Apirilaren 29an 18:30etan Kode Kreatiboaren inguruko 2. topaketa izango da Hirikilabsen, aurrenekoari jarraipena ematen, “Kode Perfectuaren Bila” tributoa aurkeztu zenean. Talde ireki hau Karlos G. Liberalek koordinatzen du. Oraingo honetan Arteklab-eko Jaime de los Ríos izango da gurekin, artista eta teknologia[kritikoaren] zalea, fluxuetara bideratutako programazioari buruz hitz egiteko. Hau kode kreatiboaren barneko ildo klasikoetako bat da: Pure-data, max, noflo, meemoo garapen inguruak dira; lerroak botatzen dira eta fluxuaren igarotzean eta osagaien konexioan sortzen da logika.
Jaimek batez ere vvvv-ri buruz hitz egingo digu, inguru guztietatik flow programming-aren paradigma gehien ustiatu duena. 4V-ko komunitatea kuriosoenetakoa da proiektua planteatutako moduagatik, eta adibide bezala eztabaida sortzeko abiapuntu ona izan daiteke.
Kode Kreatiboaren inguruan artista askok paradigma honetan programazioaren sintaxi eta hitz-jarioaz liberatzeko moda ikusi dute. Flow programming-a ez da gauza berria, gurekin hainbat hamarkada daramatza, baina orain da noflo edo Facebook-en flux bezalako proiektuekin bultzada berria izan duenean.
Taldearen dinamika sortzen den arte, aurreneko saioetan gonbidatutako pertsona batek aurkezpen bana egingo du eta, hortik aurrera, ideia jarduera elkarrizketa edo eztabaida sortzea da.