buruzko informazio gehiago hemen) eta taldea argiztapen honek kirolean izan ditzazkeen aplikazioengan pentsatzen hasi zen. Zentzu honetan proiektuaren helburua wearable eta jokoaren arteko interaktibitatea sortzea da, honetarako gailuen sentsorizazio eta konektibitatea interesgarria izanik, ikusleei edo arbitroei informazioa emanez.
Edozein kasutan, proiektuaren lehenengo fasean baieztatu nahi zena zera zen, led tira, bateria edo plaka kontrolarzaileak bezalako elementuak horrelako kirol batekin bateragarriak zirela. Era berean, beste leku baten irekia eta errepikakorra izan daitekeen teknologia bat erabiltzen saiatuko da, prototipoen emaitzak beste taldeentzat banatu eta argitaratuz, horrela, munduko beste lekuetako taldeek wearableak erabili ditzaten. Horretarko errexena eta logikoena Arduinorekin bateragarria den teknologia eta materiala lortzeko, kasu honetan, Adafruit-ek eskainitako produktuetako batzuk erabiltzea da. Proiektua eta tailer bataten garapenerako Paola Guimerans-en laguntza dugu, artista, hezitzaile eta interaktibitate-diseinatzailea da eta laborategiko kolaboratzailea. Roller Derbyko jokalariek beren arropak egiteko tailerra berak eskainiko du.
photo_2015-05-20_14-03-34
Prototipoak hurrengo osaiaak izango ditu:

Material honekin sorbaldako argiztatu batzuk egiteko tailerra egingo da, jokatzen ari diren taldeak desberdintzeko. Argi-sistema sortzeko neurrira egindako tirante batzuk erabiliko ditugu, non led tirak josi eta Flora edo bateria bezalako gainontzeko osagaiak integratuko diren. Tailerra Paola Guimeransek eskainiko du eta jokalariek plakak josi eta programatuko diztuzte baliagarria izan daitekeen prototipo bat lortzeko asmoz. Aurrerago eta Olatu Talkan zehar Maiatzaren 29an 22:00etan Sagüesen jokatuko den partidaren konklusioekin hasierako prototipoari funtzionalitate eta interaktibitate berriak gehitzen saiatuko gara.

Maiatzak 22 ostirala: How To make#01

Azken urteetan, gero eta hiri gehiagotan hasi gara ikusten nola hainbat hiritarrek fabrikazio digitaleko edo elektronikako tresnak eta craft teknikak norberak bere objektuak egiteko gaitasuna asetzeko aldarrikatzen dituzten. Hackerrak, makerrak, doerrak, thinkerrak edo artisau berriak pertsona hauek definitzen dituzten terminoetako batzuk dira soilik. Teknologia hauetako batzuk dituzten kostu erlatiboak direla eta, hauetako asko hiri laborategietan biltzen dira, dohakoak baitira eta publiko orokorrari zuzenduta daude. Hirikilabs hiri laborategiari lotutako artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburuarekin How To Make formatua proposatzen dugu.
How To Make hilabetean behin egingo den eta maker kultura ezagutzen, ikasten eta banatzen interesatutako sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orokorren arteko topaketa izango da. Hitzaldi sorta baten bidez Hirikilabs kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren inguruko formazio eta hausnarketa kritikorako espazio bihurtuko da
HOW TO MAKE#01
DATA: Maiatzak 22 ostirala, 18:30etan Hirikilabseko Auditorioan
GAIA:  DISEINU KOLABORATIBO ETA IREKIA
GONBIDATUAK
Arquimaña: Fabdesk & Codesk
Suhiltzaileen eraikin zaharreko sukaldea (DSS2016ren egungo egoitza) erabilgarri ipintzeko Arquimañan dinamizatutako bi tailer antolatu ziren. Espazioa elkarlanean diseinatzea izan zen helburua, zerotik abiatuta. Erabiltzaileek diseinatu, erabaki, parte hartu eta eraiki.
Prozesua hasteko altzariekin hasi ziren lanean bi tailerretan. Lehendabizikoan aldi baterako altzariak sortu zituzten berrerabilitako materialekin. Bigarrenean aldiz, laborategiaren behin betiko altzariak diseinatu zituzten. Bi tailer horiek diseinu irekia ezagutarazi eta elkarlanean jardutea izan zuten jomuga. Era berean, teknologia berriak eta fabrikazio modu berriak azaltzeko aukera eman zuten.
Emaitza CODESK eta FABDESK izeneko altzariak izan ziren. Taldelanerako pentsatutako piezak dira, espazio aldakor eta diziplina anitzeko batean erabilgarriak direnak.
http://ow.ly/Ma2aQ

How to Make I. Arquimaña: Fabdesk & Codesk from Tabakalera on Vimeo.

 
Alberto Martínez: Enabling the Future esku protesikoak
Protesi hauek norberak, eskumutur edo ukondoarekin eginiko estimulazioarekin aktibatzen dira. Funtzionalitate bikaina daukate piezaren hatzei artikulazioaren mugimendua transmititzeko tendoien lana egiten duten poleei esker. Alberto Martínezek argi azaltzen du ezin direla protesi mediku edo mioelektrikoekin alderatu, horiek prezio oso altua daukate. Pieza diseinu sotware batekin sortzen da eta ondoren inprimagailura pasatzen da, geruzaz geruza eraikitzen da modeloa, digitaletik fisikora. 3Dan inprimatutako plastiko piezak hezurrak ordezkatzen ditu eta kautxoz eginiko estaldurak azala.
http://ow.ly/Ma25D

How to make I. Alberto Martínez: Enable manos protésicas from Tabakalera on Vimeo.

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0. lizentziapean dagoena.

Maiatzak 21: Processing-a kode kreatiboko 3. topaketan

Datorren maiatzaren 21ean 18:30etan Processing-ari buruz hitz egingo dugu Hirikilabsen.
Processing-a kode kreatiboaren euskarrietako bat da. Ben Fry-ek eta Casey Reas-ek, Maeda zuzendari gisa izanda, lengoaia hau sortu zuten 2001ean Java-n oinarrituta, pieza multimedia edo interaktiboen sorkuntzan laguntzen duena. Programazioa publiko guztietara hurbiltzeko eta kodearen idazkeraren inguruko ikuspuntu kreatiboa emateko funtsezko piezetako bat izan da
Processing-aren komunitatea kode kreatiboaren munduko aktiboenetakoa da. Hainbat mugarri garrantzitsu izan dituzte bai lengoaian baita garapen inguruan ere. Gaur egun, 2.x bertsioa atera berria eta bere bertsioa p5.js-rekin momentu polita bizitzen ari da.
Datorren maiatzaren 21ean Kode Kreatiboaren inguruko taldearekin bilduko gara berriro Hirikilabsen 18:30etan Prodeccisng-ari buruz hitz egiteko. Kasu honetan Dani Artamendi izango da gurekin, hau proposatzen duena: “Baina, zer da programatzea? Zertarako erantzun galdera honi agian beste galdera hau erantzun behar bada: zer da konputadore bat? (Zer izan zen lehenago, arrautza edo oiloa?). Processing-a abiapuntu eta amaiera bezala hartuta denboran zehar bidaiatuko dugu galdera hauei erantzuna ematen saiatzeko.”
Formatua hurrengoa izango da: taldearen eta Processing-ari buruz sarrera motz bat egingo da. Ondoren, Danik jarraituko du lengoaia honen inguruko bere ikuspuntuarekin eta azkenik gai honi buruz debatituko da.
Bilera honekin kode kreatiboari buruz hitz egiteko talde egonkor baten sorkuntzan jarraituko dugu. Saioan eta taldean parte hartzea irekia da.